- Euskaltzaindiak eta Zildozko Kontzejuak elkarlanean antolatu dute Jose Manuel eta Juan Manuel Urtasun Lakidain anaiei eginen zaien omenaldia; Zildozko Perutxenean sortu ziren egile oparo horiek.
- Urteurren honetan jardunaldi bat antolatu da Zildozko elizan, azaroaren 26ko eguerdiko 12:00etan hasita, egile haiek, beren sortetxea eta zildoztarrak omentzeko.
Bertan, herritar, udal eta gobernu ordezkariekin batera, Ekaitz Santazilia ikerlariak Perutxeneko Urtasun-Lakidain anaien bizitza eta obra hitzaldia emanen du bai eta Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketaren bisita gidatua.
Horretaz gain, Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 17tik 25era arte Arreko (Ezkabarte) Gizarte Etxean, euskarak Ezkabarten izan duen lekua hobeki ezagutzeko.