foku
1 iz. Erradiazio edo uhinak abiatzen edo bateratzen diren puntua; bereziki, tresna optikoez mintzatuz, jatorriz paraleloak diren izpiak islatzearen edo errefrakzioaren ondoren biltzen diren puntua. Erretratuak egiteko, hobe da irekiera handia erabiltzea, hondoa fokutik kanpo gera dadin (Ik. desenfokatu). Irudiak urrundik hartutakoa zirudien eta fokuz kanpo zegoen. Espresionismorako joera igarri daiteke hainbat eszenatan, eta esperimentazioa ere bai: plano batzuk fokutik aterata daude. Mikroskopio baten doikuntza aldatu balitz bezala da; orain fokuan dagoena lehenago ez zen ikusten. 2 iz. Heg. Proiektorea, argi proiektagailua. Fokuen argipetik urrun dabil aspaldian. Agertokiko fokuak itzaltzen direnean.
3 iz. Jarduera batean arreta kokatzen den gunea. Ik. arretagune. Euskal Herrian dugu fokua jarria; ez da Gipuzkoatik begira egiten den programa, ez: Euskal Herritik Euskal Herrira begira egiten da. 4 iz. Heg. Eremu zabalagoan hedatu den zerbait, adibidez infekzio edo eritasun kutsakor bat, sortu den gunea. Ik. gune 3. Meille ibaian zegoen izurriaren foku nagusia. 5 iz. mat. Elipse, hiperbola edo parabola bateko zernahi puntutarako distantzia ekuazio baten bidez adieraz daitekeen puntua. Elipse baten bi fokuak.