sinkronia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SINKRONIA

(grek. syn + khronos, denbora berean)

Linguistika modernoaren sortzailearen teoria estrukturalistan, hizkuntzari dagokion deskripzio edo azalpena bi eratakoa izan daiteke: sinkronikoa ala diakronikoa. Sinkronikoa da hizkuntza baten halako une bateko gertakarien azalpena. Hizkuntza baten halako une jakin bateko egoeraren deskripzioa sinkronikoa da. Kontzeptu horren aurkakoak, deskripzio edo azalpen diakronikoak, aldiz, hizkuntza baten garapenaren egoerak azaltzen ditu. Ferdinand de Saussure izan zen teoria estrukturalistaren sortzailea (Cours de linguistique générale, 1916, euskaraz, Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa, I. Arrigain, 1998), eta haren iritziz, ikerketa zientifiko orok bi ardatz nagusi hartu behar ditu kontuan: aldibereko diren gertakarien ardatza, eta, gertakari edo fenomeno batek garai batean eta bestean izandako aldaketa eta egoeren jarraipena egiten duena. Hala, linguistika konparatistek, ardatz diakronikoari loturik, hizkuntza batzuen antzinako hizkuntza mota berreraiki nahi izan zuten, bere ziki Europako hizkuntza gehienen arbasoa izandako indo-europarra; Port-Royalgo Gramatikoek, aldiz, Luis XIV.ren garaiko frantsesa deskribatu zuten, eta, beraz, frantsesaren garai hartako egoeraren deskribapen sinkronikoa egin zuten.

Literaturari buruzko estudioen arloan ere bien erabilera bereziki emankorra ger tatzen dela deritzo M. Bakhtinek, testu literarioetan aldi berean eta modu polifoni koan bil baitaitezke hizkuntzaren bilakaera egoera ugari, soziolektoak, dialektoak… Modu horretan, testu batean biltzen diren erregistroak nabarmen daitezke edota halako obra batek bere garaian eta generoan zuen kokapena nabarmen daiteke.

Bestalde, azterketa sinkronikoen baliagarritasunaren frogatzat aipa daiteke P. I. Barrutiaren Acto para la Nochebuena ( Gabonetako ikuskizuna) : gure garaiotan denboraren lekuaren eta pertsonaien bikoiztasunagatik planteamendu bereziki berritzailea duen irudipena sortzen duen arren, bere garaiko eliza inguruko herri teatroaren ezaugarriak dituela frogatu dute adituek. Euskaraz sortua da, baina garai berean Espainian egiten ziren beste hainbat pieza eredutzat hartu zituela pentsatzen da; izan ere, Gómez Manrique edo Gil Vicentek bezalatsuko Eguberrietako Autoen eran moldatua dago: misterioaren argudioa beti bera da, baina egileak askatasunez asma ditzake ostatu hartzeari eta artzainen adorazioari buruzko gorabehera eta gertakizunak. J. A. Lakarrak adierazten duenez (1983), drama erlijioso erromanikoetan ohi duten modukoa da pertsonaien karakterizazioa ere: Belengo pertsonaiak hieratikoak dira, eta deabruek, aldiz, aktuazio eta mintzaira groteskoa dute. Ekintza dramatikoak espontaneitatea eta freskotasuna du, eta mintzaira benetako lotsagabekeriaz lotzen zaio errealismoari eta ingenuitateari. Bestalde, J. M. Lekuonak (1998) dioenez, obraren ezaugarriak gutxieneko tradi zioari erreparatu gabe epaitzea zaila den arren, ahozko literaturaren memoria kolek tiboak ere bidea ematen du argitzeko erro sakonak dituela obra horrek XVIII. men deko komediagintzan; izan ere, darabiltzan irri eginarazteko moldeak ondare kolektibo horretatik harturiko gaiak dira eta ez zegozkien berez obra horretako pertsonaia errealei, fikziozko klixeak zirelako ziurrenik.

[L. O.]

Ikus, halaber, D IAKRONIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sincronía
 fr: synchronie
 en: synchrony

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper