180. eta 181. arauek jasotzen dituzte. Izenak euskaraz emateko erabilitako irizpideak eta izen-andana batzuen zerrendak ageri dira haietan. Esaterako, izen hauek, besteak beste:
[180. araua, «Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak»]. Goi Erdi Aroa Erdi Aroaren hasierako garaia da.
Errege-erregina bisigodoak: Alariko, Klotilde, Leovigildo, Rekaredo, Suintila, Teodoriko, Wamba (irakurri, [bamba]), Witiza (irakurri, [bitiza])...
Errege-erregina frankoak eta Europako bestelako pertsona-izenak: Hugo Kapet, Karlomagno / Karlos I.a Handia, Karloman, Karlos Martel, Klovis/Klodoviko, Pepin Laburra...
Bandaloen erregeak: Gelimer, Genseriko...
Sueboen erregeak: Matariko, Teodomiro...
Italiako errege estrogodoak: Atalariko, Erariko...
Beste buruzagi barbaro batzuk: Ardariko, Atila...
[181. araua, «Erdi Aroko pertsona-izenak»] Besteak beste, izen hauek ageri dira:
• Europako lurralde kristauetako pertsona-izenak: Alberto Handia, Boccaccio, Dante Alighieri, Frederiko Bizargorria / Frederiko I.a Hohenstaufengoa, Isidoro Sibiliakoa, Joan Beldurgabea, Marco Polo, Pelaio I.a Asturietakoa, Petrarca, Tomas Akinokoa, Urraka...
Literatura arturikoan ageri diren pertsonaia nagusiak: Artur erregea, Galahard, Ginebra, Lantzelot Aintzirakoa, Mahai Biribileko zaldunak, Pertzeval...
• Kristandadearen eremuaz kanpokoak:
- Musulmanak: Abderraman I.a / Abd ar-Rahman I.a, Almanzor/Al-Mansur, Averroes / Ibn Ruxd, Avizena / Ibn Sina, Mahoma/Mahomet/Muhammed...
- Mila gau eta bat gehiago obrari lotutako pertsona-izenak: Aladin, Ali Baba...
- Juduak: Maimonides, Benjamin Tuterakoa...
- Turko-mongolak: Gengis Khan, Txagatai...