Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia

Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia (Izenak 9)

  • Egilea: Patxi Salaberri Zaratiegi - Luis Mari Zaldua Etxabe
  • Bilduma: Izenak
  • ISBN: 978-84-120766-2-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2020-03
  • 23 x 16 cm; 410 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

19,00€ 20,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako, kontu handiz ibiltzea eskatzen duena, irrist egin nahi ez bada behintzat. Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara.

Gipuzkoako herrien izenak ez ezik, auzo askorenak ere jasotzen dira, populazio sakabanatua duen gurearen moduko herrialde batean «auzo» zer den eta zer ez den zehaztea batzuetan erraza izan ez arren. Horrekin batean, probintziaren deizioa ere –hots, Probintziarena– ahotan darabilgu, eta halaber hiriburuarena.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper