zera

zera

Alde batetik, erabat ukatzeko edo harridura adierazteko esapideetan erabiltzen da: Bai(,) zera!, Baita zera ere!, Ez(,) zera! Tradizio handikoak dira esapide-molde horiek.

 

Bestetik, lagunarteko hizkeran batez ere, eta ahozkoan, komodin gisa erabiltzen da, gogoratzen ez den edo zehaztu nahi ez den izena-edo ordezteko: Oso neska zera da. Idatzi zerari... eskribitzeari esaten ziotek. Zerako zerak zera zertu omen zuen zerean...

 

Hizkuntza zainduan (idatzian), oro har, gorabeheratsuagoa gertatzen da: ez da idatzirako baliabide dotore eta jasotzat hartu izan, eta batez ere hizketako makulutzat jo izan da. Idatzian, zera erabili beharrean, ‘honako hau’ edo ‘hauxe’ eta gisako kataforez baliatzea gomendatu izan da. Azken urteotan, hala ere, idatzian ere izan du hedadurarik, eta lehen mailako idazle ugarik erabiltzen dute: Zerak harritzen ninduen. [...] (Orixe); Hori zera da: uste izatea nork bere iritzia eta postura zeratzen zituela (K. Mitxelena).

 

Bestalde, definizio-esaldiak eratzean ere erabiltzen da zera. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira honako adibide hauek: “arau: Jokabidearen ardatz edo gidaritzat hartzen edo ezartzen den zera”; “lotura: Bi gauza, bereziki bi gauza abstraktu, elkarrekin lotzen dituen zera”. Horietan, hala ere, ez zera baizik zer izena dago jokoan, gauza edo izaki hitzen sinonimo gisara. [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (49).

—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (65).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (60).

—(1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. (“zera” sarrera). Bilbo: Euskaltzaindia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper