Euskaltzaindiaren Hiztegiak badakar hitz hori, baina Heg. eta Beh. markekin; beraz, ez da egokia erabilera jasorako. Baztertzekoa da funtzio bera egiten duen gaztelaniazko depende esamoldea.
Erregistro-erabilerari begiratu behar, beraz, segun (eta) erabiltzea egokia den ala ez. Saihestu nahi izatera, euskarak baditu ordain egoki eta jatorrak :
—Lotsatia da ume hori, ez da hala? —Segun (eta) norekin den / *—Depende norekin den.
—Garesti jotzen al du han bazkaltzeak? —Segun (eta) / *—Depende zer eskatzen duzun.
Euskarazko esaldi horietan isilik gelditzen da perpaus nagusia: [Ikusi egin behar] norekin den. [Ez da berdin / alde handia dago] zer eskatzen duzun.
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (118-120). ).
—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (288).