(grek. parabole, konparazioa)
Alegiaren eta alegoriaren artean dagoen kontaera da. Alegia bezala, istorio xumea da, baina animalien ordez pertsonak izan ohi dira protagonista. Alegoriak bezala, oinarrian irakurketa sinboliko-metaforiko bat dauka, eta hortik ondorio mora-la edo intelektuala atera daiteke, gehienetan erlijio kutsu batekin, ebanjelioetan eta ekialdeko beste erlijioetako kontakizunetan erabili izan baita nagusiki. Zenbait literatura lanetan parabolaren baliabidea aski nabaria da. Parabolaren arrastoak ikus daitezke, adibidez, J. B. Molièreren lanetan. Euskal literaturan, parabola antzeko kontaera asko dago P. Agerre “Axular”engan, J. B. Agirre Asteasukoarengan edo J. Tartasengan, batzuk aipatzeko.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, A NEKDOTA , E XEMPLUM .