Testua aurkezten, inguratzen, mugatzen, mozten, tartekatzen, gehitzen eta bururatzen duten ezaugarri guztiek paratestua osatzen dute. Liburuaren izenburua, kapitulu eta atal nagusien izenburuak edo ezaugarriak, aurkibidea, estalkian dau den xehetasunak eta laburpenak, eskaintzak, epigrafeak edo agerian ezarriak diren beste hitz lerro motak, aitzinsolasak, eta ondoko solasak, artean emanak diren nota eta ohar multzoak, horiek oro paratestuan sartzen dira.
Orainokoan, batere finkatua ez den osagai horien zerrenda eta eztabaidak maiz gertatzen dira ikertzaileen artean, hala nola, antzerki baten idazterakoan erabiltzen diren joko argitasun edo antzezte oharrei buruz. Zertan sartzen dira? Testuan, pertsonaien ateraldiekin batean ala paratestuan, taulen gainean ahoz ez direlako baliatzen?. Zuritzekoa da oraino auzi hori, eta, gisa berean, beste arazo asko, para testuari dagokionez. Gai guztiz interesgarria da, testuaren eremua eta muga baitira horretan arazotzat agertzen, halaber, testuaren kokapena literaturaren instituzioan.
Orain arte, izenburuak eta hitzaurreak dira gehienbat ikertu paratestuaren sai lean. Euskal literaturan ere bada zer erran bi sail horiei buruz. Argibidetzat aipa dai tezke J. Leizarragak bere itzulpenari eman zion aitzinsolasa edo P. Agerre “Axular”ek idatzi zuen Gomendiozko karta eta Irakurtzailleari zuzendu zizkion oha rrak.
[J. C.]
Ikus, halaber, T ESTU .