polisemia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
POLISEMIA

(grek. polysemia, adiera aniztasuna)

Polisemia adiera aniztasuna espresatzen duen figura literario berezia da, eta bereziki lotzen da hiztunak esapidean duen asmoarekin, adierazle bati zenbait esa nahi egotziz. Hizkuntza bakoitzak baliabide polisemiko propioak garatzen ditu, eta, maiz, oinarrian ekonomiazko printzipio lexikala datza, hitz bat bera esanahi anitzez hornitzen baita.

Arrazoi askorengatik sor daiteke polisemia. Besteak beste:

a) Termino baten erabilera eremua zabaldu egiten delako, adibidez mundu fisi koaren esparrutik zientzia jakin baten arlora. Hala, “lokarri” eta “sare” gisako termi noak modu ezberdinean ulertzen dira fisikaren eta soziologiaren esparruan.

b) Mailegu bidez harturiko hitzetan mezu hartzaileak esanahi berriak erants die zazkiokeelako. Hala, lat. pectoralem etik gaztelaniaren esparruan sorturiko petral maileguak euskaraz, ia galdua den uhalaren jatorrizko esanahiaz gain, karakteriza zioetan “gizaseme funs gabe” baten eremu semantikoa bete dezake.

c) Herri hizkeran, batzuetan, hitz bat jatorrizko esanahia galdu eta bigarrengo batez nagusiki identifikatua gerta daiteke; hala, euskarazko zital terminoa, jatorrian pozoiaren esangura zuena, egun, “doilor” zentzuan askoz ezagunagoa da. Hitz exozentriko anitzi (alproja, lapikoa, artaburua , eta abar) fenomeno bera gertatu zaio historian zehar, herri xehearen erabileraren ondorioz.

Gehien erabili diren hitzek zama polisemikoa hartu dute maiz, eta erabilera urri koak monosemikoagoak bilakatu dira. Polisemia ez da homonimiaz nahasi behar, horrek identitate fonikoa ( eta grafikoa) adierazten du (har = xomorroa, ar = idiskoa , fonikoki). Polisemia ezaguera eta giza komunikabideen hedakuntza iturri da, izakiek egiten dituzten analogiak kontuan edukitzen dituztelako. Mintzaira poetikoan biziki garatzen dira polisemiak, konnotazioak eta esangura-aniztasunak aske erabiltzen baitira.

W. Empson eta R. Barthesen aburuz, polisemia anbiguotasunarekin eta adiera aniztasunarekin loturiko baliabide literario “irekia” da, eta beti hizkuntz komunitate baten garapen historikoari atxikia dagoen zerbait. Komunikabide modernoek ahal bide handia dute hitz bat sema berrietara lerratzeko.

Euskararen esparruan, goian aipaturiko kasuez gain, ahalbide polisemiko nabaria gertatzen da hitz exozentriko ugaritan. Adibidez, buru hitzak adiera ezber dinak ditu asteburu, helburu, artaburu konposatuetan. Horietan nabarmen da jato rrizko semari bigarren edo kanpotiko esanahia erantsi zaiola. Koloreetan, adibidez, gure hizkuntzan gorriak biluztasuna, laztasuna eta intentsitateari atxikitako kontzeptuak adieraz ditzake ( Aizkorri, negu gorri, kale gorri terminoetan). Koloreen eta zenbakien polisemiaz P. Perurenak idatzitako Euskarak sorginduriko numeroak lanean hainbat polisemia kasu biltzen ditu.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, I RONIA , M ETAFORA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: polisemia
 fr: polysémie
 en: polysemie

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper