Nobedadeak - Argitalpenak

Sinopsia

Hamar urteren buruan, liburu honen bigarren argitalpena jalgitzen da, Euskaltzaindiari esker. Lehen argitalpenean, bi helburu banituen, hain zuzen izenburuetatik ageri zirenak. Alde batetik, “Euskal literaturaren historiaren historia” egin nahi nuen. XIX. mende erditik hona idatziak izan diren euskal literaturaren historia garrantzitsuenak aipatu nituen, bakoitza bere testuinguru historikoan eta giro intelektualean ezarriz.

  • Egilea: Jon Casenave
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-124296-0-2
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2021-10
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Jean de Jaurgain (1842-1920) Zuberoko jauntto txiki bat zen, denborarekin aberastasuna galtzen joan zen sendi batekoa eta laborantzatik bizi zena. Horretaz landa, Euskal Herriaren Historiaz eta Literaturaz asko ikertu eta idatzi zuen, frantsesez idatzi ere. Halaber, Euskaltzaleen Biltzarreko presidentea izan zen Jaurgainek, 1899an, xiberotar ahozko literaturaren sei kondaira poetiko idatzi zituen Quelques légendes poétiques du Pays de Soule liburuan. Jean-Luis Davantek frantsesez argitaratu zen liburua euskaraz ematen digu. Alegia, kondaira euskaraz zegoen baina orain horien azalpenak euskaraz ematen ditu zuberotar euskaltzainak. Halaber, Jean de Jaurgain nor zen azaltzen digu eta kondaira horien iturrien berri eman ere.

  • Egilea: Jean Louis Davant
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-121889-5-0
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2021-10
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Argitalpen honetan bildutako bost liburuxkek ez dute egiletza jakinik. Besteak beste, egileek hitzaurrean galdera horri erantzuteko argudioak emango dituzte. Liburuak garai historiko baten, 1868an Espainian eman zen gobernu aldaketaren aurrean, gipuzkoarren jarreren lekukotasuna ematen du eta, halaber, donostiarren ahozko herrikoiaren aztarna erakutsi.

  • Egilea: Ana Toledo - Elixabete Perez Gaztelu (prestatzaileak)
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-121889-0-5
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-10
  • 16 x 24 cm; 172 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

2020ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-122988-5-7
  • Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-09
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Euskaltzaindiaren mendeurreneko Gramatika jardunaldiko edukiak biltzen dira. Bertan, Rosario Álvarez, Miren Azkarate, Ignacio Bosque, Gemma Rigau eta Pello Salaburen artikuluak irakur daitezke. Halaber, alor desberdinetako ikerketa artikuluak ere jaso dira: literatura, onomastika, soziolinguistika, gramatika, euskararen historia,... Egileak jarraiko hauek dira: Asier Bidart, Eneko Bidegain, Roberto González de Viñaspre, Jone Hernández eta Jaime Altuna, Irati Majuelo, Sergio Monforte, Amaia Serrano, Belen Uranga, Ane Urizar eta Irati Urreta.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Euskera aldizkaria
  • ISBN: ISSN (0210-1564)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-06
  • 496 orrialde
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Euskera aldizkaria
  • ISBN: ISSN (0210-1564)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-06
  • 211 orrialde
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

2018-2019 ikasturteko doktoregoko sari berezia eman zitzaion Humanitateen arloan, 2018ko edizioko Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena VI. Saria irabazi zuen. Liburu honen abiapuntua tesi hura da, bina liburu honetarako moldatua eta berregituratua. Lan luzeago hartako gakoak hautatu dira, eta orduan gaika eta bereiz emandako kapituluetan aztertutakoa denboraren ardatzean kokatuta eta harilkatuta dakargu oraingoan, euskal literatura itzuliaren bilakaeraren historiaren bertsio baten kronika bat eskaintzeko.

  • Egilea: Miren Ibarluzea
  • Bilduma: Iker
  • ISBN: 978-84-121889-2-9
  • Editorea: Euskaltzaindia – Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Argitaratze urtea: 2021-05
  • 16 x 23 cm; 198 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Soziolinguistikan adituek, hizkuntza gutxituen egoerari buruz, batik bat euskara, emandako hitzaldiak artikulu gisa aurkezten dira liburu honetan:
Mikel Zalbide: “Euskaltzaindiaren ehun urteko jagon-lana: zenbait mugarri”
Joan A. Argenter: “Diversidad lingüística, diversidad lingüística en España y academias: ecologías, regímenes, instituciones”
Elena Chiocchetti: “Language rights and minority language development in Italy: examples from the central Alpine arc”
Jeroen Darquennes: “Reversing Language Shift in European language minority settings: a tentative general outline of contemporary challenges and strategies”
Henrique Monteagudo: “La Real Academia Galega y la gestión de la diversidad lingüística”
Joseba Lozano: “Eusko Jaurlaritzaren ekimena herritarren hizkuntza-eskubideen defentsan”
Jean-Guy Talamoni: “De la création d’un champ littéraire à une politique de normalisation linguistique”
Alain Viaut: “Incidence de la transfrontalité sur le statut d’une langue minoritaire : approche comparative du cas du basque”
Juan Carlos Moreno Cabrera: “Análisis ideológico del concepto de ‘lengua regional europea’ y sus consecuencias glotopolíticas.
Paul Bilbao: “Hizkuntza-eskubideen gaineko irakurketak. Euskararen kasua, Eskubideak erdigunera”
Juanjo Alvarez: “Euskararentzako legeak. Una nueva gobernanza para el euskera en el siglo XXI”

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-121889-8-1
  • Editorea: Nafarroako Gobernua – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-05
  • 24 x 17 cm; 276 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara – frantsesa – gaztelania – ingelesa

Sinopsia

Gaurko zenbait ikertzaileren iritziz, dagoen inform azioa urria eta behin baino gehiagotan zalantzazkoa izan arren, ezagutzen den apurra aski da Antzinaroan Gipuzkoan latinaren aurreko hizkuntza indoeuropar (zelta) bat gailentzen zelako hipotesia proposatzeko. Lan honetan erromatar garaiko epigrafiatik zein geografo eta historialarien liburuetatik atera daitekeen informazioa modu bateratuan aztertzen dut, eta hura Erdi Aroko nahiz Aro Modernoko euskal onomastikarekin erkatzen, Gipuzkoako Antzinaroko hizkuntz egoeraren ezagutzan argi egiten laguntzeko asmoarekin beti ere, bai geografiaren aldetik, bai historiaren aldetik. Orobat, hizkuntza eta arkeologia arloko datuek norabide bera markatzen duten ikusten saiatzen naiz, kultur eremu bakarra edota bat baino gehiago zeuden antzematen saiatzeko.

  • Egilea: Luis Mari Zaldua Etxabe
  • Bilduma: Izenak
  • ISBN: 978-84-120766-2-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-03
  • 23 x 16 cm; 100 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Sinopsia

Liburuki honetan lexikoa lantzen da: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza; beste lanbide batzuk; Gizarte-bizitza; pisuak, neurriak, dirua eta koloreak.

  • Egilea: Euskaltzaindia.
    Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-120766-1-5
  • Editorea: Euskaltzaindia (babeslea: Laboral Kutxa)
  • Argitaratze urtea: 2020-12
  • Hizkuntza: euskara

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper