Soinulari edo musika jole taldeak edo bestela gizon bakarrak leiho baten azpian andre bati bere maitasuna aitortzeko arratsean abesten dion kantua. Antzerkietan sartzen diren serenata saioek korapiloa edo gatazka eragin lezakete, anderezkoa ren gurasoek edo senar batek gaizkitan hartzen duelako. Batzuetan, kantaldi asper garriez eta saio laidogarriak aipatzeko erabili izan da, batik bat Frantzian.
Euskal antzertiaren arloan, xaribari serenata terminoaz baliatu zen G. Hérelle xaribari motetako bat izendatzeko, hots, gauez ematen den eta inoren jokabidea salatzeko egiten den zarata, zintzarrotsa edo galarrotsa.
[Tx. P.]
Ikus, halaber, G ALARROTS , X ARIBARI , Z INTZARROTS .