Ohorezko euskaltzaina
Ondarroan (Bizkaia) jaio zen 1932ko abenduaren 11n.
Gasteizen (Araba) hil zen 2021eko maiatzaren 10ean.
Euskal Ikasketetan doktorea (Nevadako Unibertsitatea).
Deustuko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996ko martxoaren 29an, eta ohorezko euskaltzain 2010eko urtarrilaren 29an.
Zenbait idazlan:
- Basque-English Dictionary (1989)
- The Basque poetic tradition (2000)
- Escritores euskéricos contemporáneos (2011)