(grek. proto(s) + agonistes, lehen borrokaria, fig. lehen mintzo dena)
Antzerti grekoan sorturiko hitza da, lehen aktorea edo aktore nagusia izendatze ko. Antzerti hizkeran pertsonaia nagusia da protagonista eta hark beste pertso naiekin duen gatazka da intrigaren eragilea. Narratibaren arloan, protagonista heroiaren sinonimotzat erabiltzen da, eta esan daiteke gaur egun modu orokorrean genero epikoaren, narratiboaren edo dramatikoaren pertsonaia nagusiari protago nista nahiz heroi esan ohi zaiola.
Protagonistaren garrantziaren lekuko izan ohi dira sarritan literatura lanen izen buruak, haren izenaz bataiatzen baitira askotan. Hala, tragedia grekoan Sofoklesen Antigona, Elektra, Edipo Errege , antzerti klasiko frantsesean J. Racineren Athalie eta Berenice, ingelesean W. Shakespeareren Hamlet ( J. Garzia, 2002) edo Endrike VIII (X. Mendiguren Bereziartu, 1985).
Narratiban ere beste hainbeste gertatu izan da; horren lekuko, M. Cervantesen El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha ( Don Kixote Mantxako, P. Berrondo, 1976), Ch. Dickensen David Copperfield (J. Basterretxea, 1987), G. Flauberten Madame Bovary (P. Apalategi, 1993) edo L. Tolstoiren Ana Karenina. Protagonista horien karakterizazio bikainaren ondorioz, pertsonaia literarioek gainditu egiten
dute euren obraren markoa eta kultura arruntean nahiz berezituan (psikologian, kasurako) nortasun tipologiaren paradigma bilakatu dira, hala nola, J. B. Molièreren Harpagon , eta Tartufe , edo Don Juan Tenorio , J. Zorrillarena.
Euskal literaturaren kasuan, protagonista gogoratuak dira, besteak beste, Tx. Agirreren Garoa ko Joanes artzaina, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua ko Leturia, R. Saizarbitoriaren Egunero hasten delako ko Gisele. Euskal herri antzertia ren arloan, berriz, bereziki pastoraletako protagonistari “ süjet a” deitura ematen zaio. Pastoraletako protagonista nagusiaren lehentasuna bereziki nabaria izaten da, eta, horren ondorioz, pastoral gehienen deitura protagonista edo süjet aren deitura izaten da: Edipa nahiz Harispe, Iparragirre nahiz Judith, Esther, Ximena.
[L.O.]
Ikus, halaber, H EROI .