parodia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARODIA

(grek. parodia, alboko kantua, trufazko kantua)

Zerbaiten imitazio isekariari deritzo horrela. Literaturari dagokionez, idazle baten estiloa nahiz idazlanak iseka eginez imitatzean datza. Hala ere, musikaren arloan, doinu ezagun bati egokituz eginiko testuari nahiz kanta ezagun baten tes tuaren ordez beste bat egiteari ere deitzen zitzaion parodia, eta batez ere XV. eta

XVIII. mendeen artean baliatu zuten. Literaturan, parodiaren sustraiak Grezian aur kitu dira; adibidez, Aristofanesek maiz erabiltzen zuen bide hori, Eskiloren nahiz Euripidesen tragedien, edo Iliada , edota beste testu literario ezagunen parodiak eginez. Erdi Aroan, Hitako Artzipresteak genero epikoa parodiatu zuen, eta goliar doek liturgiako testuak. Don Quijote da, alabaina, literatura parodikoaren gailurra, non zalduneriari buruzko eleberriak parodiatzen baititu M. Cervantesek. Euskal lite raturan G. Arestik sarri erabili zuen parodiarik, “Kristau prestu bat bailitzan, asto bat dago elizan”, eta B. Atxagaren Etiopia n poesiaren eta poetaren parodia egiten da. Parodia gizarte satiran usu erabiltzen den prozedura da, zenbait jokabide, sines keria eta ikuspegi kolokan jartzeko, edo zenbait pertsonaia publikoren portaera nabarmen uzteko.

Euskal Herrian inauterien tradizioa eta herri jatorria duen zenbait antzezpen erabili izan dira horretarako, batik bat Zuberoan; parodiak ikus daitezke asto-laste rretan, parodiak pastoralen zenbait zatitan, eta antzeko beste agerpenetan; “ihakina” deritze imintzio hutsez eginiko parodiei.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, I RONIA , S ATIRA , S ARKASMO , T ESTUARTEKOTASUN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: parodia
 fr: parodie
 en: parody

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper