perifrasi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PERIFRASI

(grek. periphrasis, itzulinguru bidez mintzatzea, lat. circumloquium )

Pentsamendu figuren artean gehitzeko prozedura baliatzen duen baliabidea da. Hitz jakin baten ordez beste hitz multzo bat, esanahi berekoa, erabiltzen da, hura itzulinguruka definitzen, deskribatzen edo parafraseatzen duena. Perifrasiak zehar-aipamenarekin lotuak dira (Ik. Zehar aipamen).

Berez perifrasia hitz bat deskripzio bidez izendatzea da, baina hainbat mota daude. Perifrasi tipikoenak tropo itxuran agertzen dira. Klasikoek oso maite zituzten tropo itzulinguruak. Adibidez, heriotzaz haraindiko bizitza “Plutonen erresuma” izen datzen zuten. Zehar-aipamen mitologikoen nahiz metafora, metonimia, sinekdoke, antonomasiaren itxura ere har dezakete perifrasiek. Jakina da, esaterako, Lauaxetak “Zelaian” olerkian darabilen lorearen galeraren gaiak, herri lirikaren arlo an bezalaxe, birjintasunaren galera adierazten duela:

“Lore billa neskea larrarantza doa. Lore billa joatean galdu dau gogoa. Ene maitea, zelaiko galpidea! Loretan lore zanak galdu dau berea.”

Beste perifrasi mota batzuk ere bereizten dira: perifrasi hiztegiratuak, formula burokratiko eta kortesiazkoak, perifrasi eufemistikoak eta beldurrak ezartzen duen zentsurak sortuak, zirkunlokuzioak, izenorde perifrasiak eta izengoitiak. Perifrasi hiztegiratuak esapide arrunt bilakatu eta klixetuak dira. Eufemismoaren eraginez sorturiko perifrasiak ugariak dira egungo mintzairan, bereziki burokrazian, hedabi deetan eta abar. Lotsak eta beldurrak sortarazten dituzte bereziki. Itzulinguruak adierazpidea luzatu eta ilundu egiten du nahita. Izenorde perifrasiek (fr. pronomi nation ) pertsona ospetsuak aipatzen dituzte, metonimia edo antonomasia itxuraz usu: adibidez, abertzaleek “Abandoko Arranoa” deitu dute S. Arana.

Beraz, perifrasia ontzi bat da, beste figurak biltzen dituena (tropoak, hitz joko ak, litotea...). Perelmanen arabera, perifrasiak aukera funtzioa du, hots, pertsona, gauza edo gertaeraren alderdi edo ezaugarri bat azpimarratzea, kontuan izanik mintzagaia, entzuleak eta abar. Perifrasirik ez dago, berez, izendatzeko beste era alternatibo bat ez baldin badago. Hortaz, perifrasiak prestigioa du. Enigmaren adie razpide garrantzitsuena da eta alegoriarena oro har.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: perífrasis
     fr: périphrase
     en: periphrasis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper