sema - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

sema
semanalisi
semantika

 
SEMA

(grek. sema , esanahia)

Lexema baten esanahi iraunkorra finkatzen duten zentzuaren osagai bakoitza. Bi multzotan bereizten dira, orokorrak eta bereziak; elkarren artean mugatzen dute adie raziaren eremua edo semema.

Hiztegietan, lexema da zentzu ekarle laburrena; haren denotazioa edo esanahi finkatua eman beharrez hitzaren zentzuaren osagaiak argitan ezartzen dira, gutxi gorabehera hiztegiak dakarrena. Semak dira deitzen oinarrizko zentzu osagai horiek. Bi multzotan bereiz daitezke: orokorrak (klasema) eta bereziak (semantema). Sema horiek lexemaren adieraziaren eremua edo semema mugatzen dute. Sema orokorrek biltzen dituzte semantikan agertzen diren kontrakotasun nagusien bikoteak: hala nola, bizidun/bizigabe, substantiboari dagokionez, edota iragankor/iragangaitz, aditzari begira.

Esate baterako, biligarro hitza aztertu nahi bada, +bizidun, +animalia, +txori... eman daitezke sema orokor gisan. Ezaugarri zehatzago batzuek dute sema berezien multzoa osatzen, eta biligarroa zozoarengandik bereizteko eman daitezkeen berezi tasunak honako hauek dira: lumaren kolorea, txitatzeko ala gordetzeko molde eta ohi turak, eta abar.

Testua aztertzean, semen erabilera eta, bereziki, errepikapena artarekin ikertzen dira, isotopiak baitira horietarik ezagun, eta garrantzi handiko zentzu sareak osatzen baitituzte literaturan.

[J. C.]

Ikus, halaber, D ENOTAZIO , E RREFERENTE , I SOTOPIA , K ONNOTAZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sema
 fr: sème
 en: seme

 
SEMANALISI

Zeinua edo ikurra tradizio idealista logozentrikotik aztertzeari kontrajarriz, Julia Kristevak, 60ko hamarkadaren hondarrean, semiotikaren berrantolaketari ekin zion. Testua produktibitate gisa ulertuz, alegia, bere sorkuntzaren prozesu dinamikoa aintzat hartuz, eta testuaren kontzeptu berri hori arreta gune nagusi bilakaraziz, semiotika esanahiaren zientzia izatetik signifiance edo adiera ahalmenaren zientzia izatera igarotzen da. Semanalisi izenaz birbataiatzen duen zientziaren egitaraua honako hau da: mintzaira arrunt edo komunikatiboaz haraindi dagoen hizkuntzaren ikuspegi produktibista (esanahien eraldaketa eta ekoizpen prozesua) bien arteko lotura-gune den testutik abiatuz aztertzea. Adierazlea nola testu bihurtzen den hausnartu nahi du semanalisiak. Hots, nola egitura adierazlearen generazio prozesua (genotestua deritzana) testu jakin eta konkretu batean gauzatzen den (fenotestua).

Psikoanalisi hitzaren kutsu nabarmena duen semanalisiak ageriko mintzaldia gainditu beharreko pantailatzat dauka eta fenotestutik genotestura bitarteko bidaia kritiko eta deseraikitzailea egitera gonbidatzen du irakurlea. Ikurraren eta egituraren kontzeptu klasikoen ondoan “beste eszenatoki” bat irekitzen du signifiance delako ak, adierazte etengabe eta amaigabearen espazioa hain zuzen, zeina ez baitezake ezein subjektuk bereganatu. Izan ere, subjektua bera generazio prozesu dinamiko horren emaitza baita, eta ez abiapuntua.

[U. A.]

Ikus, halaber, F ENOTESTU , G ENOTESTU , S EMIOTIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: semanálisis
 fr: sémanalyse
 en: semanalysis

 
SEMANTIKA

Hitzen, perpausen edo enuntziatuen esanahia aztergai duen hizkuntzalaritza ren adarra da. Esanahi kontzeptuak berak balio ugari biltzen dituenez (erreferen tzia, zentzua, denotazioa, izendapena, konnotazioa, eta abar), semantikak norabi de eta eduki anitz garatu ditu balio haietariko bakoitzarekin korrelazioan, eta abiapuntutzat harturiko suposizio eta helburuen arabera.

XIX. mendean, hizkuntzalaritzak batik bat fonetikaren eta morfologiaren adarrak landu zituen. Baina, XX. mendean, sintaxia eta semantika lantzeari ekin zion hiz kuntzalaritzak. XIX. mende bukaeran garatu ziren semantika diakronikoaren lehen oinarriak (M. Bréal) eta semantikaren adar horrek hitzek jasandako zentzu aldake tak zituen aztergai. Lehen semantika diakroniko honek, estilistika eta erretorika kla sikoaren zenbait lanabes (bereziki tropoak) hizkuntz naturalen dimentsio sozialaren azterketara egokitu zituen. Baina, XX. mendean sendotu da semantika hizkuntzala ritzaren adar gisa, eta hizkuntzalaritzan garaturiko joerekin harreman estuan. Semantikaren lehen ekarpenetan, hitza hartu zen azterketarako unitate gisa.

Semantika estrukturalistak Saussureren estrukturalismoaren funtsezko oinarriak baliatu baditu ere, batik bat W. Porzig, J. Trier eta L. Weisgerber-ek 1930etik 1940ra artean garaturiko semantika alemaniarraren itzalean garatu da. Aitzindari hauen lehen lanetan, eremu semantikoaren lehen nozioak finkatu ziren. Semantika estruk turalistak ibilbide luzea egin du ekarpen teoriko eta metodologiko anitzi erantzunez. Zenbait lan estrukturalistatan abstrakzioan oinarrituriko bereizketak garatu dira (esaterako, lexema, semema, edo berriagoak diren, sinonimia, hiponimia, antoni mia), eta beste lan estrukturalista batzuetan, aldiz, osagai lexikoak perpausean nola txertatzen diren aztertu da.

XX. mendearen bigarren erdialdean, Gramatika Sortzailearen teoriak zabaldu ahala, Semantika Sortzailea deituriko alorra ere garatu zen, eta perpausaren unita tera zabaldu azterketa. N. Chomskyren lehen lanetan (1957), osagai semantikoak interpretaziorako balioa du soilik, ez zaio osagai baliorik edo balio sortzailerik antzematen. Baina, 1964 eta 1965 urteetan J.J. Katz, J. A. Fodor eta P.M. Postal sintaxia eta semantika sakoneko egituran txertatzearen alde agertu ziren, gramatikaren sistemari hiztegi bat eta proiekzio arau batzuk gehituz. Semantika sortzailea adar bereizi gisa 1971n garatu zen, G. Lakoffek On Generative Semantics lanean perpaus baten sakoneko egitura eta haren interpretazio semantikoaren arteko berdintasuna aldarrikatu zituenean.

G. Fregeren Semantika Orokorrean esanahiaren bi osagai bereizten dira: deno tazioa ( Bedeutung ) eta zentzua ( Sinn ). Denotazioa hitzezko adierazpenak izendatzen duen munduaren izaki edo izatea da, eta zentzua, berriz, izendatze hori aurkezteko modua, denotazioa emateko modua. Denotazioa enuntziatu batean egiazko balioen bitartez identifikatzen da, eta, ondorioz, bere teoria semantikoa egiazko enuntziatuen azterketara makurtzen da. Egiazkotasuna enpirikoki izan badiren gauzei eginiko erreferentzia harremanaren egokitasunaren arabera neurtzen da.

Hizkuntzalaritza bere ikerketa eremua zabalduz joan da, perpausaren eremutik testuaren eremura igaroz. Semantikak ere bere azterketa unitatea zabaldu du, eta testua edo esakunea hartu ditu aztergaitzat. Honela, Semantika Erreferentziala deritzona garatu da. Semantika erreferentzialak hizketa ekintza edo esakuntzako hizkuntza materialek erreferentzia edo balio erreferentzialak bereganatzeko erabili tako prozesu eta baliabideak aztertzen ditu.

Wittgensteinek Ikerketa filosofikoak liburuan aurreko lanetako ikuspegiari norabi de pragmatiko zuzenagoa gehitu zion. Bertan, hizkuntzaren erabileraren azalpen hertsiki semantikoa alboratzen du, eta hizkuntzaren erabilera jarduera gisa aztertzera jotzen du, esanahiaren azalpenerako baldintza ezinbestekotzat hartuta.

Literatura sorkuntzen alderdi semantikoen azterketak batik bat Hizkuntzala ritzaren eremuan garaturiko Semantikaren ekarpen eta garapen berriei begiratu gabe egin izan dira oraintsu arte. Horrela, garai luze batez, Erretorikako tropoen azterketa egin zuen soilik, literaturaren alderdi semantiko horien garrantzia azpima rratuz, eta, gainera, literaturaren ezaugarri semantikoen azterketa tropoetara murriz tuz. Izan ere, figura literario horien mekanismoak semantikoak baitira: literatur tes tuan elementu bat agertzen da, gordean uzten den beste baten transposizioan. Are gehiago, formalista errusiarrek tropo bakoitza genero mota jakin batekin uztartu zuten. Hala, Eikenbaum eta Jakobsonentzat, metonimia prosari berezkoa zaion mekanismo semantikoa da, eta metafora poesiari berezkoa zaiona. Beste batzue tan, eremu semantikoen teorien ekarpenak erabili izan dira literatur testuen meka nismo semantiko zenbaiten berri emateko. Bide horretatik, literatura sorkuntzan era bilitako hiztegiak islatzen duen mundu edo giroa aztertzen da.

A.J. Greimasek Semantika Estrukturalaren ekarpenak literatur ikerketara hurbildu zituen. Honela, isotopia nozioaren bitartez aztertu du diskurtsoen barne koherentziaren arazoa. Testu batean, esanahiaren koherentzia izan dadin, eta ondorioz testuak bere osotasunean zentzua har dezan, beharrezkoa da kategoria bereko, antzeko edo bateragarriak diren eduki elementuen erredundantzia, baliokidetasuna edo errepikapena aztertzea, baita horien arteko harremanak ere. Erredundanteak diren kategoria horiei deritze isotopia. Isotopien bitartez ideia multzoak garatzen doaz, eta eduki elementu horien hierarkiak eta hurrenkerak bideratuko dute osotasunaren zentzuaren garapena.

Greimasek isotopien azterketa semantikaren eremukoa bada ere, F. Rastier-ek isotopiaren definizioa maila semantikoaz haratago zabaldu du, eta fono-estilistika ren mailan ere isotopiak aztertu ditu (aliterazioa, errima, paranomasia, eta abar). Baina, Semantika Erreferentziala garatu zenean, eta ondorioz, Semantikaren azter gaia testua edo esakunea bilakatu zenean, literatur teoriak bere egin zituen Semantika mota horren oinarrietariko asko. Izan ere, literaturaren fikziozko izaera aldarrikatu denetik, fikziozko komunikazio horren bereizgarritasunak bilatzeari ekin zaio, horretarako semantikaren oinarrietara joz hasiera batean, batez ere ikuspegi semiotikoan txertaturiko semantika landuz. Honela, T. Albaladejo fikziozko testu narratiboa aztertzeko hedapenezko semantikaz baliatu da. Albaladejorentzat fik zioa aztertzerakoan lehentasuna alderdi semantikoek izan behar dute, baita alder di sintaktikoek ere, semantikoekin harremanetan dauden neurrian. Hedapenezko semantika horretan hainbat alderdi aztertzea proposatzen da: mundu posibleen antolaketa, literatur testu eta erreferenteen arteko harremana eta fikzioaren egitura eta funtzionamendua.

[I. R.]

Ikus, halaber, F IKZIO , S EMIOTIKA .

B IBLIOGRAFIA

A LBALADEJO M AYORDOMO , T .: Semántica de la narración: la ficción realista , Taurus , Madrid, 1992 . A LBALADEJO M AYORDOMO , T .: Teoría de los mundos posibles y macroestructura narra

tiva. Análisis de las novelas cortas de Clarín , Universidad de Alicante, Alicante ,

1986 . D UCROT , O.; T ODOROV , Tz.: Dictionnaire encyclopédique des sciences du langage , Seuil, Paris, 1972 / Diccionario enciclopédico de las ciencias del lenguaje , Sigl o XXI, Buenos Aires, 1974 .

G REIMAS , A. J.; C OURTÉS , J .: Sémiotique. Dictionnaire raisonné de la théorie du lan gage . Hachette, Paris, 1979 / Semiótica. Diccionario razonado de teoría del len guaje . Gredos, Madrid, 1982 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: semántica
 fr: sémantique
 en: semantics

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper