JAGONET

Internet bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua

Euskaltzaindia
  • ezta? ala ez da?

    Nola idatzi behar da: ezta? ala ez da?
    Etorriko zara, ezta?

  • bat eta batzuken deklinabidea

    Bat bakarrik agertzen denean eta beste hitzaren agerraldi baten eraginpean dagoenean, gaur egun ere forma mugatuan gertatzen da, batez ere Hegoaldean, eta badirudi horrelakoak gomendatu behar direla euskara baturako (batarengan eta bestearengan, batari nahiz besteari...).
    Kasu absolutiboan, agian, ez da hain arrotza gertatzen, baina beste kasuetan urrunegi doa.
    Adibideak: Batek (batak!) ostikoa eman dit eta besteak masailekoa. Bati (batari!) ezetz esan diot eta baietz besteari. Bi lagunen etxeetan izan naiz; batenean (batarenean!) hamaiketakoa egin dut eta bazkaria bestearenean. Batekin (batarekin!) badakit zer egin, baina bestearekin ez. Batengana (batarengana!) pozik joaten naiz, ez ordea bestearengana.

Bideoak

Euskaltzaindia, historia laburra

Mendeurrena: bideo guztiak

Atari bibliografikoa

baliabideak

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.