zenbaki erromatarrak

zenbaki erromatarrak

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman zenbaki hauei buruz, baina, ohituraz, zenbait egoera eta kasu berezitan, sinbolo erromatarrak erabiltzen dira berariaz zenbaki ordinalak adierazteko ( zenbaki ordinalak). Hauetan bereziki:

- Dinastietan (pilotariak, errege-erreginak, aita santuak...): Olaizola II.a, Luis XIV.ak esandakoa, Berasaluze IX.aren jokaldi ikusgarria, Benedikto XVI.aren entziklika... Ordinala beti deklinatzen da (erreparatu adibideetako letra etzanei), baita aposizioetan ere: Justiniano I.a > Justiniano I.a enperadorearen garaian... / *Justiniano I. enperadorearen garaian...; beste hainbeste egiten da jatorria aipatzen denean ere: Jakue II.a Ingalaterrakoa / *Jakue II. Ingalaterrakoa.

- Mendeak adieraztean: Eliza erromanikoak X. mendean hasi ziren eraikitzen. Einstein XX. mendeko zientzialari aukeratu zuten. XVII eta XVIII. mendeetan gertatu zen hori / XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen hori.

- Data laburturik idazteko, bi molde hauek erabiltzen dira: 2007-X-20 eta 2007-10-20. ( data nola eman)

- Jaialdiak, biltzarrak, olinpiar jokoak, txapelketak, sariketak, kontzilioak eta antzekoak: Eguberrietako III. Jaialdia, Abokatuen Elkargoaren X. Biltzarra, XXX. Olinpiar Jokoak (Londres, 2012), Vatikanoko II. Kontzilioa... Idatzi beharreko zenbakiari konplexuegia irizten bazaio, erraztasunagatik, zenbaki arabiarretara jotzen da: 78. Munduko Xake Txapelketa.

- Itsasontzi eta beste ibilgailu batzuen izenak: Titanic II.a; Nautilus X.a.

- Ordinala eta hari dagokion hitza ezin dira bereizi bi lerrotan. Joan XXIII.a [*Joan//XXIII.a].

 

Nolanahi ere, pilota-jokoan eta, ez dago zertan puntua adierazi pilotarien elastikoetan edota partiden emaitzetan, ulertu egiten baita izen horiek etiketa modukoak direla, eta, inplizituki, ordinal modura hartu behar direla. Elastikoetan, honela: Olaizola II, Galartza VI, Berasaluze VIII... Emaitzak ematean, honela: Bengoetxea VI-Urrutikoetxea, 22; Altuna III-Irribarria, 21.

 

Gehiago jakiteko

ZENBAITEN ARTEAN (2005). Onomastika. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (89).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (41).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper