Azken urteotako berrikeria da (gaztelaniazko ‘zona’ hitza mozorrotu nahian eratua, eta ziurrenik administrazio-hizkeratik etorria, eskualde hitzaren eraketaren mimetismoz: esku + alde / zona + alde; ez zaio tokirik egin Euskaltzaindiaren Hiztegian. Adiera zein den, egokiago da ordezko hauetarik bat erabiltzea: alde, parte, inguru, gune, eskualde, barruti, eremu edo zona hitz mailegatu soil bera. [EH]