surrealismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SURREALISMO

Frantsesezko surréalisme tik heldu da, eta G. Apollinairek erabili zuen lehenik Les mammelles de Tirésias (1917) [Tyresiasen titiak], antzerkia “drama surrealis ta”tzat jo zuenean. Laster, hitz hori bera hartu zuten A. Breton eta Ph. Soupaultek beren Les Champs magnétiques [Kanpo magnetikoak] (1919) lanaren taxu berria izendatzeko. Orokorrean, abangoardiako mugimendu bat izendatzeko erabiltzen da, aitzindaria A. Breton izan zen, 1922an dadaismoa T. Tzararen muturreko nihilis moagatik eta ekintzaren eragin ezagatik utzi ondoren. P. Eluard, L. Aragon, B. Perec, S. Dalí, L. Buñuelekin batera, surrealismoa eratu zuen eta 1924an Manifestu surrealista aldarrikatu eta Iraultza surrealista aldizkaria argitaratu zuen.

Surrealismoak baditu loturak dadaismoarekin, baina mugimendu hark ekintza ezaren alde egiten zuen; surrealismoak, aldiz, ekintza etorkizunerako bide izatea nahi du. Dadaismoa arauen ukazioa da, surrealismoa iraultza, gizakiaren etorkizu narentzat alternatiba osoa sortu nahi duen neurrian. Anarkismoaren aurrean, eza gutzaren bidea proposatzen du, Estébanez Calderónek adierazi duenez (1999).

Mendebaldeko kulturan hiru alorren arteko banaketa garbia egin izan da: badi ra zenbait gauza tabu direnak eta normalki sexuarekin loturik daudenak; bigarrenik, arrazoiaren eta eromenaren arteko banaketa garbia egiten da; eta, hirugarrenik, egiaren eta gezurraren arteko bereizketa egiten da. Surrealismoa hiru oinarri horien aurka jaikitzen da: Alde batetik, S. Freuden teoriarekin bat eginik, desioa eta eros kontzeptuak sarrarazi dituzte diskurtso poetikoan; arrazoiaren eta eromenaren arte ko muga erauzi da, inkontzienteari hitz egiten utzi, eta hizkuntzaren patologiaz baliatu diskurtso berria sortzeko; bukatzeko, egiantza alde batera utzi, eta irudime naren aldeko apustua egiten da.

Surrealismoak dadaismoaren ezaugarri asko bereganatu zituen: umorea, irudiaren garrantzia, baina ukaziotik baieztapenera igaro zen, gizakiaren bizitzarako alternatiba eraiki nahiz. Dadaismoak eta espresionismoak mendebaldeko kulturaren krisialdia ikusi zuten eta adierazi; surrealismoak irtenbideak bilatu nahi zizkion krisialdi horri. Horregatik, gizakiaren askatasunaren gaia da surrealistek gehien landu dutena. Protestaren eta matxinadaren gainetik iraultza proposatu nahi dute surrealistek, eta laster askatasun bi aldarrikatuko dituzte: gizakiaren askatasuna eta gizartearena. Honela idatzi zuen A. Bretonek: “Aldatu bizitza, esan ohi zuen Rimbaudek; aldatu mundua, Marxek; guretzat esaldi biok bat bakarra dira”. Gizakiaren askatasuna bilatzeko S. Freuden teorietara jo zuten, mundua aldatzeko Marxenetara. Alderdi Komunistaren aldeko agertu baziren ere, surrealismoaren partaide batzuei 1927tik aurrera (L. Aragon, P. Eluard, A. Breton) alde bien arteko orekari eustea zail gertatu zitzaien.

Gizakiaren espresioaren askatasuna lortzeko, Bretonek surrealismoaren esteti ka formulatu zuen: “hitzez, idatziz edo beste edonola, pentsakizunaren benetako funtzionamendua adierazi nahi duen automatismo psikikoa da, arrazoitik kanpokoa, irizpide estetiko zein moraletatik kanpo dagoen pentsamendua den bezala adie razteko”. Esaldi giltzarri horretan, surrealismoak “idazkera automatikoaren” bidea proposatzen du. Muturrera joz, surrealistentzat bat-batean idatzitakoak du balioa. Praktikan ez zen inoiz hain gogor jokatu, eta poemen zein pinturaren sorreran beti zegoen egitura ardura bat. Baina bide horretatik joz, eta pentsakizuna baino sako nago dagoen errealitatea adierazi nahiz, surrealistek honelako espresio bideak era bili zituzten: idazkera automatikoa, ametsen transkripzioa, collage a, patu objektiboa, harrigarria eta egunerokotasuna biltzeko asmoa. Azken batean, erromantizismoak proposaturiko inspirazio teoriaren azken eraginetan gaude.

Surrealismoak objektuak hainbat girotan bildu, eta lotura bereziz irudi berriak sortu nahi ditu. Lautréamont esaldiaren bidez adierazi ohi da surrealismoaren defi nizio nagusia: “Surrealismoa ebaketa mahian guardasolak eta josteko makinak egin duten topaketa da”. Lotura arraro horien bidez, errealitate harrigarriak topatu nahi izan zituzten mugimendu horretako partaideek.

Euskal Herriko poesian, ikaragarrizko eragina izan du surrealismoak; irudiari emaniko tokiari esker, gaur eguneko poeta berritzaile askoren lanetan aurkitzen da surrealismoa. Batzuetan, surrealismo geldoagoa da, J. M. Lekuonaren lanean beza la; beste batzuetan, idazkera automatiko hutsa egin nahi izan da, E. Jiménezen lanean bezala. Gehienetan, surrealismoa gaur egungo poetetan oso presente dagoen espresiobidea da, irudi berriak sortzeko ahaleginetan: B. Atxaga, J. Sarrionandia, K. Izagirre, I. Aranbarri, I. Borda. Poeta gazte askorengana iritsi da surrealismoaren zipriztina. Prosan berriz, ipuin harrigarrien teknikaren azpian dago surrealismoa. Eta ipuin harrigarri ederrak idatzi dituzte B. Atxagak, J. Sarrionandiak eta M. Hernandez Abaituak besteak beste.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: surrealismo
 fr: surréalisme
 en: surrealism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper