-(e)nean menderagailua eta kalkoak

-(e)nean menderagailua eta kalkoak

Denbora adierazten du batez ere -(e)nean menderagailuak. Batzuetan, dena den, esaldi adberbialetan maiz gertatzen den bezala, har ditzake beste balio batzuk ere. Tradizioan eta egungo erabileran badira honelako esaldi egokiak:

Hori egin zenuenean, gauza ona egin zenuen (gertakari baten inplikazioa [= hori eginda]).

Zuk horrela diozunean, horrela izango da (baldintza).

Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu denean (baldintza-kausa).

Pozik egon daitezke suak dena kiskali ez duenean (kausa).

Honaino iritsi zarenean, aurrera segitzeko gauza izango zara (denbora-kausa).

 

Beste batzuetan, hala ere, erdarazko —es: ‘cuando’ / fr: ‘quand’, ‘lorsque’— hitzen molde kalkatu(egi)a dagoela dirudi. Esate baterako, ustekabeko zerbait adierazi nahi denean:

?Zubira iristen ari ginen, sute bat ikusi genuenean (> Zubira iristen ari ginen, eta (, bat-batean,) sute bat ikusi genuen. / Zubira iristen ari ginela, (bat-batean,) sute bat ikusi genuen. / Zubira iristen ari ginela, hara non sute bat ikusten dugun) [es: ‘cuando (de pronto)’].

Edo kontzesiozko adierari gain hartzen dionean:

?Myanmarren oraindik bada laguntzarik jaso ez duen lekurik, zikloiaren astindutik bederatzi egun pasa direnean (> Zikloiaren astindutik bederatzi egun pasatu dira, eta Myanmarren oraindik bada laguntzarik jaso ez duen lekurik / bederatzi egun pasatu badira ere...).

Edo moduzko adiera errespetatzen ez duenean:

?Langile bat hil da gaur istripuz. Kiroldegi berria eraikitzeko obran ari zen, 12 metrotik behera erori denean (> Langile bat hil da gaur istripuz. Kiroldegi berria eraikitzeko obran ari zela, 12 metrotik behera erori da).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (81).

GARZIA, Juan (1997). Joskera lantegi, HAEE-IVAP.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-eNEAN perpausak: erabilera desegokiak", Ehulkuren aholku guztiak.

EHUko Euskara Institutua (2012). "Sasimenderatuak: -nean", Kalkoen Behatokia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper