Bi aditz dira. Makilatuk (du ad.) ‘makilaz jo, makila-ukaldiak eman’ esan nahi du. Zapaldu eta makilatu, hil zuten Peru gizagaixoa. Makillatuk (da/du ad.), berriz, ‘aurpegia kosmetikoekin margotu edo itxuraldatu’. Soineko merkez jantzitako eta kolore biziz makillatutako emakume batzuk. [EH]