nouveau roman - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NOUVEAU ROMAN

Joera estetiko eta literario bati deritzo, zehazki XX. mendearen erdialdean zen bait idazle frantsesek eleberriak idazteko harturiko bideari. Alain Robbe-Grillet (1922) hartu izan da talde horren teorialaritzat, Pour un nouveau roman (Nobela berri baten alde) (1963) saiakera idatzi zuenetik. Baina, eleberriak ere idatzi zituen; besteak beste, Le voyeur (Begiluzea) (1955) eta La jalousie (1957). Robbe-Grilletekin batera, honako hauek dira eleberri mota horren ordezkari ezagunenak: Nathalie Sarraute, Planetarium , (1959), M. Butor, La chute, [ Aldaketa ] (1957), Claude Simon, Flandeserako bidea , (1960), eta Marguerite Duras, L’amant (1984. Maitale, M. Garmendiak itzulia, 1996).

Idazle talde horrek idazketan bertan ardura jartzen duen eleberrigintza aldarri katu zuen. Hartara, tradiziozko eleberriaren kontzepzioaren iraulketa bultzatu zuten. Besteak beste, mezuari eta konpromisoari lehentasuna ematen zion existentzialis moa errotik gainditu nahi zuen kontaketa molde horrek. Horretarako, fenomenolo giaren ildotik jo zuten, errealitatearen irudikapenean lehentasuna objektuari ema nez, ez subjektuaren ikuspuntuari. Horregatik, idazlearen zeregina objektuak bere osotasun eta autonomia horretan deskribatzea da, inpartzialtasun osoz.

Bide horretatik, eleberria istorio baten kontaketa delako ideia baztertu zuten. Eleberria abenturaren idazketa izatetik idazketaren abentura izatera igaro da. Horrela, eleberriaren tradiziozko ikuskerak sorturiko hainbat iritzi irauli zituzten: lehenik, pertsonaiaren irudia auzitan jarri zen; bigarrenik, ia ekintzarik gabeko ele berriak izango dira, ia korapilorik gabeak; hirugarrenik, begirada etengabe objektu batetik bestera mugitzen duen kontalaria irudikatzen da. Euskal eleberrigintzan, R. Saizarbitoriak jo du bide horretatik, Ene Jesus (1976) eleberria izanik adibide aipa garriena.

[I. R.]

Ikus, halaber, E LEBERRI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: nouveau roman
 fr: nouveau roman
 en: nouveau roman

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper