NORENTZAT kasuaren baliokidea da, eta haren formak bezain zuzenak dira NORENDAKOrenak ere: zeinentzat = zeinendako: honentzat = honendako, zuretzat = zuretako; Kattalinentzat = Kattalinendako, Koldorentzat = Koldorendako; elizarentzat = elizarendako, mendiarentzat = mendiarendako; Bilborentzat = Bilborendako...
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (261, 411-412, 441).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (488).