Zuberotar artzainek, elkarri botatzen zizkioten hitzezko zirto gogorrak dira, gehienetan lau neurtitz edo bertso lerrotan moldaturik. Gehienek, koprologia eta erotika arloko aipamenak egiten zituzten. “Xikito” esan behar zen beti bertsoaren ondoren eta lagunak ez zuen laidoztatua sentitu eta borrokatzeko aitzakiarik, baina berak asmatu edo ikasitako bertso batez erantzuteko beharra zuen. Igela agerka rian bildu eta eman ziren argitara (1962). Hona hemen handik harturiko adibide bat:
“Gerezi beltz jan diat
kakeria badiat
ahoan eginen daiat
ixiltzen ezpahitzait. Xikito!”
[Tx .P.]
es:
fr:
en: