Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza desenfokatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

desenfokatu, desenfoka, desenfokatzen
1 da/du ad. Heg. Zerbaiten irudia fokutik ateraz, egokia ez den puntuan sortu eta lauso agerrarazi. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Argazkiaren bazter batean ama dago, oso desenfokatuta. Argazki txarrak ez dira soilik desenfokatuta daudenak. Argazki desenfokatua. Mundua behe lainozko miopia batek lausotzen zuen, desenfokatzen zuen.
2 du ad. Heg. Tresna optiko baten osagaiak irudia lauso agerrarazteko eran jarri. Mikroskopioa nahierara enfokatuz eta desenfokatuz.
3 du ad. Heg. Ikusmenaz mintzatuz, lausotu. 40-45 urtetik gora agertzen den akatsa da, eta aurreneko sintomak oso nabarmenak dira: argi gehiago behar da irakurtzeko, edo ikusmena desenfokatua bezala sentitzen da hurbiletik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hori da kataraten sintoma nagusietako bat: ikusmen lausotua, desenfokatua.

Aztergaia: desenfokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

EH2016: “fokuratu, fokura/fokuratu, fokuratzen du ad. Tresna optiko bat zerbaitetara edo norbaitengana zuzendu. Ik. enfokatu. Kamerek Txinako presidentea fokuratu zuten. || Niregana fokuratu zuen makina.”; “enfokatu, enfoka, enfokatzen du ad. Heg. Tresna optiko baten osagaiak bere ardatzean zehar bata bestearekiko mugitu, irudia puntu jakin batean zehatz sor dadin. Seigarren argazkia, besteak ez bezala, ez zegoen ongi enfokatua. Burua zapi beltzaren azpian sartuta dauka morroiak, eta, kamera enfokatu ondoren, argazkia atera du.” || fokatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fokatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fokuratu].

LBeh (2016-10-26): desenfokatu 20: Elkar 2, Elhuyar, Berria 13, Jakin 2, Argia 2; desfokatu 1: Consumer; ez dugu desfokuratu formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: desenfokatu 3: Berria, Fernando Rey, Sonia Gonzalez; desfokatu 9: Harkaitz Cano 6, Lander Garro 3; ez dugu desfokuratu formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu desenfokatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desenfocar / fr perdre la mise au point: Elhuyar: 1 [un asunto, tema] gaizki bideratu, behar ez bezala bideratu; 2 [una imagen] desfokuratu, gaizki fokuratu / NolaErran: - / Zehazki: 1 fokutik atera; 2 ikuspuntu okerretik tratatu / Labayru: 1 gaizki fokatu; 2 txarto | gaizki | deungaro bideratu, behar ez bezala bideratu / Adorez5000: 1 gaizki fokatu; 2 gaizki bideratu, behar ez bezala bideratu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria da, baina ez du gutxienekoa betetzen. Heg. markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditzoinaren erabilerak

desenfokatu, desenfoka, desenfokatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.