Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=hurrengo 3 sarreratan aurkitu da.

hurrengo

1 adj. Hurren datorrena, ondo-ondotik datorrena. Hurrengo kapituluan ageriko den bezala. Hurrengo urteko urtarrilean hil zen. Sunbillatik hurrengo herriraino. Lehenbizikoak hurrengoari ez dio deus esan. Ikus 284. orrialdean eta hurrengoetan. || Kontuz, bada, hurrengorako. Hurrengora arte: hurrengo arte. || (-en atzizkiaren eskuinean). Apezpikuaren hurrengo elizgizonak direlako apaizak. Erregeen hurrengo bigarren igandeko irakurraldia. Odolik ez duten hutsaren hurrengo iratxoak.

2 adb. Hurrena. Hemen ganadurik aberatsena ardia da, eta hurrengo, behia. Txistulariak lehendabizi, musika taldea hurrengo. || (-en atzizkiaren eskuinean). Familiaren hurrengo, herriak datoz gizartean. Nire hurrengo, zuk izango duzu aginpidea.

hurrengoan 1 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Hurrengo aldian; beste egunen batean. Asko da gaurko; hurrengoan ikasiko dugu gainerakoa. Hurrengoan berri hobeak izango ahal ditugu! Noiz etorri behar du aitak? hurrengoan etorriko da. Hurrengoan hitz egingo dugu horri buruz.

2 adb. (Lehenaldiko aditzekin). Hori dela eta, afaritako bildu ginen hurrengoan.

hurrengo arte interj. Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. hurren arte. Agur, Peru, hurrengo arte!

hurrengo batean 1 adb. (Etorkizun den denboraz mintzatuz). Hurrengo egunetako batean. Hurrengo batean ekarriko dizut. Hurrengo batean nire ondora beldurrik gabe etorri.

2 adb. (Lehenaldiko aditzekin). Hurrengo batean hala ari zitzaizun.

huts1

1 iz. Lege, arau edo eginbide bat ez betetzea; horren ondorioa. Ik. hutsegite. Zure hutsa izan da. Euskaraz mintzo ziren huts bat egin gabe. Laborariak huts handia egiten du belarra usteltzera utziz. Huts larriak, bi ditu itzulpen honek. Badakit nire lanak huts handiak izango dituela. Beteko ahal dute lerro hauek nire hutsa! Beti huts berean erortzen da.

2 iz. Lortu edo egin behar edo nahi dena ez lortzea edo egitea. Huts asko egiten ditu pilotari horrek. Huts bat ere egin gabe erantzun zituen galdera guztiak.

3 iz. Zerbaitek beharrezko duen zerbait ez izatea edo behar adina ez izatea. Ez ditu bere hutsak gehiegi gorde: berekoia eta ausardia gutxikoa agertzen zaigu. Badu euskarak huts nabarmen bat, bederen aldameneko hizkuntzen ondoan: ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab-, de-, ex- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela.

4 iz. Materia-gabezia; ezer ez dagoen bitartea. Ik. ezerez. Izadiak berak hutsera bultzatzen ote gaitu? Ez ikusi, ez entzun, ez sumatu, hutsa, hutsa, hondorik gabeko zulo handi bat. Hutsa besterik ez dugu aurkitzen gure inguruan. || Halako huts bat sentitzen nuen bihotzean. || Helburu eder horiek hauts eta huts bihurtu zitzaizkion. Hutsera bihurtu eta ezereztu. Gizonik handienen izen eta entzutea laster asko hutsera etortzen den era berean.

5 iz. Gauza gutxi, ezer gutxi, ezer ez. Ik. hutsa izan. Hutsa behar izaten zuten haserretzeko. Hutsagatik ostikoka erabiltzen ninduen. Lana franko egin eta hutsa irabazi. Honelako arrazoibideek hutsa balio dute. Zer dihoakit Euskal Herrira bihurtzeaz edo ez bihurtzeaz?, hutsa; ez dit axola hemen edo han bizi.

hutsa izan da ad. Ezer ez izan. Baina akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean. || Zerbait bazelakoan, eta azkenean hutsa. Zer dira gure aldean Parisko Lido eta New Yorkeko Metropol?: hutsa, ezer ez!

hutsaren hurrengo adj. Batere baliorik edo garrantzirik ez duena. Ik. hutsal. Zerbait hobe da hutsa edo hutsaren hurrengoa baino. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? Hutsune hori hutsaren hurrengo da bestetan eskas dugunaren aldean.

hutsaren truke adb. Doan. Ik. musu truk. Nola sinetsiko du jendea hutsaren truke dabilela lanean? Hau eta horrelakorik hartu bazuen guregandik, ez zen hutsaren truke izan.

hutsean 1 adb. Doan. Lana hutsean eginez. Hutsean eman zaizue, hutsean eman ezazue. || Tira, hutsean emango diat: bost ogerleko.

2 adb. Ezer gabe. Asko guran irten eta hutsean bihurtu.

huts egin 1 Lege, arau edo eginbide bat ez bete. Aita, huts egin dut zeruaren kontra. Zertan egin dut huts? Huts egitea erraz da. Nork egiten du huts lehen agintearen kontra?

2 Norbaitek edo zerbaitek bere jardunean behar zuen edo espero zen ondorioa ez eman. Erdiz erdi huts egin dute askotan gizonik jakintsuenek. Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts hartu nuen bidean. Etorriko zela agindu, eta gero huts egin. Ez dio huts egingo bere hitzari. Bere usteak huts egin dio. Batak besteari zerbaitetan huts eginagatik, elkarri barkatzen diote.

3 Egin edo lortu behar zena ez egin edo lortu. Meza behin ere huts egin gabe. Ez du jai bat huts egiten. Tiroa huts egin. Kolpea huts egin. Aurrelariak huts egin zuen pilota, eta tantoa galdu zuten. Trena huts egin nuelako.

huts eman g.er. Huts egin. Gure zentzumenek huts ematen dute gauza askotan.

hutsera bota Bizk. Arbuiatu.

huts eragin Huts eginarazi. Deabruak kristauari huts eragiten badio bizibidea aukeratzean.

hutsetik adb. Ezerezetik; hasiera-hasieratik. (hasi, abiatu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Hutsetik sortu zituen gauza guztiak. Hutsetik hasi nahiko nuke, esan dudan guztia esan ez banu bezala egin. Gizon handiak ez al ziren hutsetik abiatu? || Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts-hutsetik abia.

hutsik gabe adb. Hutsik egin gabe. Egunero ipintzea, hutsik gabe, arrautza.

orain

1 adb. Une honetan, garai honetan. Orain da garaia. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria. Hona orain berritu zaigun auzia. Ez gara orain ohi den bidetik abiatuko. Bestetan esan dudana berresango dut orain. Ez da denbora asko, orain esatera noana gertatu zela. Lehen eta orain. Lehen, orain eta gero. Orain eta beti. Batasunerako, nik ez nuen indarkeriarik nahi, hasi berri hartan, ez dut nahi orain eta ez nuke nahi gerorako. Orain bertan. Nik ez dut, behintzat orain arte, entzun. Orain artean idatzi ditudan bertso gehienak. Horretan igaro ditut orain arteko egunak. Ezagunagoak ziren orduan orain baino. Orain bezala lehenago ere. || Orain hamabost bat urte: duela hamabost bat urte.

2 adb. (Iraganaldian jokaturiko aditzekin, kontakizun batean). Ez zuen orain Negua gorroto. Negarrez zegoen orain.

3 (Izen gisa). Ik. orainaldi. Oraina, etorkizun dugun geroaren agergarri izan daitekeen aldetik. Lehenaldia orainaren azpian baitatza beti. Lehena orainean bizi da eta orainaren errainua aldi igaroak iragartzen du. Baina nik, karismarik hartu ez dudan honek, lehen-orainak ditut begien aurrean soil-soilik, bihar-etzietakoei nolabait ere antzemango badiet.

orainago 1 adb. Geroztik. Galdetzekoa ere da ea orainago beste horrenbestekorik sortu ote den, Azkoitiko zalduntxoez kanpora, Euskal Herriko lurralde guztian. Lehengoak aldatzen ari direla orainagokoak, desegiten baino areago.

2 Duela gutxi, oraintsu. Orainago esan den bezala. Eta guztien artean gogortasunik handiena agertzen zuena orainago aipatu den Saulo zen. Ni naiz, bada, orainago igaro duzun herriko barberua.

orain artekoan adb. Orain arte. Ez du urte goxoa izan aurtengoa, orain artekoan behintzat.

orain aspaldi adb. Aspaldi. Orain aspaldi, duela zortziehun-bederatziehun urte.

orain baino lehen adb. Lehen. Orain baino lehen banituen hamaika bertso emanak. Esadak, lagun hori, ez nauk inon ikusi orain baino lehen?

orain berriki adb. Berriki. Orain berriki harrika egin nahi zizuten, eta berriz hara zoaz?

oraindanik adb. Hemendik aurrera, une honetatik aurrera. Ik. aurrerantzean. Uko egiten diot oraindanik, bihotzez munduari. Oraindanik eta betiko besarkatzen dut umiltasuna.

orain dela Duela. Ik. dela; orain duela. Orain dela hogei urte etorri zen. Orain dela gutxi. Elkarrizketa orain dela bospasei aste izan genuen.

orain duela Duela. Ik. orain dela. Orain duela aspaldi. Orain duela ehun urte.

orain hurrena adb. Azken aldiz, oraingo aldiaren aurrekoan. Ik. orain hurrengo 2. Orain hurrena ikusi zintuztedanean, umekondo batzuk zineten. Orain hurrena, 2003an lortu zuten txuri-urdinek hori.

orain hurrengo 1 adj. Oraingoaren aurrekoa. Martxoan beteko dira lau urte orain hurrengo bozak egin zirenetik. 1987an argitaratu zen Artzeren orain hurrengo poema liburua.

2 adb. Azken aldiz, oraingo aldiaren aurrekoan. Ik. orain hurrena. Orain hurrengo Zarautzen ikusi nuen Miriam.

orain hurrengoan adb. Azken aldian, oraingo aldiaren aurrekoan. Gaizki portatu nintzen zuekin orain hurrengoan, eta sentitzen dudala esatera etorri naiz.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper