Literatura Terminoen Hiztegia

paradoxa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARADOXA

(grek. paradoxos, bitxia, arraroa, arauaz bestelakoa)

Baliabide erretorikoen artean, pentsamendu figuratzat sailkatzen da, eta uste kabeko baieztapena, iritzi arruntaren aurka doan enuntziazioa, egitean datza. Itxuraz ilogikoa den pentsamendua, edo itxuraz esperientziaren aurkakoa, edo inmorala, baina sakonean egia argigarria gordetzen duena. Adibidez: “Ez du ziku tak hil Sokrates, silogismoak baizik” (P. Valery). Hots, “Gizaki guztiak hilkorrak dira;

beraz Sokrates...”). “Zu hiltzen zara, ez eria zarelako, bizia zarelako baizik” (M. de Montaigne). “Anbizioa frakasatuen azken babesa da” (O. Wilde).

Paradoxa, gnomismotik hurbil dago, jakintza erran zuhur edo zaharren bidez finkaturiko formuletatik. Atsotitz eta maxima asko topiko bihurtu diren paradoxak dira.

Paradoxaren indarra ustekabean datza. Eta hartzailearekiko elkarraditzean, hartzaileak mezua mundu guztiak bezala hartuko ez duelakoan. Hortaz, pertsua siorako (publizitatean, adibidez,) eragingarria izan daiteke. Paradoxa mota bat pari ponoian a da: enuntziatu ilogikoa. Adibidez: “Chateleteko jaunak bere lanposturako eskatzen ziren ezgaitasun guztiak zituen” (H. de Balzac).

[X. A.]

Ikus, halaber, A PORIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: paradoja
 fr: paradoxe
 en: paradox

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper