“OUvroir de LItterature POtentielle” esapidearen laburdura da, eta Frantzian 1960an sorturiko idazle talde bat izendatzen du: François le Lionnals, R. Queneau,
G. Perec, I. Calvino eta bertze idazle batzuek sortu zuten “Ouvroir” idatz atelierra edo lantegia. Hona R. Queneauk, kreatibitatearen sostenguen eraikitzeko asmoz, nola definitzen duen lantegi horren agerbidea: “ Idazleei literatura lanetan baliatze ko gisan, matematiketan jatorria duten egitura berrien eskaintzea edo molde berri, artifizialen ala mekanikoen asmatzea .”
Berez, bertsogintzako legeek hertsitasuna sorraraz dezakete. Kontsidera dai teke, adibidez, kanpotik datorren herstura dela errima, eta espresibitatearen liber tatearen aurka doala. Halere, argi dago bertsogintzako legeek luzaz iraun dutela mendebaldeko literaturetan, eta, are gehiago, zenbait poeta herstura horietan gozatzen zirela, erregelen obedientzia zuzenean aurkitzen zutela beren oparotasu na, hala Frantzian XV. mendean Grands Rhétoriqueurs deitu ziren poeten kasuan.
Hona J. Molineten (1435-1472) Oraisons à Marie an poetak jarraikitzen dituen legeak: bortz bertsoak Marie izenaren hizki bakoitzarekin eginak izanen dira (M-rekin lehendabizikoa, A-rekin bigarrena, R-rekin hirugarrena, I-rekin laugarrena, E-rekin bortzgarrena), bertso bakoitzaren neurtitzetan diren hitzak ere letra berare kin hasiko direlarik:
1 “Marie, mère merveilleuse Marguerite, mundifiie, Mère miséricordieuse, Mansion moult magnifiie, Ma maîtresse mirifiie, Mon mesfait maculeux me matte, M’âme mordant mortifie; Mercy m’envoye m’advocate!
2
Ardant amour, arche aornée...
3
Rubis raiant, rose ramée...
4
Jardin joly, joie internelle...
5
Estoille errant, encontre eureuse...”
Euskaraz A. Oihenarten kasua aparta da, ez baita nehor hura bezala poesiaren erregelez edo hersturez arduratzen; hor da adibidetzat Art poétique n aipatuak dire nak eta haietaz egiten dituen aplikazioak.
XX. mende erditsutik hona aurkitzen dira Oulipoarrak; Frantziako Grands Rhétoriqueurs en jarraikitzaileak dira. Hona, adibidez, M. Métailen Complements du nom testu luzetik bi neurtitz bi silaba eta erdi ez osatuak diren hitzekin egina:
“le froufrou du tutu de la dondon du pépé du bout-bout du cra-cra le trou-trou du froufrou du tutu de la dondon du pé pé du boui-boui “
Oulipoarrek sorturiko molde horiek herstura formalak dira. G. Perec-ek 1969an idatzi La Disparition [Desagertzea] eleberrian, adibidez, ez du sekulan e hizkia era biltzen. Idazkera jokotzat hartzen da, eta jokorik ez erregelarik gabe.
Oulipoarren iritziz, literaturarik ez da hersturarik gabe, “hiztegiaren eta gramati karen hersturak, eleberriaren erregelen hersturak (kapitulutan sailkatzea eta abar), tragediarenak (hiru unitateen erregela), bertsogintzaren hersturak, eraikuntza bere zia duten formen hersturak (“rondeau” eta hamalaudunarena) eta abar” ( Oulipo , 1973).
Hersturek sostengatzen dute kreatibitatea, trabatzeko orde: hizkuntzari, errege lari, ematen zaio bide (eta ez idatzi baino lehen autoreak ukan duen ideiari) uste gabeko zerbait, zerbait berri jalgi dadin. Beraz, oulipoarren lanei esker, hobekiago ulertzen da herstura formalez egina den bertsogintzaren funtzio poetikoa zer den.
Oulipoarren ikerlanetan aipa genitzake, bertze batzuen artean, zenbait teknika:
• Itzulketa teknika k (homofonikoak, homosintaktikoak, homosemantikoak). Itzulpen homofonikoan bakarrik egitura fonikoa atxikiko da adibidez:
“Cuit d`Est Qu’as-tu, lait Cuit d’amour
A riz et morilles? Qui est, Catulle? Quid moraris emori?”
Aditza (A), Substantibo (S), Adjektibo (Adj) | ||
---|---|---|
Zerua | garbi | dago |
Subjektu | Adjektibo | Aditza |
Zakurra | beltza | da |
“B i Ul i Ari n Izit u Kader a Gainean ”
“boule fondante” edo urtzen ari den elur pilota egituraz alderantzizkoa da (hizki bateko hitza bukaeran eta n hizkiko hitza gailurrean). Erronbo edo losangearen eg iturakoak eta bertze itxura grafikoa duten testuak idatz dai tezke sail berean.
• Palindromoak : Testuak ezkerretik eskuinera irakur daitezke, gure eta ingu ruetako hizkuntzetan usaia den bezala, baina eskuinetik ezkerrera ere bai. Zenbait hitz, adibidez, beren palindromoak dira: AMA, OSO, IZI, SOS... Bertze zenbait, bertze hitzen palindromoak dira: IZAN-NAZI, ADOS-SODA.
[A. A.]
es: oulipo
fr: oulipo
en: oulipo