-(e)neko

-(e)neko

- ‘Ondo gogoratzen duzu ni uretara erori nintzenekoa esaldia eta gisakoak egokiak dira, momentu/une/garaikoa esan nahi badute (adibidean, erori nintzen [momentu](e)koa). Horrelakoetan, erlatiboaren ondoko izena (gehienetan, denbora adierazten duena) isilpean uzten denean, -(e)neko beharrezkoa da.

Baina, oro har, ez da beharrezko liburua erosi dudaneko denda bezalakoetan; hor nahikoa da liburua erosi dudan denda. Hauetan eta gisakoetan ere aski da -(e)n erlatibozko soila: Ez naiz gogoratzen semea jaio zeneko egunaz (> Ez naiz gogoratzen semea jaio zen egunaz). Hi hagoeneko lekua lur saindua duk (> Hi hagoen lekua lur saindua duk).

- Sail diferentekoa da erabat denborazkoa den -(e)neko menderagailuaren kasua; NOIZKO galderari erantzuten dio, eta hor ez dago erlatibozkorik. Eta honek ere galduak zituen bere guraso aberats eta jainkotiarrak, hemezortzi urtetarat heldu zeneko. Udaberria heltzen deneko, kukuka nago basoan. Potinak herrira sartu zireneko, han zeuden nasa gainean emakumeak. Urkixo (...) ez nuen zoritxarrez behar adinbat tratatu, gaitz hilgarriak joa ageri baitzen ezagutu nueneko.

- Egitura horren baliokidea da -(e)nerako egitura. Eguna argitu zuenerako, bazter guztietan zabaldu zen albiste ona. Hogei urte zituenerako hasi zen kantari. Utz ditzagun ametsak lo gaudenerako. Gauean etxeratu zenerako, Rosak irekia zuen eskutitza.

- Ez da zuzena -(e)neko atzizkia erabiltzea -(e)lako atzizkiaren baliokide delakoan:

*Jesus etorri zeneko berria zabaldu zen (> Jesus etorri zelako berria zabaldu zen).

*Erraz irabaziko zuteneko ustea zabaldu zen (> Erraz irabaziko zutelako ustea zabaldu zen). ( -(e)lako/-(e)n atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (196, 152).

— “Denbora adieraztea: -ko (erori nintzenekoa / erori nintzen unekoa)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper