Euskaltzaindiaren Hiztegia

79 emaitza ontzi bilaketarentzat - [1 - 50] bistaratzen.

ontzi
1 iz. Gauzaki barneduna, isurkariak eta kidekoak edukitzeko edo biltzeko erabiltzen dena; (pl.) bereziki, sukaldean erabiltzen direnak. Ontzia bete, hustu. Ontzia hautsi. Sukaldean ontziak garbitzen ari zela. Mahaiko ontzi eta tresneria guztiarekin. Ontzi kirtenduna. Lurrezko, zurezko, burdinazko, beirazko, urrezko ontziak. "Erretilua" deitzen zaion ontzi batean. Ontzia zabala dela, baina edaria urria. Ontziak, oihalak eta etxerako behar izaten diren gauza asko saltzen zituzten. Elizako ontzi sakratuak. Aspaldiko ontzi bateko irudi beltzak. Ontzi burdinaz josiak, bainuak hartzeko. Lohikeria alde guztietatik darion ontzi bat. Edateko ontzia (Ik. edalontzi). Garbiketa-ontzia besapean zeramala. Bitartekoa da hizkuntza, ez ontzia, ez du deus barruan eta zernahi izan dezake.
2 iz. Ontzi baten edukia. Ik. ontzikada. Ontzi bat ur irakin suaren gainean.
3 iz. Ur gainean higitzen den zernahi ibilgailu, bereziki txikia ez dena. Ik. belaontzi; gerraontzi; itsasontzi. Gure ontziak bi masta zituen. Ontziaren haize oihalak. Ontziaren gaina edo gainaldea. Ontziaren zola edo hondoa. Egotz ezazue sarea ontziaren eskuinaldean. Ontziko aparailua egotzi. Ameriketatik datozen ontzietan. Uholdean hondatuak izan baitziren Noeren ontzian ez ziren guztiak. Ontzira sartu zenean (Ik. ontziratu). Hamabost tonako ontzi batean. Ontziz ibili. Ontzi txiki arin batean. Nola doakigun hondora, ura hartuz, ontzia. Eta harkaitz bat jota, ontzia galdu zen. Ontziko sukaldaria. Ontzi agintaria. Ontzi lagunak.

Esaera zaharrak

Ontzia galduz gero, guztiok pilotu.

Aztergaia: ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus ondoan forma-adieren banaketa zehatzagoa. Adiera nagusi biei dagokienez, OEHko datuetan, ontzi HM da, 1.886 ager. ditu hor (IEkoak 45 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 544 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 1.342; untzi IE da, 639 ager. ditu hor (HMkoak 80 dira): 'gauzaki barneduna' adierako 190 eta 'itsasoko ibilgailua' adierako 449; EEBSko EBko testuetan 'gauzaki barneduna' adierakoak 265 dira: 259 ontzi formakoak eta 6 untzi formakoak; 'itsasoko ibilgailua' adierakoak 509 dira: 413 untzi formakoak eta 96 ontzi formakoak. a) 'gauzaki barneduna' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 592 (B 146, G 398, IE 12, Zu 12, EB 24) eta un(t)zi formako 197 (B 3, G 4, IE 169, Zu 21); eta EEBSn on(t)zi formako 457 (B 53, G 129, IE 6, EB 259, EgAs 10) eta un(t)zi formako 31 (B 2, IE 23, EB 6); b) atzizki gisakoak dira: OEHan -on(t)zi formako 39 eta -un(t)zi formako 21; eta EEBSn -ontzi 24 (B 3, G 8, EB 11, EgAs 2), -untzi 2 (IE); c) 'itsasoan ibiltzen den zernahi ibilgailu' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 1.407 (B 498, G 844, IE 5, Zu 16, EB 44) eta un(t)zi formako 558 (B 67, G 6, IE 442, Zu 7, EB 36); eta EEBSn on(t)zi formako 323 (B 64, G 143, IE 2, EB 96, EgAs 18) eta un(t)zi formako 466 (B 4, G 2, IE 47, EB 413); d) 'hegazkin' adierakoak OEHan 26 dira, ontzi formakoak eta G; eta EEBSn ontzi 5 (B 4, EB 1) eta untzi 9 (EB); e) 'arka' adierakoak dira: OEHan on(t)zi formako 11 (B 3, G 8) eta un(t)zi formako 10 (IE); eta EEBSn untzi 2 (IE). Kopuruz adierazgarriak diren konposatu batzuk: 'itsasoko ibilgailua' adierakoetan, OEH: ontziburu, ontzigizon, egalontzi, egaontzi, itsasontzi, lurrinontzi, ontzidi, ontziratu eta hauen aldaerak; eta EEBS: arrantzuntzi, baleuntzi, itsasontzi, lurrinontzi, petroliontzi, untzigintza eta hauen aldaerak; 'gauzaki barneduna' adierakoetan, OEH: argiontzi, edalontzi, edontzi, hautsontzi, kafeontzi, lore-ontzi, lurrontzi, urontzi eta hauen aldaerak; eta EEBS: argiontzi, ed(al)ontzi, hautsontzi, lorontzi eta hauen aldaerak. Ik. halaber -ontzi atzizki gisakoa dutenak (cf. hitzontzi).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ontzi; untzi, ontzi.

Jatorrizko forma

aireontzi; argiontzi, kriseilu, lanpa; edalontzi, baso; inarrontzi; lanpa, argiontzi; loreontzi; tintontzi; ureztontzi // arrainontzi; bidai-ontzi, bidai-untzi; yate, laket ontzi, laket untzi; zama-untzi, zama-ontzi; zubi (ontzi baten).

Jatorrizko forma

euritakontzi; postontzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 (sukaldekoa). 2 (ur gainekoa).

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

azken aldiotan egin izan den bereizketa (tradizioko oinarririk gabea dela jakin arren) mantentzearen aldeko dira lau batzordekide, eta bereizketarik ez egitearen aldeko bat; baina:

Quorum hobea izatean erabakitzeko utzia

quorum hobea behar da erabaki ahal izateko (Ibon, Miren, Piarres eta Txomin falta dira).

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ontzi-aldaketa .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "ontzi/untzi banaketak jadanik erro oso luzeak ditu, Azkuek berak mendearen hasieran bultzatu baitzuen. Bestalde, untzi 'barku' esanguran, iparraldeaz landa, Bizkaiko portu batzutan ere erabiltzen da. Bereizketa egiteko itsasontzi erabiltzea ez da beti egoki, batzu ibaietan zehar besterik ez baitabiltza, Mississippikoak, adibidez. / Bestalde, nahasketak sor daitezke (cfr. arrainontzi / arrainuntzi)" (1993-01-18)

 - [E109]: "[ontzi/untzi] Beti ontzi" (1993-02)

 - [K201]: "Forma bakarraren aldekoa naiz ni: ontzizain, espaziontzi, itsasontzi e.a" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): ik. eztabaida-erabakiak s.u. gerraontzi (eta s.u. golko). // Elkartuen bigarren osagaiaren idazkeraz, ik. supra harri (BAgiria 2000-03-30/31).

aireontzi
iz. Hegalda daitekeen ibilgailua. Ikara gorrian gentozen gure aireontzia bira eta bira zetorrelako.

Aztergaia: aireontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Gaurko joerak

erabilerak ezagutu beharra dago, ontzi/untzi erabaki gabeaz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "aireuntzi [proposatzen dut, ordez]" (1994-05-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nahiago aireuntzi.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): biak onartu dira. // BAgiria (1997-06-27): ontzi forma bakarra erabaki da.

alferrontzi
adj. adkor. Alfer handia, oso alferra. Zu alferra eta ni alferrontzia; biok egingo dugu ederto aharrausi.

Aztergaia: alferrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

argiontzi
iz. Erregairen bat erabiliz argi egiten duen ontzia. Argiontzia olioz bete. Kerosenozko argiontzia haga batetik zintzilik zegoen.

Aztergaia: argiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argiontzi, kriseilu, lanpa

arrainontzi
iz. Arrainak edo bestelako uretako animaliak bizirik edukitzeko beirazko ontzia.

Aztergaia: arrainontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arrantzu-ontzi.

arrantza ontzi, arrantza-ontzi
iz. Arrantzarako itsasontzia. Arrantza-ontzia Baionako barran uzkaili da, uhin handi batek aurtikirik. O Bahia arrantza-ontzian zihoazen 10 marineletatik bosten gorpuak aurkitu zituzten atzo.
arraste ontzi, arraste-ontzi
iz. Arraste-arrantzan aritzen den ontzia. Arcachon parean arrantzan ari zela atzeman zuten Gipuzkoako Peña Verde arraste ontzia, sarearen zuloak txikitzeko tramankulua aurkitu baitzioten.
arraunontzi
iz. Arraunez higitzen den ontzia. Arraunontziak erabiltzen zituten hondartzetan lehorreratzeko.

Aztergaia: arraunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak forma hau gehitu du: arraunontzi.

aterki ontzi, aterki-ontzi
iz. Aterkientzako ontzi edo altzaria.
atoiontzi
iz. Itsasontziak eta kidekoak atoian eramateko erabiltzen den potentzia handiko barkua. Hamaika ontzi igarotzen ziren uretan gora atoiontzien laguntzaz. Atoiontzi bat ikusi zuen, itsasontzia itsas ahoraino eramatera etorria.

Aztergaia: atoiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Elhuyar Hiztegia egin genuenean, Miren Azkaraterekin adostu genituen itsasontzien izenak, eta hitz-elkartearen lehen osagaia bi silaba baino gehiagokoa zenean, marraz bereizita idaztea erabaki genuen (hartara: 'belaontzi', 'kargaontzi', 'baleontzi', baina 'arrantza-ontzi', 'petrolio-ontzi', 'hegazkin-ontzi', etab.); hori dela eta, 'atoiontzi' eman dugu gure hiztegietan, eta horrela onartzea proposazten dugu; dena den, proposamen hori onartuko ez balitz ere, uste dugu 'atoi-ontzi' adibidetzat sartzea baino egokiagoa dela azpisarrera lexikaltzat ematea, ez baita forma librea, terminoa baizik" (2002-09-02)

atunontzi
iz. Atunak harrapatzeko ontzia. Ik. atunketari 2. Donostian, lehen, hamabi ontzi ziren, eta orain, bakarra dago; Pasaian ez da atunontzirik geratzen egun.

Aztergaia: atunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): atunontzi 564 Berria 98, EiTB 466; atun-ontzi 29: EiTB 25, Argia 4; atun ontzi 3: EiTB 1, Argia 2; atunketari Berria 1, EiTB 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atunontzi 1, Berria; atun-ontzi 0; atun ontzi 1, Piarres Aintziart; atunketari 1, Koldo Izagirre.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es atunero / fr thonier: Elhuyar: atunketari / Elhuyar (fr): atunketari, atunketako / Zehazki: atun itsasontzi, atunketari / Labayru: atunzale, atunontzi / Adorez5000: atunketari, atun-itsasontzi.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

atunketari araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

atunketari forma arautuarekin batera jasotzekoa, oso erabilia baita.

Informazio osagarria
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

azukre ontzi, azukre-ontzi
iz. Azukrearentzako ontzia. Ez dago lekurik, txindurriek azukre ontzia topatuko ez dutenik.

Aztergaia: azukre ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "azukrontzi [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bainuontzi
iz. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen.

Aztergaia: bainuontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bainu(-)ontzi sartzea onartu da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): bainuontzi forma sartzea erabaki da.

bakailao ontzi, bakailao-ontzi
iz. Bakailao arrantzarako ontzi berezia. Ternua aldean ibiltzen da bakailao ontzi batean.
baldarrontzi
adj. adkor. Baldarra. Potolo baldarrontzi bat.

Aztergaia: baldarrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
baleontzi
iz. Baleak harrapatzeko erabiltzen den itsasontzia. Norvegiar baleontzi handien tankerakoa.

Aztergaia: baleontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

belaontzi
iz. Itsasontzi edo ontzi beladuna, haizearen eraginez higitzen dena. Bihartik aurrera Kantauri itsasoko belaontzi arin onenak Getxoko uretan izango dira.

Aztergaia: belaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. oihal-ontzi. (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bela-ontzi falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sartzea erabaki da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): belaontzi sartzea erabaki da.

berontzi
iz. g. er. Ohea berotzeko erabiltzen zen tresna, txingarrak barnean edukitzeko ontzi biribil batez eta kirten luze batez osatua.

Aztergaia: berontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bitxiontzi
iz. Bitxiak gordetzeko kutxatxoa. Ahopean esan zion bitxiontzia paumen kaiolaren ondoan lurperatuta zegoela.

Aztergaia: bitxiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "bitxiontzia = joyero (cajita)".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

bizarrontzi
iz. Bizargileek bizarra beratzeko erabiltzen zuten metalezko ontzi biribila, gehienetan kokospean kokatu ahal izateko koska biribil bat zuena. Hori da Kixotek une horretatik aurrera buruan jantzita eramango duen kaskoa, harentzat ez baita bizar-ontzi arrunt bat, Mambrino delako baten kasketa magikoa baizik.
edalontzi
iz. Ontzi txikia, gehienetan beirazkoa eta zilindro formakoa, edateko erabiltzen dena; ontzi horren edukia. Ik. edontzi; baso2. Beirazko sei edalontzi. Edalontziak bete zituen ardoz. Edalontzi bat ur. Edalontzia bete ur. Edalontziak hustu.

Aztergaia: edalontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

edontzi (63 ager.) eta edan-ontzi (23) HMko formak dira (eta EBko 6 ager.). IEan oso ager. gutxi (2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baso da IEan agertu den forma bakarra (12 ager.); HMan bi formak ageri dira: baso 24 aldiz (B: 1; G: 21; EgAs: 2), eta edontzi 23 aldiz (B: 7; G: 15; EgAs: 1). Agerraldi banarekin edalontzi (B) eta edan-ontzi (G). EBko testuetan baso da forma nagusia (21 ager.); 7 aldiz ageri da edalontzi eta behin edontzi .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en edalontzi 5; baso graduatu 6, basogintza 1; AB38: edalontzi (22), edalontzikada (1), edari-ontzi (1); baso (9), baso graduatu (1); AB50: edalontzi (1); basoerdi (3), baso-ipurdi (1), basokada (1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

edalontzi, baso

Informazio osagarria
Konposatu desegokiaren ordez ematekoa

Ik. edontzi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut uste maila berean jar daitezkeenik jadanik Leizarragaren garaian dokumentatzen den hitza (edari-ontzi > edalontzi), aspaldiko urteotan gure hizkuntz ondare zaharretik berreskuratua, eta Larramendiren purismoak funtsik gabe asmaturikoa. Interesgarria litzateke ordenagailuz lorturiko maiztasunak zein urte-tartetakoak diren, zeintzuk 1970rartekoak ala zeintzuk ordutik honainokoak. Edozein kasutan edanontzi ere kontutan hartzekoa da" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: Hemen ere betiko istilua dugu. Irizpide historikoak izan dira kontutan eta baztertu egiten da gaur egungo erabilera. Geure ezjakintasuna, eta azken urtetako zabarkeria kontutan izanik ere, ez ote da hori hizkuntzari behar baino estuagoko gerruntzea jartzea? Ez ote dago beste txokorik edontzi-rako, edalontzi baztertu gabe? Ez da egokia izango burnizko edalontzi herdoitua idaztea, baina burdinazko edontzi herdoildua-k, esate baterako, ez al du "escudilla de fierro roñoso"ren halako soinuren bat vaso de hierro oxidado izan ordez?" (1994-11-10)

edontzi
iz. Edalontzia. Ik. baso2. Urrezko edontzietan. Hiru sagardo edontzi ekarri ditu. Hiru edontzi sagardo edan zituen. Edontzi bete ur hotz bakarrik.

Aztergaia: edontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

tradizioak agintzen duen forma hori da (ik. gorago informazioa), ez gerora hedatu den edalontzi

edukiontzi
1 iz. Hainbat forma eta edukieratako ontzia, gauzak garraiatzeko erabiltzen dena. Ergelkeria da edukiontziak kamioietan eramatea autobidean, bata bestearen atzetik eta trenbidearen albo-albotik, gainera.
2 iz. Kaleetan zaborrak eta hondakinak pilatzeko erabiltzen den tamaina handiko ontzia. Gazte batzuk hamabi urteko espetxealdia betetzera zigortuak izan dira zakarren edukiontzia erretzeagatik.

Aztergaia: edukiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2006-11-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-07-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edukiontzi (eta edukinontzi) 2: X. Mendiguren B. ("Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere"), J. Elberdin ("Trenbideari dagokionez, europear zabalera duena leihakide indartsua da produktu siderurgikoetan eta edukiontzietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

edukiontzi : HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan 1 container sinonimoarekin; eta ibilgailu e.-garbitzaile; 1 kartoi-e., kartoi eta plastikoen e., paper-e., paper-kartoien e., pila-e., beira-e., egur hautsien e., hondakinentzako e., e-barku, edukiontzizko merkantzia) // eta 'container' itzulitako beste hauek: kontenedore : Euskalterm 2 (hauetan 1 zintarri eta jaurti-mugarri sinonimoekin eta 'contenedor, bordillo' itzulia; eta 1 merkantzi kontenedore: 'contenedor de mercancías' itzulia); container : AB38 1, Euskalterm 1 (roll-container 'roll-container') // eta 'contenedor' itzulitako ontzi : AB50 2 (hauetan 1 o.-garraio 'transporte de contenedores').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

edükinontzi : Casve EF; edukiontzi : HiruMila (eta edukiontzi-eramaile), ElhHizt (eta edukiontzi-untzi: AS: portacontenedores) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal container, contenedor / container formen ordainak: HiztHand: edukiontzi, kontainer // HiruMila: ik. contenedor / 1 eusle; 2 (poseedor) edukitzaile; 3 (recipiente) euskailu, edukiontzi; 4 (c. de basuras) zaborrontzi, zaramontzi // ElhHizt: ik. contenedor / edukiontzi // Casve FE: edenkailü, edükailü // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "edukinontzia = contenedor"

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

hedatua da gaur, eta adierazle baten premia dago, dirudienez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ik. oh. s.u. container. (2004-06-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Erabili egiten da (batez ere prentsan erabiltzen da, baina baita literaturan ere), eta beharrezkoa denez, onartzea proposatzen dut lantaldeak zalantzan utzi duen sarrera hau".

 - Erabakia: Erabakia (2006-11-24): "OK".

entsalada ontzi, entsalada-ontzi
iz. Entsalada mahaira ateratzeko erabiltzen den ontzia.
eskola ontzi, eskola-ontzi
iz. Itsasketa-ikasleak trebatzeko itsasontzia. EHUren Saltillo eskola-ontziak gaur hasiko du Santurtzin euskal kostaldea zeharkatzeko ibilaldia.

Aztergaia: eskola-ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu eskola(-)ontzi, eskolaontzi formarik.

eskola(-)ontzi 55: Berria 5 (“Saltillo belaontzia Bermeoko portura iritsi da (Bizkaia), eta bisitarientzat zabalik izango da gaur egun osoan. Abuztuaren 22an ekin zion ibilbideari eskola ontziak, Santurtzin. Bihar, Bermeotik Castroraino (Espainia)joango da, eta handik Santurtzira itzuliko da”), DiarioVasco 35 (“EHUko eskola-ontziak bisitari ugari izan ditu”), EiTB 14 (“Itsasontzi klasikoen estropada bat baliatuz, eskola ontzi bilakatu nahi duen txalupa bat ezagutuko dugu orain”), UEU (“Alabaina, erregea martxoaren 28an itzuli zen berriro Donibanera91, errebista pasatzeko udaletxe aurrean moilaturik zegoen itsas armada suediarraren eskola ontziari, Ellida korbetari“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eskola-ontzi 2, Koldo Izagirre.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eskola sarreran.

esneontzi
iz. Esnea gordetzeko edo garraiatzeko ontzia. Esneontziak lepoan hartu. Gizon hark hain zuen luzea aurpegia, esneontzi batetik ere jan baitzezakeen.

Aztergaia: esneontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esne-ontzi 6: G 5 (Ag G 3: "ardi guztiak jetxi ta zelaira eraman, esne ontziak lepoan artu ta an izaten naiz laster, zazpiretako bai"; "Malenek kentzen zizkion sorbaldetako zorro ta esne ontziak"; "pipea piztuaz, esne-ontziak lepoan zituala, artzen zuan mendirako aldapa latza"; NEtx LBB: "Deadar egingo zion mutilak bere esne-ontzia jasotzen zuala"; Ugalde Iltz: "Elizondok oi zituan esne-ontzi garbitze soiñuak ere ixil-ixilik geratu ziran goiz artan"); IE 1 (Xa Odol: "Orroitzen naiz behin: menditik ardi esnearekin zatorrela, esne ontzia aldean pausaturik jarrita zagoela ikusi nuen"); esne-untzi 1 (Zerb Azk: "Gau guziez ximiniari behera Uhaldeko sukalderat sartzen ziren, firri-farra, eta han esne-untzi guziak husten"), eta OEH argitaratuan esnuntzi 1 (Herr 1956 ap. DRA: "Esnuntzia sahetsean [...] letxeroaren guait dago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

esne-ontzi (eta esneontzi, esne ontzi bana) 7: G 4 (F. Urkia 2: "Kaiku.- Esnea jeizterakoan artzeko ontzia. Esne-ontzia.- Kaikuaren ordezko besterako ontzia. Marmita = (Esne-ontzi).- Esnea erabiltzeko ontzi txikia"; M. Oñatibia: "agiri au ez dutenak, esne saltzerik ez dute izango eta agiri ori, bei ukullu, esne-ontzi eta abar garbi erabiltzen dituztenai bakarrik emango zaie"; NEtx LBB, OEHko testuinguru berean); EB 3 (SGarm Heriotza: "esne ontzien prestaketa lana buka eta senarra esnatzera joan zen"; M. Etxezarreta: "irten zen ohetik, aurpegian oraindik izarren zimurrak nabari zitzaizkiolarik, esneontzi bila sukaldera"; Pello Zabaleta: "behia estu eta larri zebilen batera eta bestera, buztanaz belarrietan jo zuen, esne-ontzia hankaz jo zuen eta erroak azkenik hustu zizkionean isildu zituen bere marruak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esne-ontzi : DFrec 1 ("artzainen zurezko esne ontzia"), AB38 2 (`marmita' eta `recipiente de leche' itzuliak), Euskalterm ('lechera') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

esne-ontzi : HiruMila (esneontzi: lechera, vasija para la leche, cántaro de la leche), DRA (cántaro de la leche), PMuj DVC (1 lecherón de los pastores; 2 lechera, vasija para la leche); esne-untzi : DRA (cuenco, colodra, lechera; eta esnuntzi: lechera, vasija para la leche) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 23 lek. (B 8 / G 15). / HitzIrud: "esneontzia = recipiente para la leche".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi silaba bikoekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

espazio ontzi, espazio-ontzi
iz. Espazioan ibiltzeko ibilgailua. Challenger espazio ontzia.
frutaontzi
iz. Frutak edukitzeko ontzia. Frutaontzitik sagar bat hartu, eta mahaia jaso gabe irten nintzen.

Aztergaia: frutaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi bi silabakoekin.

garbiontzi
iz. Garbiketak egiteko ontzia, garbiketa-ontzia. Ik. konketa; terreina. Garbiontzi bat zekarren ur beroaz.

Aztergaia: garbiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+o-

gatzontzi
iz. Sukaldean erabiltzen den gatza edo jatorduetan mahaian erabiltzen dena gordetzeko ontzia. Gatzontzi bat eskatzen baduzu, gure janaria gustuko ez duzun seinale.

Esaera zaharrak

Batzuen gatzontzian ere harrak sortzen dira.

Aztergaia: gatzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaztanontzi
iz. Gaztak egiteko ontzia.

Aztergaia: gaztanontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

gerraontzi
iz. Gerrarako bereziki prestatutako itsasontzia. Gerraontzi arinak.

Aztergaia: gerraontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerra-ontzi behin agertu da EB (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerra-untzitza 1 EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: gerra-untzi 1; AB50: gerrauntzi 4; HiztEn: gerrauntzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira
Informazio osagarria
Oinarria erabaki behar da lehenik

ontzi/untzi oinarria erabaki behar da lehenik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'gerraontzi / gerrauntzi bikotea dela eta, Sarasola jaunak esan du batzordea ontzi/untzi bereizketarik ez egitearen aldeko zela eta ontzi forma nagusitzat ematearen aldeko. Nolanahi ere, datorren bileran aztertuko da berariaz gai hau, garrantzizkoa baita'. // BAgiria (1997-06-27): 'Ontzi/untzi delako auziaz I. Sarasolak esan du euskaldunek historian ez dituztela bereizi sukaldeko tresna den ontzia eta uretan ibiltzen diren ontziak. Bereizketa azken garai hauetako dela. Egia dela azken urteetako usadioan oinarri hartuta nolabaiteko presiopean jar daitekeela Euskaltzaindia, bereizketa egitera bultzatuz. Lehen ere antzeko prezedenteak izan direla (hauk/hauek, adibidez) baina gauzak azken batean gainditu direla. Literatur testuetan (A. Lertxundirenetan edo K. Eizagirrerenetan [sic], adibidez) ez da bereizketarik egiten. Eskloetako testu liburuetan bereizketa egiten bada ere, gehiago balio bide dute literatur testuek eta hauei eman behar zaiela lehentasuna. Horrenbestez, batzordea, kide bat izan ezik, bereizketarik ez egitearen aldeko azaltzen da. / X. Kintana jaunak bere kontrako iritzia azaldu du eta argudioak eskaini ahoz eta idatziz. Ukitu/hunkitu edo itxi/hertsi bezalako fenomenoaren pareko omen litzateke ontzi/untzi bereizketa. / Beste zenbait euskaltzainek ere parte hartu dute eztabaidan. Dena den, eztabaida zaharra eta ezaguna denez eta alde bateko eta besteko arrazoiak ere berriak ez direnez, botoetara eramaten da hautua. Forma bakarraren alde, 11 boto. Bi forma bereiztearen alde, 5 boto eta, zuriz boto bakarra. Beraz, forma bakarra ematea onartu da. / Ondoren, forma hori o-duna ala u-duna izan behar duen botatu da. Hamaika boto izan dira ontzi formaren alde, bat ere ez untzi-ren alde eta hiru boto zuri. Horrenbestez, ontzi forma bakarra erabaki da'.

gezurrontzi
adj. adkor. Gezurtia. Aingeruak isiltzen du Satan gezurrontzia.

Aztergaia: gezurrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

gurutzaontzi
1 iz. mil. Gerraontzi mota, armaz ongi hornitua eta abiadura handikoa dena. Arraste-ontziak gurutzaontziak bezain handiak dira batzuetan.
2 iz. Atsegin hartzeko gurutzaldiak egiten dituen itsasontzi handia, bidaiarientzako logelak, taberna eta jatetxeak, igerileku eta gimnasioak, zinema eta ikuskizun aretoak eta beste zerbitzu asko dituena. Venezia pixkanaka hondoratzen ari da, eta, aditu askok diotenez, hirira hurbiltzen diren gurutzaontziek zuzeneko eragina dute horretan.

Aztergaia: gurutzaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurutze-ontzi 30, EiTB (adib.: “Jende askok entzunda zeukan Bilboko gurutze-ontziena eta batzuek abuztuan joan nahi dute, aste nagusia baino lehen”, “'MCS Melody' gurutze-ontziak itsaslapur somaliar batzuen erasoari aurre egitea lortu du Seychelle uharteetatik 320 kilometrotara”); gurutzontzi 3, EiTB (adib.: “Ozeanoko gurutzontzi erraldoi honek ibilaldi luzeak egiten ditu, oso zaila baita janaria itsaso tropikal garbietan aurkitzea”); gurtzeru 4, Berria (adib.: “Diotenez, bidaiariak dibertitzeko saioak egiten zituzten gurtzeruan”); kruzero 12: Consumer 4 (“bidai barnean hegazkineko txartelak, lojamendua eta kruzero zerbitzua sartzen diren”), EiTB 1 (“Ferriko pasaiarien kopurua %5 gutxitu da azken urtean, baina kruzeroetakoa ia bikoiztea lortu zuten 2008an zehar”), Jakin (“plazerezko kruzero batean”), DiarioVasco 6 (“Zarauzko Udaberri jubilatuen elkarteak antolatutako Norvegiar Fiordoetan egingo den kruzeroan parte hartzeko aukera dutela zarauztarrekin batera Getariako Arrantzale Zaharren Elkarteko kideek ere”); ‘militarra’ adierakoak: gurutze-ontzi , Argia (“Enpresa hori Jose María Martínez de las Rivasek Charles Palmer ingelesarekin batera sortu zuen 1888an, hiru gurutze ontzi korazatu egiteko”); gurutzontzi , Argia (“Martxoaren 5ean, Canarias gurutzontzi frankista Galdames merkataritza ontzia atzematen saiatu zen Matxitxako lurmuturretik hurbil”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ‘militar’ adierakoak: gurutze-ontzi , Joxan Elosegi (“nire hegazkina gurutze-ontzi amerikar baten kontra jo, bai eta bi Yumimoto konpainiarentzako lan egin ere”); gurutzontzi 4, Edorta Jimenez (adib.: “Horixe berori galdatu zion gure Zerbitzuak Císcar gurutzontziko komandanteari”), kruzero 1, Pello Zabala (“XX. MENDEAN: XIX. mende akaberan, Cadiz aldeko ekaitzaldi izugarrian, Reina Regente kruzeroa tripulazio osoarekin desagertua”); ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurtzeru 3, Berria (adib.: “Kai berria inaguratu dute Getxon gurtzeruentzat”), kruzero 2, Berria (adib.: “Eguberriko ospakizunei izkin egitea erabakitzen du, dirua kruzero batean berekoiki xahutzeko asmo”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “oporretan egindako kruzeroari buruz”), Fernando Rey 2 (adib.: “Oporrak atzerrian ematen zituen, kruzerotan eta bidaiatan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kruzero 2* e. transatlantiko. Itsas bidaia luzeak egiten dituen ontzi handia | kruzero 3* e. gurutzontzi. Gerraontzi mota.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crucero / fr (Mil.) croiseur | navire, bateau de croisière: Elhuyar: (Mar.) gurutzaontzi; [buque de guerra] (Mil.) gurutzaontzi / Nolaerran: -; - / Zehazki: (buque) gurtzeru, gurutzontzi / Labayru: [buque de guerra] gurutze-ontzi / Adorez5000: [barco] gurutzontzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia izan daiteke ‘ontzi militarra’ adierazteko, nahiz erabili gabea den, baina osaera egokia iruditzen zaio lantaldeari gurutzatu aditzetik eratorritako osaera berria (Elhuyarrek bere hiztegian proposatu berri du forma hau). Honekin batera gurutzaldi forma ere sartzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
gutunontzi
iz. Postontzia (adiera guztietan). Oharra gutun-azal batean sartu, eta kale kantoiko gutunontzira jaitsi nintzen. Badaezpada ere eskailerapean zeuden gutunontzietako izen-abizenak begiratu nituen.

Aztergaia: gutunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gutunontzi (eta -txo) B-EB 2: E. Urkiola ("gutunontzitxoa harrezkero amaraunen bizitoki bihurtu zan"), Ke arteko egunak ("gutunontzietako txartelak errepasatzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gutun-ontzi : AB38 1; gutunontzi : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "gutunontzia = buzón".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gutun-ontzi : HiruMila, PMuj DVC; gutunontzi : ElhHizt, Casve EF (gütünuntzi) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal buzón / boîte aux lettres formen ordainak: buzoi : Lur EG/CE eta EF/FE; gutunontzi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE, XarHizt; postontzi : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // HiruMila: buzón de correos: postontzi; buzón nocturno: gau-buzoia // Casve FE: Ø // HaizeG FB: Ø // T-L LBF: Ø // PMuj DCV: 1 conducto de desagüe: ixurbide, ur-odi; 2 sumidero: xurruta, txurrusta, xurrutegi, zurrutegi, ur-zulo, ur-obi, ur-leize; 3 b. de cartas: buzoi, idazki-kutxa, karta-kutxa // Azkue Aurkibidea: Ø.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gutunontzia = buzón".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

postontzia.

hautetsontzi
iz. Hauteskundeetan, hautesleen boto paperak jasotzen diren ontzia. Parlamentu berria aukeratzeko, hautetsontziak itxi eta botoen zenbaketarekin hasi dira. Hauteskundeak hautetsontzietan irabaz ditzatela.

Aztergaia: hautetsontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hautestontzi 5: A. Azkargorta 2 ("Hego Euskadin ezina izan zen PCUSak agindutako sozialismoa hautestontzien bidez lortzea", "sozialismora hautestontzien bidez"), BAO 1990 ("Lehendakariak egiaztapenak egin ondoren botuak hautestontzian sartuko ditu"), K. Santisteban ("Botuak hautestontzian jarriko dira"), Bapatean/98 ("Hautestontzira deitu gaituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hautesontzi : DFrec 1 (J.M. Iriondo, J.M. Otermin); hautestontzi : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hautestontzi : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC (autest-ontzi) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: hautestontzi / LurE: - / ElhHizt: hautestontzi / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "hautestontzia = urna electoral".

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

zalantza eragiten dute [x-ts(i) + bokal] osaerako hauek: -sto- egiteko arrazoirik ez dago (salbuespenik baden arren); baina -so- ala -tso- dagokio?

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hautestontzi grafia proposatzen dut" (2006-09-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) -tso- formakoa hobetsi da: "hautetsontzi".

hautsontzi
iz. Errautsa jasotzeko ontzia; bereziki, piparen edo zigarroaren hautsa eta hondakinak botatzeko ontzia. Pipa hautsontzian hustu. Zigarroa patxadan itzali eta punta hautsontzian lehertu ondoren.

Aztergaia: hautsontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

autzontzi (Alzola); (h)auts-ontzi (Lab, Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auts ontzi 1; (h)autsontzi 9; hautzontzi 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: auts-ontzi 1; hautsontzi 1; AB38: hautsontzi 3; HiztEn-LurE: hautsontzi.

hegazkin ontzi, hegazkin-ontzi
iz. Hegazkinak lurreratzeko edo aireratzeko behar diren instalazioak dituen gerraontzia. Amiantoa du barruan Frantziako Clemenceau hegazkin ontzi zaharrak.
hitzontzi
adj. adkor. Berritsua, asko hitz egiten duena. Ik. hitz-jario; kalakari. Gizon hitzontziak. Gure herri xumeetan, zenbat hitzontzi! Hitzontzi, huts ontzi.

Aztergaia: hitzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hitz untzi IE 1 (EZ Eliç); hitz-ontzi EB 1 (Mde HaurB); hitzuntzi 7 (Ch, Monho, Gy, Zby); itz-ontzi G 1 (And AUzta); itzontzi G 16 (Cb Eg III, Izt C, A Ardi, Ag G, Zait Sof, NEtx LBB, Or Aitork, Txill Let, Zait Plat, NEtx Antz); (h)i(t)zuntzikeria IE 3 (Elzb PAd, Mih, Hb Egia); itzontzikeri G 1 (Jaukol Biozk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)itzontzi 5; hitzuntzi 1 (IE); itz-ontzi 1 (G), itzontzikeria 1 (G), izontzi 1 (B).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: itzontzi (3); AB38: hitzontzi (2); AB50: hitzontzikeria; HiztEn: hitzontzi, hitzontzikeria; LurE: hitz-ontzi, hitzontzi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz.

intsentsu ontzi, intsentsu-ontzi
iz. Intsentsua erretzeko erabiltzen den ontzixka estalkiduna, kate batzuetatik zintzilik egoten dena. Intsentsu ontzian sua ipini. || Intsentsu ontziari eragitea ez da kritika.

Aztergaia: intsentsu ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

iraztontzi
iz. Iragazkia; bereziki, esnea iragazteko ontzia. Papera iraztontzia baino zulo gehiagoz betea nuen.

Aztergaia: iraztontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

ahozkoan bizirik dirau, L. Baraiazarrak dioenez, Markina aldean; eta cf. Elexp Berg.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

esnea-eta irazteko ontzia.

itsasontzi
iz. Ur gainean ibiltzeko ontzia, bereziki itsasoan ibiltzekoa. Ik. barku; bapore;  + belaontzi; baleontzi; galeoi; transatlantiko; yate. Hiru mastako itsasontzi handi bat. Itsasontziaren buruzagia. Itsasontziz joan.

Aztergaia: itsasontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. ontzi (1996-08-20)

kafeontzi
iz. Kafea egiteko edo zerbitzatzeko balio duen ontzia. Kafeontzi elektriko batetik bi kikara bete zituen.

Aztergaia: kafeontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

kakontzi
adj. adkor., beh. Kakatia, bereziki haurrez mintzatuz. Horixe ume kakontzia!

Aztergaia: kakontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

kargaontzi
iz. Salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia. Ik. zamaontzi. Bilboko kargaontzi batean sartuta, Baionara iritsi ziren itsasoz.

Aztergaia: kargaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

-ontzi osagaia loturik idaztea erabaki zuen Euskaltzaindiak, lehen osagaia bi silabakoa denean.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi: cf. arautuak: a) argiontzi, bainuontzi, kafeontzi, loreontzi, lurrinontzi, oliontzi, orratzontzi, paperontzi, zaborrontzi, zakarrontzi; postontzi, tintontzi, umontzi // gatzontzi, hautsontzi, lurrontzi, teontzi // azukre(-)ontzi, intsentsu(-)ontzi; b) aireontzi, belaontzi, gerraontzi, laketontzi, lurrunontzi; baleontzi, itsasontzi; c) baldarrontzi, gezurrontzi, negarrontzi; kakontzi, mainontzi, pixontzi, tripontzi, txizontzi // hitzontzi, putzontzi.

komunontzi
iz. Gernu egiteko eta gorputzetik libratzeko erabiltzen den ontzia, zisterna batez eta ur zikinak kanporatzen dituen hodi batez hornitua dagoena. Bainugelako eskuoihalak aldatu eta lixiba zurrusta bat bota zuen komunontzira. Komunontzian eserita.

Aztergaia: komunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh180 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

[s.u. komun1] 2 iz. Komun ontzia. Komunaren estalkia altxatua zegoen. Komuna eta konketa. // garbigela iz. Etxeetan, lantegietan eta kidekoetan, konketa eta komun ontzia dagoen gela. Ik. bainugela; komun1. Pabiloi bakoitzak, gutxienez, komun batez hornituriko garbigela bat edukiko du. // sifoi 2 iz. Etzanda dagoen S baten itxurako hodia, komun ontzi, konketa eta kidekoetan, urari irteera emateko eta usain txarrak saihesteko jartzen dena. Komuneko sifoia hondatua dago. // tanga4 1 iz. Ur-biltegia; bereziki, komun ontziaren ur-biltegia. Ik. zisterna. Komuneko tanga. // zisterna 1 iz. Ur-biltegia; bereziki, komun ontziaren ur-biltegia. Ik. tanga4. Euri-ura biltzen dugu zisterna handi batzuetan, eta ur hori erabiltzen dugu. Komuneko zisterna

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu komunontzi formarik.

komunontzi 180: Argia 2 (“Eseri komunontzian eta egin tira komuneko paper ilustratu honetatik”), Berria 3 (“Pastel greziar honek, ordea, digestio errazegia du, garun lauentzako fast-food gisa, berehala komunontzira heltzen den horietakoa”), Elkar 5 (“Komunera sartu eta, zigarreta ezpain artean zuela ohartuta, komunontzira bota zuen”), Consumer (“Jartzekotan, komunontzi, bidet, konketa eta dutxaren ondoan tapizak jartzea komeni da, hala nola harraskaren ondoan dagoen zatian”), Goiena (“Bertan konketa bat eta komunontzi batdago soilik. Horrek esan nahi du erabilera mistoa izango duela komunak”), Laneki 168 (“Ur balbula itxi egiten da, ur garbi pixka bat komunontzian geratzen da, eta komu- nontzia berriro erabiltzeko prest dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

komunontzi 6: Patxi Zubizarreta 4 (“Haietako bat harturik, komunontzian eseri, eta, gorputza hustu bitartean, prospektoa irakurtzeari ekin diot”), Alberto Ladron Arana (“Puska guztiak ostatuko komunontzira bota nituen ezkutuan”), Iban Zaldua (“Bainugelarekin egun oso bat egon nintzen: ezinezkoa zitzaidan komunontziko orbanak kentzea, ezta amoniakoarekin kristi-krasta ibilita ere (lau eskularru pare birrindu nituen operazioan, eta behatzetan hirugarren mailako erredura bat edo beste lortu ere bai)”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia da eta erabilia. -ontzi osaerako gainerako formei bezala, lotuta dagokio. Bereiz idatzitakoak hainbat dira sarreretako definizioetan, eta horiek zuzentzea komeni da.

laketontzi
iz. Aisialdirako itsasontzia. Ik. yate.

Aztergaia: laketontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi.

lingote ontzi, lingote-ontzi
iz. Lingoteak egiteko moldea. Metal urtuak lingote-ontzi handietan moldekatuz solidotzen dira.
loreontzi
1 iz. Lore apaingarriak edukitzeko ontzia. Lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera. Beirazko loreontzi polit bat.
2 iz. Loreak eta landareak landaturik edukitzeko ontzia. Geranioz beteriko loreontziak daude lehenengo solairuko etxebizitzako balkoian.

Aztergaia: loreontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-09-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lore-ontzi (+ lore ontzi, loreontzi) formek 6 ager. dituzte B (Gand Elorri), G (Ag AL; Bil; Inza Azalp; Ldi BB), IE (Mde Pr); lore untzi L (Barb Sup); lora ontzi B 1 (Iraola); lorauntzi B 1 (Alzola Atalak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loreontzi EB 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: lore ontzi 2; loreontzi 5.

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. lore-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  lorontzi [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lorontzi erabili izan da euskaraz orain arte.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ez da onartu eta lore-ontzi utzi da. // BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi.

lurrinontzi
iz. Lurrina edukitzeko ontzia.

Aztergaia: lurrinontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lurrina edukitzeko ontzia'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi/-untzi auzia konpontzean erabakitzekoa.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.