Dagokionean denbora-balioa duen esaldian bakarrik erabili ohi da, perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko. Dagokionean egiten du lan. Dagokionean hasiko da kantuan.
Dagokionez, berriz, moduzkoa da eta esaldian mintzagai berria sartzeko erabiltzen da. Isabeli dagokionez (*dagokionean), ez da etorri azterketa egitera. Hau pentsatzen dut gai horri dagokionez (*dagokionean). [EH]
KOMUNZTADURA. Testuinguruarekin komunztadura gorde behar du, bestalde, denborari eta pertsonei dagokienez (dagokidanez, zegokienez, dagokizuenez, etab.). Irlanderari dagokionez, hau da egoera. Niri dagokidanez, egon zaitez lasai. Amari obeditu zion; ez, ordea, barauari zegokionez. *Gorabehera horiei dagokionez (> dagokienez). *Ikasleoi dagokionez (dagokigunez)... [EH (egon sarrera)]
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: dagokionean/*dagokionez”, Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (61).
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (55).
EHUko Euskara Zerbitzua (2015). "Dagonionez/dagokionean", Ehulkuren aholku guztiak.
EHUko Euskara Institutua (2012). "Dagokionean/dagokionez/dagokio(rik)", Kalkoen Behatokia.