umore - Literatura Terminoen Hiztegia

 
UMORE

Latinez umore hitzak bustitasuna nahiz likidoa adierazten zuen orokorrean. Zehazki, umoreak, hasiera batean, giza gorputzeko lau likido motak adierazten zituen: odola, atrabilis –edo umore beltza edo melankolia–, behazuna eta flema edo pituita. Gero, umore horiek izaera psikikoaren eredu zenbait arrazoitu eta azaltzeko baliatu zituzten. Izaera psikikoen eredu horiek Erdi Aroko literaturan erabili ziren, eta baita gerokoan ere; M. Cervantesek, esaterako, erabili zituen; Ben Johnsonek komedietako pertsonaien izaerak sailkatzeko baliatu zituen; halaber, J. B. Molièrek eskaini zituen izaera horien eredurik bikainenetakoak.

Literatura ingelesean eta frantsesean erabili zen bereziki humour hitza, Mme. de Staëlek definitu eta gaur erabiltzen den zentzuan: “Ingelesek humour deritzoten hori ingenioak eta aldarte onaren konbinazioak eragiten duen alaitasuna da”. Izan ere, XIX eta XX. mendean zehar garatuz joan baitzen umoreak artean izango zuen ikuspuntuarekiko arreta: artearen sakontasunak eragin ohi duen zurruntasuna arin du eta erlatibizatu egiten du umoreak, distantzia hartu norberarekiko eta besteeki ko, giza izaeraren ahuleziak eta akatsak agerian utzi…

Hala, bada, umore hitza komediarekin eta irri eragitearekin lotzen joan zen; izaera bat ohiko izaeretatik zenbat eta arraroago gertatu, orduan eta barregarria gotzat jotzen zen; norbait nabarmen eta barregarri geratzea edo uztea bilakatu zen umorearen ardatz.

Umorea eta komikotasuna bereizi egin izan dira, ordea, S. Freuden teoriei jarrai ki: komikotasuna oso arlo zabala da, eta oinazea presente dagoenean ez da azaltzen; umorea, aldiz, plazera eskuratzeko figura gerta liteke, eragin mingarriak izanik ere. Umoretzat aipatzen da, esate baterako, urkamendira heriotza zigorra betetzera doan kondenatuak galdetzea: “Zer egun da gaur?” Eta astelehena dela esaten diotenean, berak erantzutea: “Hara, hauxe bai asteari hasiera emateko modu xelebrea!”.

Teorialari batzuek –besteak beste, Thackerayk– aditzera eman dutenez, umo rearen bi ezaugarri nabarmenenak ingenioa eta maitasuna –edo onginahia– dira, eta komikotasunaren adierazpide diren sarkasmoa, ironia, satira, karikatura, imita zioa, pantomima, parodia, txiste, txantxa eta abarretan bigarren ezaugarri hori ez da agertzen.

Ironia eta satira umorearen lagun dira, eta umore mota anitz garatzen da, malenkoniaz beteriko umore errugabetik, karikatura erdibidean utzirik, umorerik garratz eta gaiztoeneraino (umore beltza lekuko). Literatura modernoan, E. A. Poe edo Villiers de l’Isle-Adamen umore beltz eta garratzetik J. Joyce nahiz S. Becketten umore absurdo eta patetikora jo da, eta tartean abangoardiek logikari eginiko iraul keta eta hausketa hainbat aurkitzen dira.

Euskal literatura umorez abiatzen da B. Etxeparerekin (Amorosen disputa), eta geroan umore irri eragingarria landu da batez ere, nahiz bertsolaritzatik hurbileko tradizioan (Xenpelar edo Txirritaren hainbat bertso), nahiz ipuingintzaren alorrean

(E. Bustintza “Kirikiño”ren Abarrak, F. Bilbaoren Ipuin Barreka edota Gr. Muxikaren Pernando Amezketarra ), nahiz antzertian (A. Barriola, T. Altzaga); bestalde, umore garratzak ere egin du bere bidea, P. Topet “Etxahun”engandik J. Mirandegana, eta geroan aniztu egin da egungo literaturan.

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: humor
     fr: humour
     en: humours

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper