Euskaltzaindiaren Hiztegia

Ez da emaitzarik aurkitu forma=farrez bilaketarentzat.

farre

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, farre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barre].

fardel

1 iz. Zapi edo zatar batez biltzen diren gauzen multzo edo bilduma, bereziki bidaldirako eramaten direnena. Makila bat bere fardelarekin bizkarrean. Mugara hurbildu zenean, bere fardela askatuta, gosaltzen hasi zen. Puska jan zuenean, berriz fardela bilduta, bidez bide hasi zen.

2 adj. Baldarki janzten dena, arlotea. Mutil fardela.

barre

iz. Poz bizia eta bat-batekoa adierazten duten aurpegiko giharren mugitze berezia, gehienetan hasperen zaratatsuekin batera egiten dena. Ik. irri. Barrea eta negarra. Barre zoroa. Barre alaia. Barreari gozo ekin zion. Ustez, arnasa baretu zaio; barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio. Mariak, barrearen barrez, ez zion ezer erantzun ahal izan. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.

barre algara, barre-algara iz. Barre ozena edo zaratatsua. Barre algara gozo batekin erantzun zion neskak. Haiek egiten dituzte barre algarak, elkarri begiratuta! || Gogoz, eta batzuetan barre algaraz, irakurtzen dira ipuin guztiak.

barre algaraka, barre-algaraka adb. Barre algaraz, barre algarak eginez. Kar-kar eta kar-kar, barre algaraka hasi zitzaion.

barreari eman Barrez hasi. Bat-batean barreari eman zion algara handiz.

barreari eutsi Barre egiteko gogoa izan arren, barre egin gabe iraun. Barreari eutsi ezinik. Lanak izan zituen barreari eusteko.

barre egin 1 Barre egin nuen neure artean. Barre egiteko gogoa. Barrerik egin gabe. || Nolako barreak egin genituen!

2 Norbaiten kontura iseka edo trufa egin. Norbaiti barre egin. Barre egiten dizunean. Haren kontura barre egiten zuten. Ez dezatela nire lepotik barre egin!

barre eragin Barre eragiten dion gauza. Erregeri barre eragiteko.

barre-irri iz. Irribarrea. Barre-irria zeriola azaldu zen.

barre karkara, barre-karkara iz. Barre algara. Barre karkara erraza jaurtitzen zuten ostatuan zeudenek.

barre murritz iz. Batez ere Naf. Irribarrea. Ik. irri murritz. Amak barre murritz batekin erantzun zion.

barrez adb. Barre eginez. Ik. barreka; barrezka. Barrez hasi zen. Barrez lehertzen ari ziren. Barrez ito beharrean. Komeria egiten, atso guztiak ditu barrez urrarazten. Begiak barrez-barrez, bihotza negarrez. Jakesen lepotik barrez.

barre zantzo, barre-zantzo iz. Barre algara. Barre zantzo zoliak. Barrendik datozen barre zantzo eta ahotsak entzuten dira. Barre zantzo batean daude eurei begira.

barre zantzoka, barre-zantzoka adb. Barre algaraka. Barre zantzoka zituen entzule guztiak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper