testuinguru - Literatura Terminoen Hiztegia

 
TESTUINGURU

Orokorrean, hizkera arruntean, halako gertakari bat izan den leku-denbora edota bestelako koordenaden araberako egoera adierazten du testuinguru hitzak. Hizkuntzalaritzan, aldiz, halako hizkuntza unitate bat agertzen deneko ingurunea da testuingurua: aurretik eta ondotik dituenek osaturiko hizkuntza multzoa, unitate horrek testuan izango duen zeregina eta zentzua zedarritzen duena.

Literaturan, berriz, halako mezu jakin bat igortzerakoan eragina duten gorabe herak eta haren ulerkuntzan eragina izango duten osagai ez-linguistiko guztiak ere biltzen ditu testuinguru kontzeptuak: egokiera bereziak, biografia, komunitate bate ko tradizioa, mezuaren igorle eta hartzailearentzat erkide diren esperientziak...

Kritika literario modernoaren arabera, testuinguru linguistikoa ezagutzeak eragin zuzena du enuntziatu edo esakunearen adiera nahiz balioztapena egiterakoan; hala gertatzen da, metafora, ironia, paradoxa edo sinboloen ulerkuntzan. Besteak beste, bereziki adierazgarritzat jotzen dira testuinguru historikoa eta kulturala. Hala, testuan eragina duten gorabehera sozial, ekonomiko eta politikoak hartuko ditu aintzakotzat testuinguru historikoa argitzeko. Testuinguru kulturalak, aldiz, sortze garaiko mugimendu artistikoak, mundu ikuskerak, kode estetikoak, ideologiak, ohi turak, tradizioak, kontzeptu sistemak, baloreak, mitoak eta topoiak hartuko ditu erreferentetzat.

Zehazki, Estilistika Estrukturala izeneko korronte estilistikoaren arabera, figura estilistiko pertinenteen bilaketan, intuizioa, sentikortasuna eta irakurketa nahiz esperientzia erabiltzeak dakarren subjektibismo arriskua ekiditeko, gertakari estilis tikoak objektibotasun handiagoz zedarritzea ahalbideratuko duten irizpideak ezarri behar dira, eta, horretarako, M. Riffaterrek komunikazio egintzaren eskemari heltzen dio, bereziki irakurlearen eta testuinguruaren zereginean oinarriturik. Idazleak, bere testuan, prozedura estilistiko nabarmenak, errepikatuak, txertatzen ditu, eta irakur learen deskodetze prozesua gidatzeko asmoz egiten du hala, berak guztiz esan guratsutzat dituen testuguneak, irakurleak oharkabean, arretarik jarri gabe, pasa ez ditzan. Hortaz, bidezkoa da irakurleaz baliatzea, unitate estilistikoak aurkitzeko. Ez, ordea, edozein irakurlez, artxiirakurleaz baizik, “estimulu bakoitzerako edo sekuentzia estilistiko oso baterako erabilitako informatzaile multzoaz” baizik. Euren arreta piztu duen testugune batean, irakurle edo informatzaile multzoa bat etortzea, gertakari estilistikoaren existentziaren berme eta lekukotasun fidagarria da. Hala ere, artxiirakurleak baditu bere mugak, eta, beraz, bilatutako objektibotasunaren mesedetan, eskaintzen dituen emaitzak kontrolatu beharrekoak dira. Horretarako, Riffaterrek testuari aldez aurretik ezarririko kanpotiko arau baten ordez, barnetiko irizpide bat proposatzen du, artxiirakurlearen gutiegitasunaren konpentsazio eta osagarri gisa: testuinguru linguistikoa. Testuingurua, berak emandako definizioz, zera da: “aurreikusi ezineko elementu batek apurturiko molde linguistikoa”. Ezberdintasun horretatik sorturiko kontrastea da estimulu estilistikoa. Hala, artxiira kurleak gertakari estilistikoa seinalatzen du, baina aldakorra den eta aukera estilis tiko anitz ahalbideratzen dituen testuinguruaren arabera.

Testua bere sortze inguruaren ezaugarri sozial, historiko, psikologiko edo kultu ralen arabera interpretatzen da gaur egun, eta, zenbait korronte kritikoren arabera, zehazki polisistemen teorian diharduen I. Even-Zohar-en arabera (1990), ezinezkoa da literatura testuinguru sozialetik at hartu edo aztertzea, arlo sistemiko batean sar turiko sistematzat baizik.

Zenbait teorialarik testuinguru maila nagusien sailkapena egiten ere ahalegin du dira. Besteak beste, M Molhok ( Texte et contexte, 1981) hiru testuinguru maila bereizi ditu: kodeen testuingurua (hizkuntza, araua, metrika, soziolekto, idiolekto eta erretorika figurek osaturikoa), diskurtsoaren testuingurua : egile beraren, bere belau naldikoen edo inspirazio iturri izan dituen beste egile batzuen testuak, eta historia ren testuingurua : azpiegitura ekonomiko, sozial, politiko, kultural, tradizio, folklore, erlijio, mitologia eta abar, eta, jakina, testuaren sortzaile eta hartzaile direnen arte ko erakunde bitartekari guztiak).

[L. O.]

Ikus, halaber, A RTXIIRAKURLE , E STILISTIKA , K OMUNIKAZIO , S ISTEMA L ITERARIO . B IBLIOGRAFIA

M OLHO , M.: “Texte et contexte”, in Actes du Congrés de la Société de Hispanistes Françaises, Coll, Etudes Iberiques , II. Alea, Limoges, 1981, 11-21.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: contexto
 fr: contexte
 en: context

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper