Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erregio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erregio
iz. Eskualdea. Europako Erregioen Batzordearen osoko bilkura. Danimarkak berealdiko iraultza egin du: 17 probintzia eta 298 herri ziren lehen, eta orain 5 erregio eta 91 herri dira.

Aztergaia: erregio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

errejione (eta rejione) (berr)idatzitako 5 ageri dira, denak IE (Lç 4: "Herioaren rejionean eta itzalean zeunzanei argi altxatu izan zaie", "Achaiako rejionetan", "Nazione eta rejione orotako jende mota", "...hanbaterano no ezpaitzen populurik ez rejionerik on irudi zaionaren araura Iainko berririk egiten etzuenik"; ES: "Airearen errejione goretan hegaldatzen diren hegaztinak") eta OEH argitaratuan beste ager. bat (LE Ong: "Idikirik ango atari eternalak, sartukozara errejione berrigartan beterik gozos ta admirazios"); regio behin (Lç: "iragan zenean berze aldera, Gergesenen regionera...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB (eta G 1) dira erregional (eta regional 1) 9: R. Zapirain: "Datozen auteskundetako lendakaritzarako autagai bezela Karlos Garaikoetxea izendatzea; orain dala lau urte bezela, beragan jarri zan uste onakin jarraituz, disziplinarik gabe, lendakariak berak Batzarraren leen partean jarritako oiñarrien arabera, Batzar Regionaletara zabaldua eta gaur Batzar Nagusi ontara"; F. Azorin: "Laginketako Aholkari Erregional"; J.M. Torrealdai: "telebista erregional bezala ulertzen omen du Castedok Euskal Telebista"; OinEntz/3: "Kontseilu batzar batez gobernatzen dute batzuk, Diputazio direla, Batzar Erregionalak"; Larrun 1988: "Estandar erregionalak berrezartzen"; Egin 1989: "erregionaletetatik Preferente mailara igo ziren eta maila honetan zenbait urte mantendu ondoren aurreko denboraldian eta promozioaren bidetik Hirugarren Dibisiora igotzea lortu zuten"; P. Sastre: "Orain, nonahi botere erregionalak daudela, korsikarrek ezin dute estatutu partikularrik eduki"; Mundua 1993: "gobernu nazionalak terrenuaren erabilera bateratsuaren erizpideez balia daitezke, garraio lokal eta erregionalen proiektuak indartzeko"; Eustat 1991: "Kontsumo pribatu erregionala"; erregio (eta estatu-erregio) 17: UZEI:" Planak, errepublika, erregio eta kolektibitate, adar eta sektoreen arteko hornikuntzak, produkzioak eta kredituak banatzen ditu"; OinEntz/3 irudi bati dagokiola: "territorio nazionala / estatu federalak edo erregioak / probintzi edo departamenduak / udalak"; P. Sastre: "Erregio bat, eta kito: Korsikaren arazo nagusia ia erabateko menpekotasuna da"; Euskadi Obrera 1977: "Euskaditik ikusita, ez da dudarik bat ere Kataluniaren esperientziak Espainol Estatuko beste nazionalitate eta erregio guztietan gobernu autonomoak lortzeari lagunduko diola"; Eustat 1991 2: "Kontsumo pribatu erregionala: familia egoiliarren kontsumoa jasotzen du, familia horiek nahiz erregioan bertan nahiz munduko beste edozein partetan egin kontsumo hori", "Barne-kontsumo pribatua: erregioan egoiliarrek eta ez-egoiliarrek egiten dutena da"; J.A. G. de Cortazar: "Beren karguen arauera, erregio desberdinetan landaren eta hiriaren arteko harremanak artikulatuz joan ziren"; Zoologia: "Kordoi erradial ektoneuralen azpitik ba dira hemen ere, horma metazeliko distaleko erregioan, askoz ere gutxiago desberdinduta dauden sistema hiponeuralaren bideak"; Mundua 1993: "Agian, ordea, garrantzitsuagoa litzateke tren plangintzaile eta erregioko terrenu erabileraren plangintzaileei elkarlanean aritzea eskatuko balitzaie sistima osoaren diseinuan"; GAO 1992: "erregio, probintzi, gizarte eta udal mailako ekonomi egitura"; Egunk 1991 eta 1992 7: "Gainontzekoak Mantxa eta Aragoi erregioetako ardi arrazari dagozkio", "Estatu batu eta zentralistaren eredua oro har kolokan badago, areago, Ardanzaren ustez, `bere baitan nazionalitateak biltzen dituzten erregioetan'", "Jose Antonio Ardanzaren hitzetan, `nortasunezko erregioa' (erregio administratibotik bereizteko) lurralde baten `kudeaketari' lotu behar zaio", "Bigarrenik, erregioen arteko desberdintasunak gainditzen duen elkartasuna aipatu zuen eta hirugarrenik, benetako Europa herria, erregioetan eraikiko dela ziurtatu zuen, `hauek bait dira instantziarik eraginkorrenak'", "Estatu-erregioak lurralde-sistema soziala binomioa kudeatzeko beharrezko formula bihurtzen dira baieztatu zuen"; erregioi 3: I. Aldabe: "Nazio mediterraniarrek (Euskal Herria bere zatirik haundienean hala da), propioki deitutako erregioi epelak eta basamortu berotsuen arteko trantsizio eskualdea konstituitzen dute", "erregioi mediterraniarrak landare endemikoez eraturiko flora batetaz ezaugarritzen dira", "Landareria mediterraniarraren erorkortasuna nabarmena da erregioi hauetan izan den gizaihardueraren ondorioen aurrean"; regione 1: E. Gerrikagoitia: "Karelia erran genezake dela, regione personalitate propio indar handiko bat, Finlandiaren ekialdean"; erregionalismo (eta regionalismo) 5: E.L. Adan 2, adib.: "geroztik, erregionalismo guztia susmagarria da, eskuindarra, etsai atzerritarren laguna"; P. Sastre: "Erregionalismoan gustora dira frantsesak"; Egin 1977: "regionalismo nazionala"; Txill: "Regionalismoan, eskuindarkerian, erdaromanian, denean, karlistak dira gure `euzko' horiek"; erregionalista (eta regionalista) 6: M. Goihenetxe: "Lapurdiko Biltzarrean nabari den kontzientzia, 1789.eko Iraultzaren bezperan, da euskaldun-frantses kontzientzia erregionalista"; Egin 1988 3: "Hegoaldeko bi Gobernu erregionalisten aldetik (...) Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua deitzen diren horietatik"; "batez ere Argiak pairatu dituen subentzio murrizketek erakusten dute argi eta garbi zer espero daitekeen instituzio erregionalista español hauetatik", "PNV-k Euskal Herriaren historian zehar erakutsi duen maltzurkeriaz jokatu du oraingoan ere alderdi erregionalista honek"; Egunk 1992: "Hori dela eta, `nik ez daukat Partidu Popularreko kideen iritzi berberak izan beharrik', zioen erregionalistek"; Txill: "euskaldun abertzaleak eta erdaldun regionalistak berezten dituen arroila"); erregionalizazio prozesu 1: Egunk 1991: "erregionalizazio prozesu sakonek onarpena jaso dute baita gotorleku zentralista frantziarrenean ere"; errejio (eta rejio) 5: ESB Programa 2: "Nabarmena da, errejio horiek frantses estatu jakobino eta zentralistaren administralgopean jasaten duten abandonu eta pobretasuna", "Ifar Euskadirekiko harremanak potentzia daitezen proposatzen du, inbertsioak errejio haietan ugalduz"; Egin 1980: "eritzi diferenteak azaldu zituzten Europako Ekonomi Elkartearen zabalkundeari buruz, politika nuklearraz, errejioei zor zaien autonomiaz eta bestez"; Amatiño 2: "Eskualdeen edo, hobeto (?) esan, "rejioen" arazoa gaurkotasunez jantzi zaigu berriro ere, Gipuzkoako kontseilulari den Marcelino Orexa Agirre jaunaren proposamendua dela eta", "Arretaz irakurri genituen Salamancan eratu ziren ihardunaldietan rejioari buruz esan zituen hitzak (Eskozia, Katalunya, Euskal Herri eta Europako beste hainbat herriren berezko nortasun eta berezitasunak adiaraziz...)"; errejional 1: ESB Programa: "Lehenengo, eta politika errejional oro posible egitearren, eskualde bakoitzaren eta euskal ekonomi osoaren beharrei erantzun diezaiekeen komunikabideen azpiegitura sare bat desarroilatu".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregio : DFrec 6, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 21 (e. autonomo, e. europar, e. homogeneo, etab.); regio : DFrec 2; erregional : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 35 (anestesia lokal-erregional, antolamendu e., arrazionalismo e., batzorde e., etab.); erregionalista : AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 nobela e.); erregionalismo : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan 1 nazioarteko e.); erregionalizapen : AB38 2 (hauetan 1 e.-plangintza); erregionalizatu : HiztEn, 4 (gizarte-segurantza e. eta gizarte-segurantza ez-e.) // eta Euskalterm: erregioanitz 1, erregioarteko 2 (e. merkataritza eta e. zuzenbide), erregionaldu 1, erregionalizagarri 1, erregionalizazio 1; errejio : DFrec 32; rejio : DFrec 7; errejional : DFrec 6; errejionalista : DFrec 4; errejionalizatze : DFrec 1; errejiozale : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregio : HiruMila, ElhHizt; erregional : HiruMila, ElhHizt; erregionalismo : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; erregionalista : HiruMila, ElhHizt; erregionalizatu : HiruMila; errejio : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

erregio 39: Juan Mari Arregi 2, Jakes Bortairu, Mikel Asurmendi 7, Gorka Bereziartua, Xabier Letona, Urko Apaolaza 2, Aitziber Laskibar, Eneko Bidegain, Garikoitz Goikoetxea, Ibai Maruri, Ainara Arratibel, Xan Harriague, Ismael Manterola, Jokin Etxebarria, EiTB 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: erregio 51: Berria 40, Amaia Lizarralde 9, Iñaki Heras 1, Iñigo Aranbarri; erregione 2, Herria, Xabier Olarra.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -j- / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Politika): région: erregio baztertzen da eta bereizi behar dira Akitaniako lurraldea eta Akitania eskualdea. Kantonamendu, departamendu, distritu, barruti (eliz-barruti: diocèse eta hautes-barruti: circonscription électorale). / EEgunk: "erregio h. eskualde".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. eskualde (hots: kontzeptu geografikoari dagokio adierazle hau).

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

gutxienekoa betetzen du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Erregio, erregional: eskualde eta eskualde(ko) kasu gehienetan hobestekoak diren arren, hauen eratorriak (erregionalismo, erregionalista...) eta nazioartekotasuna kontuan izanda, kultismo moduan ere sar litezke, h eskualde(ko) erantsita.

 - [E210]: Administrazioan bereizi beharrekoak dira "región" eta "comarca". Hori dela eta, euskarak behar du erregio hori.

 - [E116]: ik. erregidore sarrera. E210ena baino argiagoa iruditzen zait neri E208ren irizpidea, bestetan ere kontuan izaten baitugu; baina zalantzak ere sortzen dizkit: a) maileguen sailean ari garenez, -ismo/-ista osaerako formak onartzeak ez du erregio(nal) ere onartzea agintzen (esan ez duenik ez diot esanarazi nahi E208ri, berak ez baitu halako agindurik aipatu, eta bego argi aitortua!); b) gure datuetan nabarmena denez, eskualde darabilte gaur gehien-gehienek (eta hiztegi gehienek ez dute erregio aipatzen ere): jaso behar al dugu guk, idazleek (ia) ez darabilten mailegu bat?; c) Geogr. arlora mugatzeko kontua aipatu du lantaldeak (ondoko erdaretan Anat. arlokoa ere badela ohartaraziz edo). // E210ek dioena, berriz, askoz ilunagoa egiten zait: a) región eta comarca dira bereizi beharrekoak, ala gehiago ere bai?; b) Administrazioan bereizi behar dira, ala eremu gehiagotan ere bai?; c) Administrazio jakin batean bereizi behar dira, ala zabalagoa da banaketa? Esango duzue.

 - Erabakia: (2008-04-04) kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.