Euskaltzain urgazlea
Bilbon (Bizkaia) jaio zen 1890eko martxoaren 3an.
Bilbon (Bizkaia) hil zen 1966ko maiatzaren 12an.
Bizkaiko Aldundiak sorturiko euskal katedrako irakaslea eta, gerraostean, Harino-Panadera S.A. enpresako kontularia.
Irakasle, kazetari eta itzultzailea.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1950eko urriaren 27an.
Zenbait idazlan:
- Método Massé-Dixón : lenengo idaztia (1923).
- Método práctico para aprender vascuence : primer libro (1925).
- Iruña'n Udalak Batzar Nagusian erabilliko duten Euskalerrientzako Sortarau-Asmoa [itzul.] (1932).