pentsamendu figura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PENTSAMENDU FIGURA

Adierazleari dagozkion figurak, gramatika egituretan oinarritzen diren hitzezko figurak, errazagoak dira identifikatzen pentsamendu figurak baino, irizpide finko eta garbirik ez baitago azken horientzat. Erretorika maisu zaharrentzat “pentsamen dua”n oinarritzen ziren, baina gaur egungo teoria literarioaren arabera, edukia for matik ezin da bereizi.

Nolanahi ere, pentsamendu figura edo logika figuren artean sar daitezke ironia, paradoxa, hiperbole, litote, eufemismoa eta abar. Baita argudiatze taktikak ere, adi bidez, praeteritio a . Edo amplificatio arekin loturiko figurak (deskripzio edo hipotipo sis ) edo esanahiaren argitzearekin ( dubitatio) edo esanahiaren hedatzearekin (erran zahar eta zuhur, epifonema) edo metatzearekin (metaketa, epiteto eta adjek tibo, alegia). Entzulearekin bat egitekoak (zehar-aipamen, aipamen, galdera erreto riko, communicatio , exclamatio , pertsona-enalage, pertsona-numeroaren enalage, apostrofe, sermocinatio (dialogismo), pertsonifikazio, prosopopeia ) . Adimenari ez ezik, sentimenduei ere zuzenduak dira horietako asko. Jarrera teatrala edo lirikoa eta konposizio artifiziala (“zerbait prestatua”) erakusten dute zenbaitek ( commina tio, imprecatio, deprecatio ) .

Fontanier-ek ez ditu hitzezko figurak eta pentsamendu figurak elkarrengandik bereizten, baina haren sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak (irudimenezkoak, arrazoiketazkoak, garapenezkoak, ustezko pentsamendu figurak). Lausbergek hizkuntza egiturei garrantzi handia ematen die, baina ohartarazten du, erabilitako irizpideen arabera, figura jakin batzuk hitzezko figura, pentsamendu figura nahiz gramatika figura izan daitekeela (adibidez, hiperbatona). Eta simetria bilaketan esperimentalki lau eragiketaren arabera egin daitekeela (gehitze, kentze, ordena aldatze, ordezkatze eragiketak).

Gehienbat Lausbergen sailkapenari jarraituz, figura garrantzitsuenak soilki aipatuko dira hemen.

Emendio bidezko figurek kontzeptuak edo ideiak anplifikatu nahi dituzte, hura zehaztuz edo aberastuz eta abar; adibidez, hipotiposi edo deskripzioa eta deskrip zio motak, lekuarena edo topografia, denborarena edo kronografia, nolakotasun fisi koena edo prosopografia, nolakotasun moralena edo etopeia, erretratua, tableau edo gertaera, egite, fenomeno fisiko eta moralen eszena bizia, eta epifrasia edo jada adierazita dagoen kontzeptu nagusi baten inguruko ideia osatzaileak garatzea. Definizioa eta honen erabilera argumentatiboa; dubitatio edo dudak agertzea gertaera edo egoera baten aurrean, edo erabaki bat hartzeko zailtasuna adieraztea; correctio edo zuzentzea. Esanahia argitzen dute beste batzuek antitesi bidez: antitesi, oximoron edo paradoxa, reversio edo antitesi regresiboa, kiasmoa. Edo topikoetara joz: sententzia eta sententzia motak: maxima, denetariko esaerak (erran zuhurrak, oroigarriak, zorrotzak...), aforismoa edo definitzeko gaitasuna duen sententzia, epifonema edo diskurtso baten amaieran dagoen sententzia. Beste batzuek, esanahia argitzea antzekotasun edo konparazio bidez egiten dute: kon parazioa, exemplum edo episodio baten kontakizuna, esaten dena erakusteko.

Kentze bidezkoak. Kentzeak labur eta doi mintzatzea dakar, behar-beharrezko hitzak erabiliz soilki, eta honako figura hauen bidez lor daiteke: lakonismoa edo espartarren mintzatzeko era, aginduetan eta esaera, aforismo eta abarretan agertzen dena; percursio edo argudioak laburbiltzea; praeteritio a edo gai bat aipa tu eta hartaz ez dela mintzatuko adieraztea; erretizentzia edo ustekabean isilik gel ditzea.

Ordena aldaketa bidezkoak badute espresio figura batzuen antzik, baina hemen pentsamenduarekin lotzen dira, enuntziatuen aurreratze, atzeratze, tartean sartze edo eranste kontuekin. Ordena aldaketaz: Hysteron proteron edo aurretik esatea geroago gertatu dena; parentesia edo diskurtso zati bat sartzea, hitz bat edo gehiago, esaldi osoak..., subnexio edo ideia bat edo gehiago eranstea jadanik garaturik dagoen gai bati.

Ordezkatze bidezkoak edukia ordezkatzen dutenak dira, hala nola, aipamena, zehar-aipamena, alegoria, prosopopeia edo pertsonifikazioa; hizlaria edo hitzaldia ren objektua ordezkatzen dute. Hizlaria ordezkatzen dutenak: sermocinatio edo hiz lariak beste baten hitzak era zuzenean ekartzea; hona zenbait mota: mimesi edo imitatio , hots, imitazioa, dialogismo edo elkarrizketa bat simulatzea, eta abar. Hitzaldiaren objektua ordezkatzen dutenak: digressio edo gaia une batez uztea azalpen batzuk emateko, pasadizo batzuk kontatzeko, gai nagusiko xehetasun batzuk argitzeko asmoz. Hurrengo hauek, diskurtsoaren objektutik bereizten dire nak ere, komunikazioari dagozkio: licentia edo garbiki mintzatzea, concessio edo hizketakideari kontzesio itxura egitea, dubitatio edo kontu zailetan zalantza dagoe lako jendeari laguntza eskatzea argumentazioan, communicatio edo galdera kon trarioari edo epaileari zuzentzea. Entzulea edo irakurlea ordezkatzen delarik: apostrofea. Egitura sintaktikoak ordezkatzen direlarik: galdera erretorikoa, exclamatio edo oihua, non, aurrekoan bezala, forma sintaktikoa eta intonazioaren adiera aldatu egiten baita, eta enuntziatu baieztatzaile bihurtu. Konposizioa artifiziala eta jarrera teatrala edota lirikoa erakusten dutenak (imprecatio, deprecatio). Fontanier-en lanetan eta frantses tradizioan honako hauek ere aipatzen dira: espazio zabalagoetara hedatzen dira eta batez ere konposizio (“zerbait prestatua”) artifiziala eta jarrera teatrala edota lirikoa erakusten dute, adibidez, comminatio edo mehatxu gorde bat simulatzen duena, imprecatioa edo deprecatioa.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: fig. de pensamiento
     fr: fig. de pensée
     en: fig of thought.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper