menderatu faltsuak (sasimenderatuak)

menderatu faltsuak (sasimenderatuak)

Alboko erdarek joera nabarmena dute adierazpide arruntean eman daitekeen esaldi bat (juntaduraz zein alborakuntzaz emanik, alegia) perpaus menderatuaren forman emateko (subordinaziora jotzeko, alegia). Prozedura horri jarraikiz, desbideratze estilistikoz, kalko desegokiak sortzen dira maiz euskaraz, berezko edo oinarrizko adiera aldaraziz esaldiari. Horixe gertatzen da, esaterako, molde honetako esaldiekin:

  • gerundio narratiboarekin: *Kolpe bat eman zion, hilda utziZ (> Kolpe bat eman zion, eta hil. ( gerundioa (erdal))

bitartean denborazko adberbioarekin: ?Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak (> Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak). ( bitartean)

• kausa/denbora ez bereiztearekin ( ondoren ≠ bait-)

  • erdarazko (es) cuando / (fr) quand preposizioak eragindako denborazko ustela ( -(e)nean menderagailua eta kalkoak): #Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu denean (> Zerbait jakingo du: (izan ere,) halako ziurtasunez mintzatu da / Zerbait jakingo du: halako ziurtasunez mintzatu da (eta) / Zerbait jakingo du, (zeren) halako ziurtasunez mintzatu baita / Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu da / Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu bada / (...)).
  • edo molde honetako esaldiekin, besteak beste:

*Bilboko biztanleriak behera egin badu, Gasteizkoak gora (> Bilboko biztanleriak behera egin du, eta Gasteizkoak, berriz, gora).

*Tropeletik ihes egin zuen helmugatik bi kilometrora harrapatua izateko (> Tropeletik ihes egin zuen, eta helmugatik bi kilometrora harrapatu zuten).

*Sopuertan 1.200 lagun argindar barik geratu dira bart, hornidura eguerdirako berrezarri badute ere (> Sopuertan 1.200 lagun argindar barik geratu dira bart; eguerdirako berrezarri dute hornidura).

 

Gehiago jakiteko

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza. (83-86).

ZENBAITEN ARTEAN (2009). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE-IVAP (142-144).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper