ultraismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ULTRAISMO

Abangoardiako literatur mugimendu horren lehen agerpena 1918an egin zen, Grezia aldizkarian. Espainian eta Hispanoamerikan agertu zen batik bat, eta erru siar futurismoaren eta Europako mendebaldeko dadaismoaren oinordeko izan zen. Lau bat urte besterik ez zuen iraun, eta Ultra aldizkariaren inguruan eratu zen, nahiz eta Cervantes eta Horizonte aldizkarietan ere agertu ultra testuak.

Guillermo de la Torrek hedatu zuen deitura; latinezko ( ultra, ‘haraindi’) aurrizkiaz baliatuz sortutako neologismoa da, eta R. Cansinos-Assens izan zen lehen mani festua atera zuena 1918an. Novecentismo deituriko mugimendua edo Espainiako literaturan 1914ko belaunaldia izendatzen dena ordezkatu nahian sortu zen ultrais moa, Europan berri-berriak ziren mugimenduei bide emanez Espainia eta Hispanoamerikan. Aipatu bi izen horien ondoan, G. Diego edo J.L. Borges ere tar teko ziren. Ultraismoa agertu baino lehen, baziren abangoardia zantzuak Espainian;

R. Gómez de la Sernak zuzenduriko Prometeo aldizkariak lan handia egin zuen alde horretatik. Gainera, zenbait poetarengan eragin nabarmena izan zuen, hala nola, Lorca, P. Salinas edo Larrearengan, besteak beste.

Ultraismoak lirika aukeratzen du batik bat genero adierazpidetzat, eta metafora lantzen du nagusiki; osagai erotikoak eta amodiozkoak at uzten dira, fede edo moral adierazpenak ere bai, bizitza modernoa islatzen ahalegintzen da; sintaxi aldetik, lokailuak baztertu eta zatikako testuak egiten dira, garbitasun lirikoaren bila; bitxikeria eta edergailuak baztertu egiten dira, errima barne; pinturarekiko eta arki tekturarekiko harremana lantzen da, kubismoarekikoa batik bat, eta tipografiari eta letra hurrenkeraz eginiko figurei garrantzi handia ematen zaie.

Ultraismoak labur iraun zuen, baina Espainiako poesiaren berrikuntzan eraba kigarria gertatu zen. Europako zenbait abangoardia, hala nola, kubismoa, futuris moa, dadaismoa eta abar, eta abangoardia horietako egile ezagunenen obrak gaz telaniara itzuliz batera, haien manifestuak eta ezaugarriak ezagutarazi zituen G. de la Torrek, besteak beste T. Tzara eta F. T. Marinetti, eta, gisa horretan, 27ko belau naldikoek egingo duten tradizioaren integrazioa eta abangoardien asimilazioa bide ratu zuen.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: ultraísmo
 fr: ultraïsme
 en: ultraism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper