Euskaltzaindiaren Hiztegia

79 emaitza ontzi bilaketarentzat - [51 - 79] bistaratzen.

lurrontzi
iz. Lurrezko ontzia. Lurrontzi puskak.

Aztergaia: lurrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

lurrunontzi
iz. Baporea (uretako ibilgailua). Mississippi ibaiko lurrunontzi gurpildunak.

Aztergaia: lurrunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'lurrunez dabilen ontzia'.

mainontzi
1 adj. adkor. Maina asko egiten duena, negartia. Zein mainontzia den zuen haurra.
2 adj. adkor. Mainak eta txerak oso atsegin dituena. Ik. mainati; mainatsu. Gu ez gara toki hauetako emakumeak bezain mainontziak. Mainontzi hutsa zarela.

Aztergaia: mainontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: ume mainontzia.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

merkataritza ontzi, merkataritza-ontzi
iz. Salgaiak edo bidaiariak garraiatzen dituen ontzia. Bederatzi merkataritza-ontzi Bilboko itsasadarrean zain egon ziren, denboralea baretu artean.

Aztergaia: merkataritza-ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago. merkantzia(-)ontzi aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa merkataritza sarreran.

negarrontzi
adj. adkor. Negartia. Ik. mainontzi. Negarrontzi handia. Gure haurra zein negarrontzia den.

Aztergaia: negarrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
oliontzi
iz. Olioa edukitzeko ontzia. Samuelek oliontzia hartu eta olioa burura isuri zion. Oliontzia xurgatzera elizara jaisten diren hontzak.

Aztergaia: oliontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

orratzontzi
iz. Orratzak gordetzeko ontzia. Josteko otzara bat, artazi eta haril eta titare eta orratzontzi eta enparau guztiekin.

Aztergaia: orratzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

ozpinontzi
iz. Sukaldean erabiltzen den ozpina edo jatorduetan mahaian erabiltzen dena gordetzeko ontzia. Ez da jokabide egokia edari jakin bat izan duen botila bestelako likido batekin betetzea; adibidez, ur botilatxoa zukuz edo freskagarriz betetzea, edo ozpinontzi gisa erabiltzea.

Aztergaia: ozpinontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ozpinontzia = vinagrera".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

paperontzi
iz. Balio ez duten paperak botatzen diren ontzia.

Aztergaia: paperontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

RENFErentzako hiztegitxoan eskainia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

petrolio ontzi, petrolio-ontzi
iz. Petrolioa garraiatzeko itsasontzia. Petrolio ontzi bat hondoratu da Bizkaiko Golkoan.
piperrontzi
iz. Sukaldean edo jatorduetan mahaian erabiltzen den piperbeltza edo piperrautsa gordetzeko ontzia.

Aztergaia: piperrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. oharra s.u. biperrontzi; arauak jasoa du biperrontzi* izartxodunaren ordaintzat.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

pixontzi
1 iz. Pixa jasotzeko erabiltzen den ontzia. Ik. orinal. Pixontzia ohe azpian utzi zuen.
2 adj. adkor. Pixa asko egiten duena. Iholdik ez du gela guztiaren aurrean pixontzi gisa azaldu nahi.

Aztergaia: pixontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. pixa: pix-untzi 1 (Xa EzinB); pixontzi EB 1 (P. Zabala)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  iz. eta izond. kategoriakoa izan daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): onartu egin da.

postontzi
1 iz. Posta-gutunak jasotzeko etxeetako atarietan jartzen den kutxa edo ontzi ahoduna. Ik. gutunontzi; buzoi. Jaitsi da atarira, eta postontzia hutsik dagoela ikusi du. Harpidedunek etxeko postontzian jasoko dute egunkaria.
2 iz. Posta-gutunak bidaltzeko kalean edo postetxean ezarritako kutxa edo ontzi ahoduna. Eskolatik etxerakoan bota nuen eskutitza postontzira. Jakako patrikan haztaka ibili eta gutun-azal bat atera zuen postontzian sartzeko.
3 iz. Postontzi elektronikoa. Ordenagailuko postontzia ireki ordurako, lagunaren erantzuna.

Aztergaia: postontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da forma hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

postontzi 1 jaso da, EB (Gizarte zientziak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apartado 'apartado': AB50; 'postakutxa': AB50 1; apartadu 'postakutxa': DFrec 2, AB50 1; apartatu 'apartado': AB50 4, Euskalterm 1; gutun-kutxa : AB38 1; gutun-ontzi : AB38 1; posta kaxa : DFrec 2, AB50 2; posta-kaxa : DFrec 1; posta kutxa : AB50 4; posta-kutxa : Euskalterm 4; posta sail : AB50 2; postasail : AB50 2; posta zenbaki : AB50 4; postapartatu : AB38 1; postontzi : AB38 3, LurE, HiztEn ("Ik. gutunontzi").

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

putzontzi
adj. adkor. Harroputza. Lana eman nian, ia haizen guztia eman nian, eta orain alaba kendu gura didak, putzontzi horrek!

Aztergaia: putzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. 'harroa'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

sastarrontzi
iz. bizk. Zakarrontzia.

Aztergaia: sastarrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sastarrontzi 4: Bene-benetan/1 ("Zaharrak bagara, / tipi tapa ta, / sastarrontzira"), Lortuko ote 3 (adib.: "Nire osabaren tabernan botila guztiak sastarrontzietara botatzen dabez [...] Pilak sastarrontzietara bota beharrean, etxeko bazter batean gordetzea eskatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zakarrontzia.

suontzi
iz. Ontzi biribila, gehienetan metalezkoa, su txingarrez beterik berogailu gisa erabiltzen dena. Hotzak zegoen eta suontzia esku artean zekarren.

Aztergaia: suontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. sutontzi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi (bi silabako izenei osorik lotzea erabaki du Euskaltzaindiak; baina berezia dirudi su bezalako silababakarren kasuak).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

teontzi
iz. Tea egiteko edo zerbitzatzeko erabiltzen den ontzia. Latorrizko hodia zulatu zutenean, lurruna ateratzen hasi zen, teontzi amorratu baten muturretik bezala.

Aztergaia: teontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

te-ontzi EB 1 (B. Hidalgo: "Ontzien eta koilaretxoen soinua entzun zen puska batean, eta te-ontzi georgiar haren txistua ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

teontzi : AB38, HiztEn.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. erabilerak zer agintzen duen; teontzi batean idatziak egokia dirudi, osagai laburrak dituenez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi

tintontzi
iz. Tinta edukitzeko ontzia. Tintontziari estalkia kendu, luma tintatan sartu eta idazten hasi zen.

Aztergaia: tintontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau103
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-: errazagoa dirudi -ao- > -o- aldaketak, -eo- > -o- aldaketak baino (cf. lore-ontzi).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

tripontzi
adj. adkor. Tripazaina. Bai, ez da harritzekoa tripontzi horrek bihotzerrea izatea!

Aztergaia: tripontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

txizontzi
1 iz. Batez ere bizk. Pixontzia (ontzia). Txizontzia beteta zegoen.
2 adj. Batez ere bizk. adkor. Pixontzia, pixa asko egiten duena. San Prudentziori "santu txizontzi" ezizena eman izan diote, udaberriko garai honetan euria nagusi izaten delako askotan.

Aztergaia: txizontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

umontzi
iz. Umetokia. Nahiko luke umontzi umel, heze, epel baten barrenean sartu eta bertan geratu.

Aztergaia: umontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

ur bedeinkatu ontzi, ur bedeinkatu-ontzi
1 iz. Elizetan, sartzean hatzak busti eta aitaren egiteko, ur bedeinkatuarekin egon ohi den ontzi handia, gehienetan harrizkoa. Elizako sarrera guztietan ur bedeinkatu-ontzia ipinirik dauka.
2 iz. Etxean ur bedeinkatua edukitzeko izaten zen ontzia, horman zintzilikaturik jartzen zena. Egin zituen era bereko hiru gurutze gelan, iltzetik zintzilik zegoen ur bedeinkatu-ontzi batean.

Aztergaia: ur bedeinkatu ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

UR-BEDEINKATU-ONTZI (V-gip ap. Elexp Berg; Añ; urbedeikatuonzi Lar; ur-bedeikatu-untzi VocB). a) "Pila de agua bendita" Lar y Añ. "Aguabenditera" VocB. "Urbedeinkatu-ontzira jausi jako txapela" Elexp Berg. * Bi ur benedikatu untzi lurrezkoak. (1767). SenperEus 65. Egin zituen era bereko iru gurutze gelan ilzetik zegon ur bedeik-onzi batean. Mb IArg I 256. Elixapera yuan da ur-berinkatu-ontziyan dzanga eiñ da gero Elixan sartu. A BGuzur 115. Itze batzuetarik dilindan ontsa daude gure herri girixtinoetan ur benedikatu untzi eta kurutzefika bat. JE Bur 188. Garbiak oso [lo-gelak], ur bedeinkatu ontziz ta Ama Maria ta beste done batzuen irudiz naikoa poliki apainduak. Ag G 17. Ur bedinkatu-ontzijan sartzen ebezala euren eskuak. Kk Ab I 11. Elizako sarrera guzietan ur-bedeinkatu ontzia ipiñirik dauka. Inza Azalp 126. Elizan berean etzitazken bere ur-benedikatu untzian baizik eriak busti. Zerb Azk 13. Eskumako ur-bedeinkatu-ontzia autsi eban. Etxabu Kontu 72. b) Frasco o pequeño recipiente de agua bendita. * Ta berak eskuetan liburu bat, ur bedeinkatu-ontzia ta isopua ekarzan. Bilbao IpuiB 146s

ur bedeinkatu ontzi 2: Elkar (“Aiherkunde-izpirituz, ur bedeinkatu ontzi bat ere zintzilikatu zuen bete-beterik gaixoaren oheburuan, ezpel adar batekin”), Karmel (“Ez zait egundo ere ahanzten ur bedeinkatu ontzirako zeukaten zurezko gurutze txiki bat, paperezko Kristoren irudia itsatsia zuena eta oso ongi landua den materialezkoa izan balitz baino debozio handiagoa ematen zuena”). // LB: 6; EPG: 2, ETC: 10

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ur bedeinkatu ontzi 2: Koldo Izagirre (“Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak, Cauterets-eko latorrizko kriseilutxoak, Hernaniko pospolo kimiko kaxa bat, Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat, Tolosako papera, Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak, langintzaz”), Joxan Elosegi (“Ur bedeinkatu ontziaren gainean gurutzeko seinalea egin eta belauniko jarri nahi izan nuen, otoitz egiteko”). // Elhuyar: ur bedeinkatu ontzia: pila de agua bendita; Adorez: 0, Labayru

Bestelakoak

ontzi 3 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. argiontzi; gatzontzi; Azukre ontzian. Ur bedeinkatu ontzian. Intsentsu ontziari eragitea ez da kritika. [ur] ur bedeinkatu iz. Kristau erlijioan, apaiz batek bedeinkaturiko ura. Ur bedeinkatu ontzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ur, bedeinkatu eta ontzi sarreretan. Grafia ez da erabaki.

ureztaontzi
iz. Landareak ureztatzeko erabiltzen den ontzia, ura euri gisa botatzeko, hodi bat eta haren muturrean jartzen den zulo txikiz beteriko aho zabal bat dituena. Plastikozko ureztaontzi berde batekin bere landareak ureztatu ditu.

Aztergaia: ureztaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ureztontzi sarrera: "(V; FSeg), regadera" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ureztontzi 1, P. Barrena ("Hobe da ureztontzi bat erabiltzea eta ura euri gisa botatzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ureztontzi : HiztEn, Euskalterm 1 (ureztagailu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ureztontzi : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC (B) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal regadera / arrosoir formen ordainak: HiztHand: ureztailu // ElhHizt: garaztailu, ureztailu, ureztontzi // HiruMila: ureztailu, garastailu // Lur EG/CE: garaztailu, ureztontzi // eta EF/FE: garaztailu, ureztontzi // HaizeG FB: uruntzi // Casve FB: hurtuntzi, ihiztuntzi, hurtatzeko // PMuj DCV: urezt-ontzi, garast-ontzi, garastailu, iizt-ontzi.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "ureztontzia = regadera" / MilaHitz: "ureztontzia".

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. ureztaontzi hobestekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: ureztaontzi.

urontzi
iz. Ura edukitzeko ontzia. Bidexka guztietan badabiltza emazteki eta haur, beren urontzia buruan. Auzoan bazuten putzu bat, ura ateratzeko txirrika, urontzi, kate eta guzti.

Aztergaia: urontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

urontzi (eta ur-ontzi 4, ur ontzi 1) 8: Mb IArg 3 ("Ekazkitzue zuk eta zure legeko emen arkitzen zarazten guziok ontziko ur-ontzi ta pipa guziak", "Ustuak zeuden guziak eta laster aski atera zituzten ontzi gañera, ta Ona, Aita, esan zioten, ur ontzi guziak", "bere eskuz besoa luzatu ta ur-ontzi gañean egin zuen gurutze luze zabal bat"), Lard ("ogi bat, eta ur-ontzi bat arturik, Agar'i sorbaldan ipiñi ziokan"), Echta Jos ("ur asko ebillen txalupan barruan da lemazaiñak kenduten eban alebana ur-ontzi bateaz"), Izt C ("Gipuzkoan lanbide onetarako, badira beso, egur, ola eta urontziak franko"), Ag G ("zapaldetan, sulla, morko ta beste urontzi batzuek"), Berron Kijote ("Eta ez zegon alferrik egonean arako adar-kopa ura; an zebillen jira-biran maiz-aski, utsik naiz betea, putzu-zirrikaren urontzia bezela; aisa-aski ustu zuan, an ageri ziran bi zaragietatik bata") // Ik. ap. DRA, gainera: Zait ("Besoak gora zitun / biotzeko mototsa; / iduri zun neskatxak / urontzi arrotza"), Garzia-Goldaraz Itxasora! ("Egun-asteko lenengo argiya pizten danian, / goizeko aizea menditik alai datorrenian / itxas-gizona / itxasoruntz irten da bere urontzian"); Anab in Euskera 1930 ("Ara non azaldu zan Mirele bere etxeko eskaratzan urontzi batekin eskuan"), Atutxa in Euskera ("Urontziak bete arte / barrua dau asarre; / gero baña, urez bete / dan ezkero, ein barre").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

urontzi (eta ur-ontzi 3, ur ontzi 1) 13">F. Urkia ("Urontzi = Antosin = Edarra = Katillu - Suilla ala iturritik ura artu ta erateko ontzitxoa"), SMitx Estropak ("ur-ontziak ere leporaño dabiltz araka-onaka estropa asi bitartean"), ZArg 1954 ("Pedrok ur-ontzia urez betea artu du; pozik dijoa mozkorrari botatzera"), Amazonetako indioak ("Era hauetako batez urontzi gogor eta segurantza handikoak lortzen dituzte"), MarrazkiOEO/1 2 ("paperezko urontzia", "Paperezko urontziaz gaiñera, panpin baten txanotarako ere balioko dizu"), A. Uranga 2 ("Nik, badaezpada ere urontzi bat neraman, baina orain denok goazenez, hiru bat ontzi eraman beharko ditiagu", "Hantxe bertan utzi zuen urontzia ere"), J.M. Angulo ("Uraga horrek, urontzi bakoitzeko ur garaidura beti berdin iraunerazten du"), SGarm Heriotza ("Karreran Divina Flor-ekin gurutzatu zen, salako zorua leuntzeko asmotan urontzia eta piltzarbiltzailea eskuan"), Argia 1997 2 ("sistema hau erreaktorea inguratzen duen ur ontzian oinarritzen da", "Hauek indargabetzeko munduan behin-betirako tratamendurik ez dagoenez, 220 litrotako ontzietan gordetzen dira zentralaren barruko ur-ontzi edo piszinetan"), G. Gesalaga ("Beste urontzi batean jarri genuen orduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

urontzi : DFrec 2, AB38 4 (recipiente 2, vaso de agua 2), AB50 1 (barco), HiztEn (1 ik. itsasuntzi; 2 ik. ontzi), Euskalterm 1 (bebedero) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

urontzi : HiruMila (depósito de agua, recipiente para el agua en general), Casve EF (aiguière, carafe), DRA (1 nave; 2 vaso, vasija; 3 presa), Lh DBF (aiguière, pot à eau), PMuj DVC (ur-ontzi: 1 cántaro de agua; 2 regadera, rociadera; 3 jarro de agua; 4 acetre, pozal, cubo para sacar agua; 5 embarcación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: ik. 1 itsasuntzi. 2 ontzi / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "urontzia = cisterna del agua (baño); depósito del agua (coche)" / Prestas: 5. gaia; 11 lek. (B 1 / G 10).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi: mugatzaile laburreko (bi silabako) elkartuak hitz bakarrean idaztea erabaki zuen Euskaltzaindiak lehen itzulian.

urpeko ontzi
iz. Itsaspekoa. Nautilus urpeko ontzia.
Azpisarrerak

Aztergaia: urpeko ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-06 Lantaldeak besterik gabe onartua
xaboiontzi
iz. Xaboia edukitzeko ontzia. Xaboiontziekin egindako txoriak eta jogurt potoekin egindako lanparak ikus daitezke erakusketan.

Aztergaia: xaboiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

xaboi-ontzi 1, LMuj ("Zarata berria bainugelan. Perfumearen flaskoa —xaboi-ontzia edo gisakoren bat— erori bide zitzaion Elbirari oraingoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

xaboi-ontzi : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

xaboi-ontzi : HiruMila; xabon-ontzi : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "xaboiontzi/xabonontzi".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zaborrontzi
iz. Zaborrak botatzeko ontzia. Ik. zakarrontzi. Zazpi zaborrontzi kale bazterrean, zazpiak lerroz lerro, estalkirik gabe, ahoa euliei zabal-zabalik.

Aztergaia: zaborrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

zakarrontzi
iz. Zakarrak botatzen diren ontzia. Zakarrontzira bota du.

Aztergaia: zakarrontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izond. Zaude isilik, zakarrontzi hori!" (2009-10-23)

zamaontzi
iz. Salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia. Ik. kargaontzi. Atzo goizaldean Keri zamaontzia hondoratu zen Maltako kostaldean. Piratek atzemandako azken ontzia 32.000 tonako Erresuma Batuko zamaontzi bat da.

Aztergaia: zamaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zamaontzi 49: Berria 17 (adib.: “Azken bi egunetan bertan Greziako zamaontzi bat eta Egiptoko bi arrantzontzi bahitu dituzte”), EiTB 26 (adib.: “Maersk Alabama zamaontziko 21 tripulatzaileek alde egin behar izan zuten itsaslapurren erasoa aurrean”), Argia 6 (adib.: “Serenity Star da Abran ez aurrera ez atzera dagoen zamaontzia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zamaontzi : Berria 15 (adib.: “Greenpeaceko 13 ekintzailek protesta ekintza bat egin zuten Etoile zamaontzian”), Jon Muñoz 6 (adib.: “Urak hain gogor astindu zuen kristala, non gilaraino dardararazi baitzuen zamaontzia”), Xabier Montoia 4 (adib.: “Zamaontzia, hirurogei mila tona hartzeko gauza”), Edorta Jimenez 3 (adib.: “Historiako urrezko orrialdeetan bazter utzi izaten diren zamaontzi horiek gabe Britainia gosez hil baitzitekeen”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (adib.: “zubia altxatuta zamaontziak pasa zitezen”), Joxe Austin Arrieta 2 (adib.: “Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean”), Jokin Urain (“Irteera bezperan portua bonbardatu eta zamaontzi batzuk hondoratu zituztela kontatzen du”), Pablo Sastre (“1887an jaioa, gaztetan zamaontzietan txo ibilia”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es carguero, buque de carga / fr cargo: Elhuyar: / Nolaerran: zamaontzi, kargaontzi / Zehazki: zamaontzi, kargaontzi / Labayru: kargaontzi, zamaontzi / Adorez5000: kargaontzi, zamaontzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.