zenbakitze kantu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ZENBAKITZE KANTU

Euskaraz badira zenbait kantu folkloriko, didaktiko eta entretenigarri, aztertzai leek canción enumerativa deitu zituztenak, eta, gaur egun, zenbakitze kantu izen datzen direnak. Kantuok zenbaki jarraituetan oinarritzen dira; batetik hamabi arte, (ez baita hamahirurik!), eta alderantziz, hamabitik bat arte, zenbaki jarraituek, bakarka nahiz multzoan hartuz, beren eragin semiotikoa pieza folklorikoan uzten dutela. Aipaturiko helburu didaktiko hori dela medio, sarritan haur kantuetan aurkitzen da abesti molde hori, zenbakiek gogoratzen laguntzen baitute eta teknika mnemoteknikoen artean agertzen baita sarritan zenbatzea.

Adibide oso zabaldua eta adierazgarria da Bat. Gure Jauna bera duk bat. Kantu horretan, lehenik, batetik hamabira arteko mailakatzea egiten da:

“Bat, gure Jauna bera duk bat . Bi. Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat . Hiru. Hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, Gure Jauna bera duk bat . Lau. Lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, gur e Jauna bera duk bat . Bost. Bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak , Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat . Sei. Sei aingeru argiegiliak, bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak , hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat. Eta horrela hamabi arte. Beherakoan, ostera aipatzen dira hamabiak : “Hamabi apostoluak, hamaika mila birjinak, hamar mandamentuak, bede ratzi ordenamentuak, zortzi zeruak, zazpi gozuak, sei aingeru argiegiliak , bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak, Erromako b i aldariak, gure Jauna bera duk bat.

Zenbaki bakoitza erlijiozko errealitate bati atxikia dago; zenbakiez baliatzea for mula paralelistikoen artean aipa daiteke; helburu didaktikoak dituzten pilaketak egi ten dira, haurren zailtasun memoristikoak gainditzeko.

Zenbakitze kantuen egitura helburu didaktikoez gain, jostagaietarako soilik diren arloetan ere agertzen da. Horietako bat da “Irungo Maio” izenekoa. Kantu horrek errepika bat du: “Irungo Maio, ai! Zer aparia geniken bart”, zenbakidun esa pidearen ostean abesten dena:

“Erratiluan eper bat” (Errepika).

“Bi tortoilo, erratiluan eper bat” (Errepika).

“Hiru oillo, bi tortoilo, erratiluan eper bat” (Errepika).

Eta gisa horretako enumerazioekin jarraitzen da :

“Hamar karga zardin berri; bederatzi basaurde; zortzi idi; zazpi zezen; sei zikiro; bost pirilo; lau antzara; hiru oilo; bi tortoilo; erratiluan eper bat. (Errepika).

Jan-edanetik, umore pantagruelikoa pizten da. Formula paralelistiko zenbaki dunak: goragoko zenbakiari janari eta edari gauza handiagoak dagozkio; behe rantz egiterakoan, metaketa agertzen da, afari ugaria eta ikaragarria gauzatuz. Zenbakiek daramaten prozesuan, gero eta gauza gehiago eta handiagoak aipatzen dira, afariaren sentimena handituz eta umore pantagruelikoa, zenbakiari esker, lor tuz.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, G RADATIO , M AILAKETA , P ARALELISMO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: canto enumerativo
 fr: chant énumératif
 en: song

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper