1. Mesopotamia [175. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I). Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia»]. Mesopotamiakoan —Sumer, Akad, Asiria eta Babilonia zibilizazioak tarteko—, izen hauek ageri dira, besteak beste: Asurbanipal, Hammurabi, Nabukodonosor... Eta Mediako, Akemenestar Inperioko eta Lidiakoetan, hauek, besteak beste: Artaxerxes, Dario, Xerxes, Ziro... (Artaxerxes eta gisakoak —esaterako, beherago datozen Alexandro, Anaxagoras eta antzekoak— nola esan behar diren jakiteko, jo sarrera honetara: .
2. Antzinateko Egipto [176. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II)»]. Besteak beste, honako izen hauek ageri dira: Akenaton, Amenofis, Hatsepsut, Kefren, Keops, Kleopatra, Mikerinos, Nefertiti, Ptolomeo, Tutankamon/Tutankhamon...
3. Grezia eta Erroma [76. araua, «Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia»]. Irizpideez gainera, pertsona askoren izenak dakartza zerrendan arauak. Irakaskuntzan erabiltzen dira, batez ere. Grafiari dagokionez, gaurko euskal idazkeraz transkribatzen dira izen horiek: c > k, z eta qu > k aldaketak gauzatuta, baina v grafema gordez.
Hortxe ageri dira, besteak beste, izen historiko ezagun hauek: Alexandro, Anaxagoras, Aristoteles, Eskilo, Hadriano, Kintiliano, Klaudio, Kleopatra, Lukrezia, Plazidia, Seneka, Sokrates, Vespasiano, Virgilio, Zesar, Zizeron, etab.
Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
4. Bizantziar Inperioa [179. araua].Izenak euskaraz emateko erabilitako irizpideak eta izen-zerrendak ageri dira arauan. Besteak beste, izen hauek:
- Bizantziar enperadoreak: Basilio Mazedoniarra, Fokas, Justiniano I.a Handia...
- Bizantziar Inperioko beste zenbait pertsona-izen: Irene Atenaskoa, Isidoro Miletokoa, (San) Joan Damaskoarra, (San) Maximo Aitorlea...