oratoria - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ORATORIA

Hitzak latinean du sorburua, orare , hitz egin, esan adierazten du. Hortik izenla guna, oratorius, a, um (hau da, hitz ederrei dagokion artea), eta azkenik oratoria, ae , erretorika, hitz ederrak. Erretorika klasikoa Kintilianok sistematizatu zuen eta oratoria hitza ere erabilgarri bihurtu. Hitz ederren antzea edo artea da; eta esan nahi du norbaitek ongi ikasi dituela baliabide espresiboak, nahiz teknikak eta prozedu rak, publiko jakin bat konbentzitzeko, eskolatzeko, atsegintzeko.

Oratoriak mundu grekolatindarrean izan zuen hasiera jakina. Sizilian sortu zen erakusbide sistematizatu moduan eta artegintzari lotua. Erretorika, handik laster, bihurtu zen Greziako heziketaren irakasgai nagusietako bat. Jokabide horren aurka Platon zutitu zen, ikusten zuelako Erretorikaren eta arrakastazko moralaren eragin okerra bizitza zibilaren degradazioan. Arbuiatzen zuen Erretorika, sofisten ulertzen zuten moduan behintzat. Eta egiazko heziketa filosofian oinarritzen zuen, edo egia ren eta jakinduriaren bilakuntzan.

Aristotelesek sintesia egin nahi zuen Platonen dialektika filosofikoaren eta erre torika sofistikoaren artean, eta erretorikari buruzko lehen tratatu sistematizatua eskaini zuen. Tratatu hartan ipintzen ziren oratoriari buruzko ikaskuntza oinarrizkoe nak, ongi uztartuz formazio filosofikoa eta poetikaren ezagutza eta hitz ederren arte gintza. Bide horretatik doaz Zizeronen De oratore eta Kintilianoren De institutione oratoria tratatuak.

Aristotelesen Erretorikaren lehenengo liburuan, hiru oratoria mota bereizten dira:

1) Deliberatiboa. Politika sailekoa funtsean, gogoetak egitea eta pertsuasioa ditu helburutzat, herri barruko gaietan: legediaz, gobernu formaz, lurraldea defen datzeaz, guduketaz, bakeaz, fiskalizatzeaz eta abarretaz.

2) Demostratiboa edo epidiktikoa, balioei buruz jendeak eskolatzeko: zer den bertutea, zer justizia, neurritasuna, zuhurtzia eta abar.

3) Epailetzakoa, epaiketarekin zerikusia duena; aipatzen ditu lege naturala eta positiboa, justiziaren arau direnez, delituaren larritasuna neurtzeko irizpideak, legea, lekukoei eta kontratuei buruzko oharrak, eta abar.

Siziliako erretorikoez geroztik, oratoriazko berbaldia zazpi partetan bereizi izan da: 1) Hasiera (entzuleriaren interesa eta harrera ona bildu); 2) Proposamena (zer gai erabiliko den zehaztu); 3) Banaketa (emandako gaiak dituen atalak markatu); 4) Berrespena (zein argumentutan sendotzen duen bere tesia); 5) Gezurtatzea (erakutsi faltsuak direla argumentuak, aurkarien tesiak defendatzeko asmoz adieraziak, edota norberaren tesietan bila daitezkeen hutsuneak eta hutsegiteak bistaratzea); 6) Epilogoa (azken hitza; berbaldiko ideia oinarrizkoenak laburbiltzen dira, horrela aldeztutako tesiaren alderdi baliotsuak bilduz); 7) Azken hitz sutsua (publikoaren erabateko atxikitasuna lortzeko, aldeztutako kausaren alde). Zazpi parte horiek literatura prezeptibak lau izatera murrizten ditu: hasiera, proposamena, berrespena eta epilogoa. Lau horietatik Aristotelesek bi bereizten ditu funtsezkoentzat: proposamena eta berrespena.

Bada beste oratoria bat erlijiozko erakundeen inguruan ontzen dena eta eus kalgintzan eragin ona izan duena: oratoria sakratua . Iparraldean, XVII. mendean, hor daude P. Agerre “Axular” eta J.de Tartas, biak hizlari argiak, oratorian biziki tre batuak, beren liburuetan kultura erretoriko zabala islatzen dutenak. Hegoaldean,

XVIII. mendean, hor daude A. Kardaberaz eta S. Mendiburu, hizlaritzatik eta hizla ritzarako bizi direnak: hernaniarrak idatzi zuen Euskeraren berri onak , ondo idazte ko, ondo irakurtzeko eta ondo hitz egiteko arauak; eta oiartzuarrari bere liburuen gatik aitortzen zaio Zizeron euskalduna dela. Gero, XIX. mendeak sortu ditu Bizkaian Frai Bartolomé Madariaga, P. A. Añibarro eta abar, bizkaierari distira bere zia ematen diotenak euskalgintza munduan. Euskal oratoriari asko zor dio euskal literaturak, bereziki kontuan izan dituelako erretorikaren legeak eta eskakizunak, kultura modura.

XX. mendean asko aldatu da oratoria gauzatzeko moldea. Gaurko leku sakra tuetako oratoriak zerikusi handia dauka irrati-telebistako estiloarekin, horretara jarri rik dagoenez gaurko entzuleria eta egungo tresneriak ahantzarazi duelako garai bateko oratoria eta jarrarazi duelako jendea ahogozo berrira.

Azkenaldi honetan, bertsolaritzak “bere marko teoriko berria bilatzen du gene ro erretoriko gisa”. Eta, erretorika berria aztertu ondoren, konklusio honetara iristen dira: “Bertsolaritza ahozko erretorika genero epidiktikoa, kantatua eta inprobisatua dela” (J. R. Garzia, J. Sarasua eta A. Egaña, 2001).

[J. M. L.]

Ikus, halaber, E RRETORIKA , P OETIKA , P REDIKU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: oratoria
 fr: oratoire
 en: oratory

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper