norbera/bakoitza

norbera/bakoitza

Baliokideak dira izenordain direnean (bakoitz hitzak baditu, hala ere, adiera gehiago). Ekialdean batbedera dute baliokidea:

Norberak egin dezala egin behar duena.

Bakoitzak egin dezala egin behar duena.

Batbederak egin dezala egin behar duena.

 

NORBERE/NORBERAREN genitiboak. Tradizioan biak baliokide ageri dira askotan (bere bihurkariarekin eta beraren molde berretuarekin gertatu izan den bezala ( genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere). Biak dira zuzenak; biak ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Estilo-liburu batzuek, dena den, norbera izenordaina nor + BERA osagaiek eratua denez, BERAren genitiboaren moldea hobesten dute: norBERAREN. Norberaren ardurak ez dagozkio beste inori (‘bakoitzaren ardurak’).

 

NORBERENOR BERE. Ez dira nahastu behar, sail ezberdinekoak baitira. Nor forma (eta horren saileko diren nork eta nori) norbera eta bakoitz izenordainen baliokidea da: Nor bere ardurekin bizi da (‘bakoitza bere ardurekin’, ‘zein bere ardurekin’). Nork bere ardurak hartu behar ditu / Bakoitzak bere ardurak hartu behar ditu / Zeinek bere ardurak hartu behar ditu.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (58-59).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (65).

— “Lexikoa: norbera/bakoitza, norberaren/norbere, norbere /nor bere”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (99).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Norbera", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper