Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arretagune bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arretagune
iz. Jendearen arreta erakartzen duen auzia edo gaia. Txernobylgo zentral nuklearra berriz ere arretagune bilakatu zen atzo.

Aztergaia: arretagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): arretagune 23: Elkar (“1996ko denboraldiaz geroztik, indusketaren arretagune nagusia Pompeia Valentina -ren domus edo etxearen inguruan jarri zuten arkeologoek”), Consumer (“Alegia, norberak pentsatzen du bera dela arretagune nagusia, berak zer egingo begira daudela beste guztiak, eta, ondorioz, edozein gizarte-egoerak estutzen eta larritzen du”), HABE (“Zerbaiten gainean arreta jartzen dugunean, arretagune hori hazi egiten da”), Berria 11 (adib.: “Atzoko testuan asteko arretaguneak zein izan diren aipatu nuen”), EiTB 4 (adib.: “Energiaren Euskal Erakundearen ekimenez eratutako instalazioa aitzindaria da mundu osoan, eta Euskadin bilerak egiten ari diren ENAko Ozeanografia Ataleko kideentzat arretagune handia da”), Jakin (“Dagoeneko, jarrera eta intentzioak izango dira arretagunea, eta ez ekintza”), Argia (“Arretagune asko izan dituzu: hizkuntzalaritzan doktore, Andeetako antropologian aditu, soziolinguistikan eta etnolinguistikan aritu zara”), DiarioVasco 3 (adib.: “Gaueko arretagunea frontoia izango da”); arreta gune 62: Aizu (“Hasiera batean, liburutegia zuen arreta gune, baina laster ekin zion Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari buruz argitaratu edo kaleratzen zen ahalik eta material gehien jaso eta sailkatzeari”), Consumer (“Bidaiariek idatzitako gida, turistei zuzendua, mundu zabaleko ziberkafeak arreta gune hartuta”), Berria 40 (adib.: “Baina bera ez da izango arreta gune bakarra”), EiTB 16 (adib.: “Hala, Haurren Xokora bertaratu direnek Betizu Guneaz gozatzeko aukera izan dute, eta, bertan, bazkideen arreta guneaz gain, puzgarriak ere egon dira, haurren gozamenerako”), Argia 4 (adib.: “Erreformak, makina bat aldaketaren artean, egin nahi duena da Nafarroan dauden 45 Etengabeko Arreta Guneetatik –non presentzia fisikoa bermatua dagoen gaur egun– 20 gune baino gehiagotan asmatu duten sistema berria ezarri: Arreta Azkarrerako Sistema”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arretagune 13: Berria 5, Xabier Olarra 4, Mirentxu Larrañaga, Iñaki Mendiguren, Bat-bateko bertsolaritza, Txillardegi; arreta(-)gune 8: Berria 7, Xabier Arregi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu arretagune, arreta gune formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.