topos - Literatura Terminoen Hiztegia

 

TOPOS

(grek. topos-oi, lekua/k; lat. loci )

Teknizismo dialektiko bat da, Aristotelesek Topoi izeneko tratatuetan –arrazoi keta dialektikoari buruzkoak– argudio errekurrenteak izendatzeko erabilia. Latinez loci communes itzuli zen. Bereiztea komeni da topoi eta topikoek erretorika klasiko an eta topologia literarioan duten adiera, geroztik, haien arrunt bilakatzearen ondo rioz, hartu duten zentzu gaitzesgarritik, hots, ohiko hizkuntza adierazpide arruntak erabiltzearen zentzutik.

Topoi horiek, Aristotelesengandik hasita, Erretorikaren osagai ziren, inventio a ren parte bat. Argudioak bilatzeko lekuak ziren, hizlariak argudioak asmatu behar zituenean argudio gaien sail edo gordailuak. Aristotelesek topiko komun edo oro korrak –denek onartuak, iritzi zabalak jasotzen dituztenak eta jakintza arlo guztieta ko on diratekeenak– eta bereziak edo espezifikoak –jakintza arlo eta hitzaldi gene ro espezifikoei dagozkienak– bereizi zituen.

Aristotelesen topoi multzo batean oinarrituz, Perelman–Olbrechts-Tytecak Traité de l’argumentation (1958), [Argumentazioaren Tratatua] liburuan diotenez, balioak eta haien arteko hierarkiak oinarritzen dituzten premisa orokorrak dira topoi ak, eta premisa horietatik –maiz inplizitoak– abiatuz hartzen dituzte gizakiek erabakiak. Egileek sei multzotan banatzen dituzte: kantitate, kualitate, ordena, existentzia, esentzia eta pertsona topoi ak. Kantitate topoiak, gauza batek kantitate arrazoien gatik beste batek baino gehiago balio duela diotenak dira: adibidez, gehienek nahi dutena gutxiagok nahi duenaren gainean dagoela esatea. Kualitate topoiek, ordea, bakarra goraipatzen dute, benetakoarekin lotuz, eta original, bikain eta iraunkorta sun gutikoa balioesten. Horretan oinarritzen da, esaterako, Horazioren Carpe diem ospetsua (“Goza ezazu egun honetaz”), errenazimentuan goretsia.

Zizeron eta Kintilianok Aristotelesen sailkapena soildu eta juridikoki egokitu zuten, eta ikasteko errazago bihurtu. Gero, erretorika grekolatindarra ikasbidetzat ezartzean Erdi Aroko hizlaritzan eta literaturan, topikoak ideia jakin eta klixe literario bihurtu ziren, formularioen bidez deskribatuak, eredu sailkatuak eta nonahi erabil garriak, jardunaren arabera.

Topoi en gaineko azterketak berez bere jarri dira XX. mende erditsutik aitzina, bereziki E. R. Curtius “topika” literario modernoaren aitari esker, Literatura europea y Edad Media Latina (jat. 1948, gazt. 1955). Curtiusek Erdi Aro latindarra dauka europar literaturaren iturburutzat. Haren arabera, erretorikaren sistema didaktiko zaharrean “topika” hitzaldi eta idazki guztietan erabilgarri ziren ideia orokorren gor dailu zen. Adibidez, hizlari edo idazleak bere alde jartzeko entzule edo irakurlea ( captatio benevolentiae ) bere burua apaltasunez aurkeztea gomendatzen zen. Eta gaira erakartzeko sarreran ( exordium ) topiko berezi bat erabiltzen zen, eta orobat bukaeran eta beraz apaltasun, sarrera eta bukaera formulak lantzen ziren. Topiko horiek hitzaldi genero guztietakoak ziren; beste zenbait, ordea, genero mota batzuetakoak; adibidez, kontsolamenduarena, heriotzaren aurrean.

Baina beste topiko batzuk, Curtiusen arabera, ez datoz erretorikatik, poesiatik baizik, nahiz gero erretorikara eta prosara igaro ziren. Adibidez, izadiaren edertasunarena edo ametsetako parajearena (locus amoenus), hasi Homerogandik eta poesia bukoliko eta arkadikoan erabilia eta edozein forma literariotan erabilgarria, tokien deskripzioa ideia jakinei –gozamen, edertasun, atseden, giro natural abegi korrak eskaintzen duen ihesaldi...– lotua dago. Edo garai eta toki guztiz ondo eginaren topoiak (Urrezko Aroa, Lurreko Paradisua), edo maitasun, adiskidetasun, nahiz iragankortasunarenak.

Horiek guztiak bizitzako harreman oinarrizkoen gainean dihardute, Curtiusen arabera, eta beraz denboraz atekoak dira, nahiz estiloa historiaren gorabeherek markatzen duten. Beraz, Curtiusek, erretorikaren sistema pedagogiko eta normati boa alde bat utzi eta topika historikoaren oinarriak jarri nahi zituen, topikoek axale ko itxura historiko ezberdin eta aldakorren sakonean duten esanahi funtsezko iraun korra aztertzea ezarriz helburutzat. Are K. Jungen psikologiako arketipoekin lotu zituen topikook.

Curtiusen ondokoak, ordea, topoi en definizioaz, metodologiaz, edo jarraipen historikoaz ez datoz bat. Hari ihardetsi diotenek topika erretoriko zaharra eta topoi historikoak bata bestetik bereizten dituzte, maisuaren azalpen psikologikoa bazter tuta. Arazo nagusietarik bat topoi en definizioan datza, eta Curtiusi, bere definizioek ez dituztela topoi a beste fenomeno batzuetatik (klixe, motibo, irudi, esaera, aipa men...) bereizten egotzi diote. Topos “adierazpide egina” da eta, beraz, hizkuntz adierazpide bat, nahiz dela metafora edo motiboa edo esaera, topos bihur baitai teke baldintza batzuk betez gero. Hala ere, topika berrikoen aldekoak Curtiusen eta Lausbergen definizio orokorrez baliatzen dira, hots, “pentsamendu eta adierazteko molde soilduak” direla diotenak, baina literatura modernokoak, norma erretorikoek ja gidatzen ez dituztenak.

Bi joera agertzen dira topika berrian: bata, joera historikoa, tradizio klasikoa aintzat hartu arren topika zaharra eta Erdi Arokoa topika modernoaren baliokidetzat edo honetatik bereizi ezinezkotzat –Curtiusek nahi bezala– hartzen ez duena; bes tea, topika testugintzarako sistematzat ez baina testu analisiaren tresnatzat hartzen duena, kritika literarioaren metodo eta tresnatzat, beraz.

Topoi literarioen azterketa, Curtiusek hasia, gai eta motiboen azterketarekin lotua dago, eta, oro har, genero eta forma literarioen ezaugarriak markatzen dituz ten ideia eta edukien azterketarekin. Curtiusen ondoren, edozein genero literarioren topikaz, edo exordio, narrazio, epilogoen topikaz mintzatzean, dagokien ereduez mintzatzen gara, hots, topoi en deskripzio edo narrazioaz eta haiei lotutako estere otipo edo ideia jakinez. Pozziren arabera , topos edo estereotipoa gai bat da, des kribatzekoa edo kontatzekoa (paraje, objektu, pertsona, keinu, jokaera moral etab), errealitatea irudikatzeko modu kontzeptual eta linguistiko berezi bat. Egun, topika literariotik eta hizkuntza bidezko zeinuetatik landa, topikaren esparrua zabaldu egin da semiotikaren eraginez, edozein arlotako estereotipoen azterketarako ere erabiltzen baita (adibidez, publizitatean).

Euskal literaturan, aipagarri dira P. Agerre “Axular”en bi hitzaurreak, topikoz josiak. Adibidez, “Gomendiozko karta”n, hots, Bertrand Etxauzi eginiko eskaintzan, laudorioetan ohikoak ziren topikoak agertzen dira, eta heriotzaren aurreko kontsolamenduarena eta beste. “Irakurtzaileari” delakoan alegiazko umiltasunarena nagusi da, egileak bere prestakuntzaren ahulezia, hizkuntzaren pobrezia, inoiz landu gabeko gaiak erabiltzea eta abar aipatzean. Orobat Leizarragaren Jesus Krist Gure Jaunaren Testamendu Berria ren eskaintzan, Joana Albretekoari, Nafarroako Erreginari. K. Mitxelenaren hitzaldi eta artikulu batzuetan ere topiko bera agertzen da. Adibidez:

“Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari, alfer lana zedin bildurraz gainera: ez baitira ikuspuntuak errazak erabakitzen, eta are...” (“Euskararen bide luze bezain malkarrak”, Euskararen liburu zuria )

Ubi sunt (“Non dira?”) izendatzen den topos a F. Arrese Beitiak erabiltzen du “Ama Euskeriari azken agurrak” poeman, bere pentsamendu politikora egokituz:

“Nun dira, bada, zure semia k Foru ta euskera zaliak ? Nun dira, bada, Tubal, gure aita , Zure ondorengo garbiak ? Nun dira, bada, zure ume zintz o Eta leialen legiak ? Nun dira orain, orain negarrak , Nun dira nire begiak?

Locus amoenus delakoa ere franko kantatua izan da euskal literaturan. Hona hemen, adibidetzat, K. Etxegarairen “Garo usaia” poemako pare bat estrofa:

“Emen, aritz zar baten itzalpe gozuan , Mundutik aldegin ta mendiko txokuan , Gañean aditurik txoriak kantuan ; Pixka bat arontzago dagon bordatxua n Artzai-mutil txiki bat atsegin santuan ; Bildots eta idiak zelai ta soruan.. . Au bai-dala izatea, Euskaldun moduan!

“Iturriak, arbolak, zelai ta mendiak , Denak dira neretzat txit maitagarriak : Garoa pizkortzen du intz dizdizariak ; Bazter guziak ditu alaitzen txoriak , Eta betik dijoan erreka txikiak , Geldirik daramazki bere ur garbiak.

Beatus ille (“Dohatsua”) delakoa ere ez da eskas euskal literaturan. Adibidetzat,

M. Guilbeauren “Laborariaren dohatsutasuna” izenekoaren lehen eta azken estro fak:

“Urrun hirietako arrabotsetarik , Gortetako atsegin galgarrietarik , Dohatsu! pena gabe, bizi da bakarrik ; Hark baizen nork ote du holako zorterik!.

“Urrun erresumetako nahasmendutarik, Ez daki zer den berri, badenez gerlarik.

Bizi da soseguan; ez da erregerik , Ez printze, ez aberats, hain dohatsu denik.

Badira beste topos ospetsu batzuk ere: Mundua atzekoz aurrera delakoaren antzeko bat agertzen da X. Munibe, Peñafloridako Kondearen Gabon-sariak neur tiz-liburuko “Kopla Jostailuak” izenekoetan, Denbora Urrezkoaren aipamenarekin batera:

“Otsoa eta ardia zelai zabalean sarri ekusten dira biak jolasean: alberdanian txita aizariarekin portugesa laztanga gastelaubarekin.”

“Auxen bai dala egiaz denbora urrezkoa, ta ez len koplari zarrak erausitakoa: oraiñ aien amesak egia sorturik ekusten adi gera pozez zoraturik.”

Lehen eta orain izenda daitekeen topikoa ere oso erabilia izan da XIX. mende bukaeran. J. B. Elizanbururen “Lehen eta orai” neurtitzetan ageri da, adibidez, ira ganaren goresmena eginez eta orainaren gaitzespena, eta, Frantziako Iraultzak ekarritako aldakuntzei esker, bere garaiaren goresmena eginez.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: topos
     fr: topos
     en: topos

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper