Artizarra (-a artikulua duela eta letra larriz) idazten da astronomiaz ari garela [173. araua, «Astroen izenak»]. Erdarazko Venus izenaren ordaina da, eta Venus izena ere, kultismo moduan bada ere, erabili ezinik ez dago euskaraz (eta venustar jatorri-adjektiboa ere bai).
Artizarra —Eguzkia , Lurra eta Ilargia bezala— izen arrunt gisa deklinatzen da (bukaerako -a artikulua duela, alegia). Beraz, Artizarra, Artizarrak, Artizarrari..., Artizarretik, Artizarreko, Artizarrera, Artizarrean...
Mitologiaz ari garenean, Venus (jainkosa) da forma estandarra. [82. araua, «Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak»].
Historiaurreko emakume-irudiez ari garenean, venus da hitz arruntaren forma. [EH]