Nobedadeak - Argitalpenak

Sinopsia

Hemeretzigarren mendearen bukaeran, 1891ko azaroan, Erroma eta Jerusalem izenburuko liburu bat argitaratu zen Baionan. Liburuaren egilea Martin Ducq izeneko euskal idazlea zen, Hazparneko Misionest-etxeko misionesta. Liburuaren izenburuak salatzen zuenez, bidaia-kontakizun baten berri ematen zen: liburuaren idazleak Erromara eta Jerusalemera egindako bidaia bateko berriak kontatzen zituen. Bidaia, edo zehatzago esateko, beila bat. Edizio honetan, Kaltzakortak liburuaren edukia aztertu du, ohar filologiko ugari eginez, eta, halaber, lanaren ezaugarriak azaltzeko hitzaurrea prestatu du.

  • Egilea: Prestatzailea: Jabier Kaltzakorta
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-129458-8-1
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2025-04
  • 17 x 24 cm; 364 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Txomin Peillenen adiskidea zen Joseba Sarrionandia. Josebak liburu honekin Peillenek idatzitako saiakera-lan ugariak argitaratu nahi izan ditu. Horretarako, lanen edukia errespetatuz, testuak moldatu eta bateratu ditu. Lanak sei ataletan bereiztu ditu: idazlan autobiografikoak, idazlan antropologikoak, gure hizkuntza, Zuberoako kantari eta idazki zaharrak, literatura garaikidea eta politika itzulinguruak. Halaber, hitzaurrean, Txomin Peillenen bizitza eta lanen zertzelada batzuk eskaintzen dizkigu.

  • Egilea: Prestatzailea: Joseba Sarrionandia
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-129458-7-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2025-04
  • 17 x 24 cm; 472 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Junes Casenave-Harigile. Zortzi pastoral berri (I. tomoa) liburuan lau pastoral bildu ziren: Agosti Etxekopar, Atarratze, Barkoxe eta Dabid. Bigarren tomo honetan beste lau bildu dira: Judit, Larraine, Lüküze Xarles Laugerrena eta San Frantzisko Xabier. Lehen tomoan bezala, beharra balin bazen, pastoralen eskuizkribuak moldatu dira. Lau pastoralen aurretik, Allande Socarros zenaren eta Jean-Louis Davanten testu batzuk erantsi dira, Junes Casenave-Harigile nor zen eta zeintzuk lan egin zituen adierazteko.

  • Egilea: Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-129458-3-6
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2025-04
  • 17 x 24 cm; 256 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

2023ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazioak eta olerkiak.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-128382-6-8
  • Editorea: BBK Fundazioa – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2025-03
  • 12,5 x 20 cm; 87 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Euskararen ikaskuntzarako baldintza «ez-hain-mesedegarrietan» aniztasuna kontuan hartzen diharduten bi eskolaren gaineko azterketa burutzea da ikerketa honen helburua. Ikerlan honetan bi aldagai nagusitan oinarrituko gara, etorkin-jatorriko ikasleek bertako ikasleekin ikasten diharduten eskolen emaitzak ikertzerakoan: a) aztertuko diren eskola-komunitateetako kideen hizkuntzekiko jarrerak (euskara eta eleaniztasuna ardatz hartuta); eta b) ikasleen euskarazko ahozko komunikaziorako gaitasuna. Aldagai horietan lortzen diren emaitzei, eta bereziki lorpenei eta erronkei erreparatuko zaie. Arakatze Apreziatiboa izan da, aurrerago azalduko dugun moduan, diagnostikoa indargune eta lorpenetatik are gehiago aztertzera bultzatu gaituen iturri filosofikoa.

  • Egilea: Beñat Garaio Mendizabal
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-128382-2-0
  • Editorea: Euskaltzaindia (Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria/Gasteizko Udalaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2025-01
  • 16 x 23 cm; 264 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Euskaltzaindiak, Denboraren gurpilean izenburu duen liburu honekin liburu-sorta berri bati hasiera eman dio, hain zuzen, Berba-mintzoak bildumari. Bilduma etnografikoa da Berba-mintzoak, eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa obran jasotako lekukotasun oparoak ditu oinarri. Estreinako liburu honetan, denboraren antolaketari eta egutegiari lotutako kontzeptuak landu dira; kontzeptu edo eduki horiek izendatzeko hitz zein forma askotarikoak azaltzeaz gain, irakurleek euskararen eremu barruko hainbat kultura-, bizimodu- eta ohitura-adierazpen aurkituko dituzte.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Berba-mintzoak
  • ISBN: 978-84-129458-6-7
  • Editorea: Laboral Kutxa – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-12
  • 17 x 24 cm; 303 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Lan honek hiru zati nabarmen bereziak ditu. Lehenbizi Blas Fagoaga euskaltzainaren bizi-ibilbidea aztertzen da. Jarraian, Fagoagak idatziriko Breve diccionario etimológico de apellidos toponímicos, etc. fáciles de retener hiztegiaren edizio egokitu eta eguneratua dago irakurgai eta, azkenik, egile berak idatzitako hiru sermoien azterketa egiten dute lanaren prestatzaileek.

  • Egilea: Prestatzaileak: Andres Iñigo eta Paskual Rekalde
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-128382-3-7
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-12
  • 17 x 24 cm; 324 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Duela bi mila urte pasatxo, erromatartzea hasi zenean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntza arrotza zelako ustekizuna ez da atzo goizekoa. Ideia horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko pertsona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta harekin muga egiten duen Nafarroako sartaldeko zerrendan da. Galdera da Arabako eta Nafarroako hilarrietan eta aldareetan dauden jende izen hispaniar-zelten aztarnak aski ote diren aro aldaketaren garaian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal mintzaira ezezaguna zelako aierua funtsatzeko.

  • Egilea: Luis Mari Zaldua
  • Bilduma: Izenak
  • ISBN: 978-84-128382-4-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (Arabako Foru Aldundiaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-12
  • 17 x 24 cm; 174 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da. Saiakera horretan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik (HZ, HEKN eta ISLk) adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu dugu, eta hainbat adierazletan gauzatu ditugu aukera horiek.

  • Egilea: Iñaki Iurrebaso Biteri
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-129458-0-5
  • Editorea: Euskaltzaindia (Eusko Jaurlaritzaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-12
  • 16 x 23 cm; bi liburuki: Hurbilpen teorikoa eta Metodologia atala (638 or.) eta Atal enpirikoa eta ondorioak (518 or.); azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Egileak 100 kontzeptu aurkezten dizkigu, batzuk aipatzea aldera: alperra, garia eta artoa, maiatza, jana eta lana... Kontzeptu horien gainean, edo iraulian nahi bada, sortu diren errefrauak biltzen ditu, nork, noiz eta zer adierazi nahi duen azalduz.

  • Egilea: Adolfo Arejita
  • Bilduma: Lehen eta Orain
  • ISBN: 978-84-129458-4-3
  • Editorea: Euskaltzaindia (Bilboko Udalaren eta Bizkaia Irratiaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-11
  • 14,5 x 21 cm; 104 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Argitalpen honek Gasteizko Udalerriko, 64 herriak barne, toponimia historikoaren ikerketari bukaera ematen dio. Lan guzi hau Euskaltzaindiaren eta Gasteizko Udalaren elkarkidetza-hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Orain arte Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz, Arratzua eta Dibiñako lehena argitaratu dira. Oraingoan, egitasmoari bukaera emanez, Dibiñako bigarren eta azken zatia aurkezten da eta Artatza, Gereña, Legarda, Mandoia, Martioda, Orobarren, Ortogoien eta Uribarri Dibiña herrietako toponimia biltzen du.

  • Egilea: Elena Martínez de Madina Salazar
  • Bilduma: Onomasticon Vasconiae
  • ISBN: 978-84-128382-1-3
  • Editorea: Euskaltzaindia (Gasteizko Udalaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-11
  • CD ROM
  • Hizkuntza: Gaztelania

Sinopsia

Euskaltzaindia aitzindaria izan da Hizkuntzen Historia Sozialaren garapen metodologikoaren alorrean. Euskararen Historia Soziala proiektuan garatu diren metodologia eta lan tresna berritzaileak nazioartean ezagutarazteko eta partekatzeko asmoz Taxonomy proposal for the (historical) sociology of language research: a Basque Contribution (Euskaltzaindia 2024) argitaratu dute Mikel Zalbidek eta Lionel Jolyk, ingelesez. Hizkuntzen Historia Soziala asko garatzen ari den iker-alorra da nazioartean. Iker-alor honek monografia asko dituen arren, oinarri teoriko-metodologiko orokorrik eta luze-zabal onarturik ez ditu. Euskararen Historia Soziala proiektuak ekarpen bat egin nahi izan du eta proposamen bat eskaini nahi izan die nazioarteko ikerlariei, bereziki soziolinguistikaren eta hizkuntza soziologiaren alorretan lan egiten dutenei.

  • Egilea: Mikel Zalbide - Lionel Joly
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-128382-0-6
  • Editorea: Euskaltzaindia - Iberoamericana Vervuert
  • Argitaratze urtea: 2024-10
  • 17 x 24 cm; 257 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Euskararen norabideari buruzko formulazio-lan sistematiko eta kolektiboa egiten ari da Euskaltzaindia. Lan horrek dituen adar desberdinen artean, hemen aurkezten dugun ponentzia hau prozesuaren erdigune edo enbor izateko asmoz egin da.

  • Egilea: Koordinatzailea: Jon Sarasua Maritxalar
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-8-3
  • Editorea: Euskaltzaindia (Laboral Kutxa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-06
  • 17 x 24 cm; 92 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Junes Casenave-Harigile (1924-2018) apezak pastoral asko idatzi zituen. Horietatik hamaika taularatu ziren; aldiz, zortzi aurkeztu gabe geratu ziren. Horiek orain argitaratuko ditugu, lehen tomo honetan lau (Agosti Etxekopar, Atarratze, Barkoxe eta Dabid pastoralak) eta gainerako lauak, ordea, bigarren tomorako utzi dira.

  • Egilea: Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-127506-9-0
  • Editorea: Euskaltzaindia (Euskararen Erakunde Publikoaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2024-03
  • 17 x 24 cm; 236 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

2022ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazioak eta olerkiak.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-127506-7-6
  • Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-03
  • 12,5 x 20 cm; 87 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara
PDF

Sinopsia

1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: ISSN (2952-3036)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-02
  • Argitalpen digitala (PDF)
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-6-9
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-02
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: Euskara

Sinopsia

Adierazpen horietako asko Akademiaren Euskera aldizkarian argitaratu izan dira eta beste batzuk Azkue Bibliotekako Artxiboan daude.

Erabat sakabanaturik zeudenez gero, Sustapen batzordeak argitalpen berezi batean biltzea erabaki du. Hala egin zuen 2006. urtean ordura arteko 32 adierazpen biltzen zituen Euskaltzaindiaren adierazpenak izenburuko argitalpenean (Jagon bilduma, 3). Euskaltzaindiak, geroztik ere, zeregin horretan jarraitu du eta jadanik 69 dira eman dituen adierazpenak. Hori dela eta, Sustapen batzordeari egoki iruditu zaio adierazpenen bilduma eguneratua argitaratzea.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-5-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-01
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: Euskara

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper